Musikaze.com

» Festivales » Musiketan » Artista

Regístrate aquí

subir a: Artistas

Edición:

JAY-JAY JOHANSON

TRIP HOP, SUECIA

1996an, Jay-Jay Johansonek, herrialde hotz atetik zetorren gazteak samurtasunez gozarazi zien gure belarriei. Jay-Jay liluratuta dago Bristoleko trip-hop soinuarekin; Portishead taldearekin, zehatz esanda. Album hordigarri hark Whiskey zuen izena, eta behin betiko jarri zuen agerian suediar dotore eta ez-ohiko hau.

Abentura liluragarri baten hasiera izan zen. Abesti gutxi batzuen bidez, sustrai luze eta ugariko familia-zuhaitz bat erakutsi zigun: adar batean, Lee Hazlewood edo Talk Talk zein Nilssonen popa; bestean, John Coltrane eta Johnny Hartman, bai eta jazz leuneko armada oso bat eta grabazio sinfoniko andana bat, imajina daitekeen edozerekin sanpleatuak.

Ia hogei urteren buruan, itzuli egin da album ikusgarri batekin. Opium du izena, eta Johansonen esentziarik garbiena barnebiltzen du: erraztasun itzela doinuak sortzeko, ahots atsegin ferekatzailea eta erritmo zein konponketa zirraragarriak kanta guztietan. Lehendabiziko abestitik (‘Drowsy / Too Young To Say Good Night‘ lasai eta harmoniatsua) ‘I Don’t Know Much About Loving’, maitasun-kanta lainotsura, beste erritmo arin eta esporadiko batzuetatik pasatuta (‘NDE’, ‘Alone Too Long’), Opium proposamen ausarta da.

Johansonek ausardiaz eta apaltasunez eskaintzen digu bihotza, eta defentsa guztiez gabetzen da bere adineko gizonak sufriarazten dituzten arazoak aipatzeko: maitasuna, bakardadea, heldutasun falta...

Haren letrek erdi-erdian asmatzen dute, eta haietan poesia hutsa topatzen dugu, neurrian. Lan berri honek aukera ematen digu ikusteko gizon bat bizirik bizitzaren lur-jausien ostean, jada erantzunik bilatzen ez duena eta pozik sentitzen dena abestietan perspektiba berriak erakusten. Kanta batzuk serioak dira (‘Harakiri’), baina beste batzuk doinu argi eta delikatuak dira: ‘Scarecrow’, adibidez (Robin Guthrierekiko kolaborazioa, arazorik gabe egon litekeena Cocteau Twinsen album batean) edo ‘Be Yourself’ harrigarriki baikorra, edo ‘I Love Him S… [+] Más...

Próximos Conciertos »

(no hay conciertos disponibles)


Twitter

Facebook