Musikaze.com

» Festivales » Musiketan » Artista

Regístrate aquí

subir a: Artistas

Edición:

GABY MORENO

POP, GUATEMALA/USA

19 urte zituela Guatemalatik Los Angelesera emigratu zuenetik, Gaby Morenok bost disko kaleratu ditu, Emmy sari baterako izendatu dute eta Artista Hasiberri Onenaren Latin Grammy saria irabazi du.

Bere musika-ibilbideari esker, birak egin ahal izan ditu talentu handiko hainbat kantautore eta musikarirekin, besteak beste, Tracy Chapman, Ani DiFranco, Punch Brothers, Hugh Laurie eta Calexicorekin. Era berean, nazioarteko agertokietan pop-generoko artista paregabeekin aritu izan da, Bono, Andrea Boccelli eta Van Dyke Parksekin, kasu.

Moreno “Parks and Recreation” telesaileko kantaren egileetako bat izan zen, eta abestia Emmy sari baterako izendatu zuten 2010ean. Urte hartan, Charlie Chaplinen “Smile” abesti klasikoa grabatu zuen “The Cove” dokumentalerako, zeinak Oscar saria irabazi zuen. “Toast to Freedom” ere kantatu zuen, Amnesty International erakundearen 50. urteurrena ospatzeko abestia, lehenengo Kris Kristoffersonekin “The Tonight Show with Jay Leno” saioan eta gero Dublinen Angelique Kidjo eta Bonorekin (U2) batera.

Bigarren diskoa, “Illustrated Songs”, 2011n kaleratu zuen. Hirugarrena, “Postales” (2012), osorik egin zuen gaztelaniaz, Metamorfosis diskoetxearen eskutik, Ricardo Arjona herrikide eta Latinoamerikako kantautore nabarmenetakoak sortua. Urte hartan, halaber, Morenok eta Arjonak “Fuiste Tú” duetoa estreinatu zuten, eta Latin Grammy sarietan “Urteko Abestia” eta “Urteko Diskoa” kategorietan izendatu zituzten. 2013an, Morenok “Artista Hasiberri Onena” kategorian Latin Grammy saria jaso zuenean, “hasiberriak” bazeraman ia bizitza erdia bere ibilbide artistikoaz gozatzen.
“Ilusión” bere disko berria 13 kanta berriz osatuta dago, eta bere eragin guztien (bluesa, boleroak...) nahasketa organikoa islatzen dute. Diskoaren soinu naturalak Gabe Roth ekoizlearen filosofia analogikoa erakusten du; Roth Brooklyneko Daptore Records diskoetxe independentearen sortzaileetako bat da, haren esanetan “New Sound of Ol… [+] Más...

Próximos Conciertos »

(no hay conciertos disponibles)


Twitter

Facebook