Musikaze.com

» Festivales » Musiketan » Artista

Regístrate aquí

subir a: Artistas

Edición:

BEN REEL

CANTAUTOR, IRLANDA

Ben Reel artista irlandarrak 2015ean argitaratu zuen bere estudioko zazpigarren diskoa, jendeak horrenbeste espero zuena. Izenburua ezin sinpleagoa da: 7th, eta benetako ‘rock’n’record’ diskoa da, non bere talde bikainak lagundu zion.

Aurreko diskoarekin bezala (Darkness & the Light, 2013), zazpigarren lan hau Irlandan grabatu eta ekoiztu zuen Benek, Armagh konderriko bere etxeko estudioan. 1999an hasi zenetik, haren diskoek behin eta berriro lortu dute arrakasta, eta kritika itzelak jaso dituzte, hala irrati-emisoreetan nola nazioarteko prentsan.
Benen musikak eboluzioa izan du soinu jator eta soila lortu arte; ardo onak bezala ondu da, hainbat iturri musikaletatik edan ostean: rock-eraginak, blues, alt folk/americana, country eta reggae. Genero horiek guztiak konbinatu ditu, berezko nortasuneko soinu apartekoa sortzeko.

Azken urteotan, maiz agertu da irratiko zein telebistako saio garrantzitsuetan —baita BBC Radio 2ko Bob Harrisen irratsaioan ere—; kontzertuetan, hasiera eman die Jools Holland, Alabama 3 eta The Cranberries artistei; musika-arloan, kolaboratu egin du izen handi batzuekin: Hal Ketchumekin, ‘Blockheads’ legendarioekin edo Gilad Atzmon saxofonista ospetsuarekin; azkenik, Nashvilleko onenekin egin du lan: David Olney, John Hadley, Sergio Webb, Irene Kelley...

2011n, Benek kontzertu-sorta bat eman zuen Menfisko Folk Alliancen (Tennessee), eta 2013an jira bat egin zuen, bikote gisa, Tommy Womackekin (Nashville), Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan. 2014an, bere bandak jira egin zuen Erresuma Batuan, folk amerikarreko Eric Andersen kantautorearekin, emanaldi bikoitzeko formatuan.

Azken 10 urteotan, Benek jira arrakastatsuak egin ditu Irlandan, Erresuma Batuan, Europan eta Estatu Batuetan; beti jaso ditu kritika ezin hobeak, eta handitu egin du fan-kopurua. Bere banda Irlandako musikaririk onenetako batzuek osatzen dute: Michael Black, baterian; Ronnie O’Flynn, baxuan; Mick McCarney, gita… [+] Más...

Próximos Conciertos »

(no hay conciertos disponibles)


Twitter

Facebook