Musikaze.com

» Festivales » Musiketan » Artista

Regístrate aquí

subir a: Artistas

Edición:

ELLIOTT MURPHY & OLIVIER DURAND

ROCK, USA/FRANCIA

Parisen bizitzen 25 urte baino gehiago daramatzala, deserriraturiko newyorktarra balitz bezala, Elliot Murphy rocker eta idazle beteranoaren karrera sekula baino biziago dago.
35 disko baino gehiago argitaratu diru, Europa osoan zehar jotzen jarraitzen du eta fikziozko idazle oparoa da.

Lau hamarkada pasa dira AQUASHOW bere lehenengo album hauslea editatu zuenetik (1973), eta zaleek oraindik betetzen dizkiote kontzertuak, kritikoek lanak laudatzen dizkioten bitartean. 2016. urtean ‘The Second act of Elliott Murphy’ dokumental autobiografikoa aurkeztu zuen, Billy Joel edota Bruce Spingsteen bezalako artistei egindako elkarrizketekin osatua. Europa osotik eraman zuen, eta Donostian Publikoaren Saria irabazi zuen Dock of the Bay Jaialdian.

New Yorken jaioa, show bussineseko familia batean, Elliottek 1971n hasi zuen bere ibilbide europarra; odisea hutsa bizi izan zuen musika kalean jotzen, eta Federico Felliniren “Roma” filmean paper txiki bat ere jokatu zuen. AEBn atzera, grabaketa-kontratu bat eskuratu, eta azkar etorri ziren atzetik LOST GENERATION (1975), The Doors taldearen produktore Paul Rothschildek ekoitzia, NIGHT LIGHTS (1976), Billy Joelen kolaborazioarekin, JUST A STORY FROM AMERICA (1977), Phil Collins eta Mick Taylorrekin, eta askoz gehiago. Berrikiago, SELLING THE GOLD (1996) izenekoan Bruce Springsteenekin egindako duo paregabea nabarmen daiteke; New Jerseykoak sarri gonbidatzen du Elliott agertokira haren bira europarretan.
2015ean, Arteen eta Letren Zaldun izendatu zuen Frantziako Kultura Ministroak.

2017an PRODIGAL SON diskoa argitaratu du, eta kritikak honela definitu egin du: heldua, malenkoniatsua, bizitzan esperientziaduna eta auto-destilatua, batzuetan melenga eta tempo lentora, handi izateko asmoa duten moldaketaz josia halere; azken bosturtekoetan Elliottek kaleratu duen diskorik onena folk-rock amerikar leunarekin hasten da (Dylan, Bruce, eta abarrekin lotua), auskultatu egiten da ondo… [+] Más...

Próximos Conciertos »

(no hay conciertos disponibles)


Twitter

Facebook