Musikaze.com

» Festivales » Musiketan » Artista

Regístrate aquí

subir a: Artistas

Edición:

LIZANNE KNOTT

Lizanne Knott abeslari eta konpositoreak sari ugari irabazi ditu. Pennsylvaniako (AEB) ipar-mendebaldekoa, Erresuma Batu, Irlanda eta Espainia osoko areto, antzoki eta jaialdi entzutetsuenetan jo du, bai eta Estatu Batuetan ere, eta agertokia Shawn Colvin, Joan Osborne, Josh Ritter, Suzanne Vega artistekin eta askoz gehiagorekin partekatu du. Mundu osoan, bai kritikak bai publikoak bere musika goretsi izan dute, eta, hala, leku garrantzitsua irabazi du bere kideen artean nazioartean eta etengabe hasten dagoen Estatu Batuetako esparruan.

Iaz (2018), Readers Choice sarietarako izendatu zuten, No Depression lanagatik. "Nashville Today" albiste-saio ezagunean agertu zen, eta Nashvilleko AmericanaFesten ere bai. Grabaketa antologiko bat egin zuen, AEBetan Transoceanic Records zigiluak plazaratu duena; singleetako hiru musika country eta amerikarraren Top 40 Roots zerrendan sartu ziren. Hirukote-proiektu bat ere abiatu zuen, Sunset Avenue Sessions, zeinak laudorio ugari eta Billboard aldizkarian elkarrizketa bat ekarri zizkion.

Lizannek mundu errukiorrean sinesten du, animalien eta pertsonen alde berdin egiten du, eta ahal duen tokian laguntza edo ahotsa eskaintzen du.

Artista hau sarri agertzen da Bob Harrisen saio txalotuan, Londresen, BBC Radio 2n, hala nola BBCren beste irrati batzuetan, eta Estatu Batuetan, osoan, aurkezpenak jasotzen ditu AAA irratian; horrez gain, tokiko gustukoena da Filadelfiako WXPN irratiaren sarietan. Halaber, Lizanneren musika film independenteetan, telebistarako filmetan eta dokumentaletan erabili izan da, eta irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunde estatubatuarrek ere baliatu dute.

"Anthology” (Proper, 2018) diskoa argitara emanda, bira egingo du. Musikan adituen esanetan, horixe du orain arteko lanik onena.
"Musika zeharo ederra. Azken urteotan, oso gutxitan izan dugu erreakzio hau beste edozein artistaren aurrean" (Bob Harris, BBC Radio2) .
<… [+] Más...

Próximos Conciertos »

(no hay conciertos disponibles)


Twitter

Facebook