Musikaze.com

» Festivales » Musiketan » Artista

Regístrate aquí

subir a: Artistas

Edición:

MAURICE DICKSON & CATHERINE ASHCROFT (MOCHARA)

Maurice Dicksonek (Ipar Irlanda) 30 urte baino gehiago daramatza konposatzen eta jotzen. Rocka eta bluesa jotzen hasi zen, Belfasteko hainbat taldetan; ondoren, 1976an, bere taldea sortu zuen. Hiru urte geroago, musikatik bizi zen, eta Europan eta Afrikako Iparraldean segitu zuen lanbidea ikasten, toki horietako erritmoak eta kulturak xurgatuz. Musikari moldakorra da, presentzia handikoa agertokian, eta gitarra jotzeko modua du bereizgarri, bai folkaren bai bluesaren esparruan; hala, zale porrokatu andana lortu du Erresuma Batuko, Europako eta beste leku batzuetako zirkuitu akustikoaren baitan.

Badu zerbait sakonki pozgarria jakiteak entzuten ari zaren musikaria, zalantzarik gabe, maisu hutsa dela bere artean. Are pozgarriagoa hari entzunez jabetzen zarenean musikari itzela dela, eta bere musika zerbait oso pertsonalean tinko finkatuta dagoela. Folk-musika eder korapilatsua besoak edo hankak bezain berezkoa du, haiek bezain funtsezkoa. Batzuetan, eman lezake nolabaiteko mina eragiten diola kanpoaldeko argira ateratzeak.

“Catherinek abiadura eta birtuosismo itzelaz jotzen ditu Uilleann gaitak (gaita irlandarrak).”

Ingalaterrako ipar-mendebaldean jaio bazen ere, txikitatik izan zuen oso gustuko musika irlandarra, eta, musika une oro entzuten zen familia batean hazi zenez, oso gazterik hasi zen txirula jotzen; nerabea zenean, Uilleann gaiten sorta bat oparitu zioten. Autodidakta izan zen, eta bere lehen eraginen artean Planxty, The Bothy Band, Lunasa eta Paddy Keenan ditu gogoan. Instrumentu biak, txirula eta gaita, gogotsu jotzen segitu zuen, eta, 2007an, bakoitzari dagozkion titulu guztiak eskuratu zituen. Irlandara saioetan jotzeko egiten zituen bidaien artean, Ingalaterrako ipar-mendebaldeko pub eta klubetan jo ohi zuen, bakarlari zein hainbat talde irlandarrekin batera. 2008an, bere lehen diskoa grabatu zuen, “Take Flight and Follow”, Cumbriako Stenkrith estudioetan. Han, Maurice Dickson ezagutu zuen, Belfasteko kant… [+] Más...

Próximos Conciertos »

(no hay conciertos disponibles)


Twitter

Facebook