19 urte zituela Guatemalatik Los Angelesera emigratu zuenetik, Gaby Morenok bost disko kaleratu ditu, Emmy sari baterako izendatu dute eta Artista Hasiberri Onenaren Latin Grammy saria irabazi du. Bere musika-ibilbideari esker, birak egin ahal izan ditu talentu handiko hainbat kantautore eta musikarirekin, besteak beste, Tracy Chapman, Ani DiFranco, Punch Brothers, Hugh Laurie eta Calexicorekin. Era berean, nazioarteko agertokietan pop-generoko artista paregabeekin aritu izan da, Bono, Andrea Boccelli eta Van Dyke Parksekin, kasu.
2006an, sari nagusia irabazi zuen “John Lennon Songwriting Contest” lehiaketan; kategoria Latinoko lehen lehiakidea izan zen “Urteko Abestia” saria irabazten. Egun, Moreno lehiaketa horretako epaimahaikide da. Balentria hark ate asko ireki zizkion. 2008an, Morenok bere lehen diskoa argitaratu zuen, “Still the Unknown”, modu independentean ekoitzia. Ondoren, bere ibilbideak abiadura handia hartu zuen.
Moreno “Parks and Recreation” telesaileko kantaren egileetako bat izan zen, eta abestia Emmy sari baterako izendatu zuten 2010ean. Urte hartan, Charlie Chaplinen “Smile” abesti klasikoa grabatu zuen “The Cove” dokumentalerako, zeinak Oscar saria irabazi zuen. “Toast to Freedom” ere kantatu zuen, Amnesty International erakundearen 50. urteurrena ospatzeko abestia, lehenengo Kris Kristoffersonekin “The Tonight Show with Jay Leno” saioan eta gero Dublinen Angelique Kidjo eta Bonorekin (U2) batera.
Bigarren diskoa, “Illustrated Songs”, 2011n kaleratu zuen. Hirugarrena, “Postales” (2012), osorik egin zuen gaztelaniaz, Metamorfosis diskoetxearen eskutik, Ricardo Arjona herrikide eta Latinoamerikako kantautore nabarmenetakoak sortua. Urte hartan, halaber, Morenok eta Arjonak “Fuiste Tú” duetoa estreinatu zuten, eta Latin Grammy sarietan “Urteko Abestia” eta “Urteko Diskoa” kategorietan izendatu zituzten. 2013an, Morenok “Artista Hasiberri Onena” kategorian Latin Grammy saria jaso zuenean, “hasiberriak” bazeraman ia bizitza erdia …
[+] Más...
19 urte zituela Guatemalatik Los Angelesera emigratu zuenetik, Gaby Morenok bost disko kaleratu ditu, Emmy sari baterako izendatu dute eta Artista Hasiberri Onenaren Latin Grammy saria irabazi du. Bere musika-ibilbideari esker, birak egin ahal izan ditu talentu handiko hainbat kantautore eta musikarirekin, besteak beste, Tracy Chapman, Ani DiFranco, Punch Brothers, Hugh Laurie eta Calexicorekin. Era berean, nazioarteko agertokietan pop-generoko artista paregabeekin aritu izan da, Bono, Andrea Boccelli eta Van Dyke Parksekin, kasu.
2006an, sari nagusia irabazi zuen “John Lennon Songwriting Contest” lehiaketan; kategoria Latinoko lehen lehiakidea izan zen “Urteko Abestia” saria irabazten. Egun, Moreno lehiaketa horretako epaimahaikide da. Balentria hark ate asko ireki zizkion. 2008an, Morenok bere lehen diskoa argitaratu zuen, “Still the Unknown”, modu independentean ekoitzia. Ondoren, bere ibilbideak abiadura handia hartu zuen.
Moreno “Parks and Recreation” telesaileko kantaren egileetako bat izan zen, eta abestia Emmy sari baterako izendatu zuten 2010ean. Urte hartan, Charlie Chaplinen “Smile” abesti klasikoa grabatu zuen “The Cove” dokumentalerako, zeinak Oscar saria irabazi zuen. “Toast to Freedom” ere kantatu zuen, Amnesty International erakundearen 50. urteurrena ospatzeko abestia, lehenengo Kris Kristoffersonekin “The Tonight Show with Jay Leno” saioan eta gero Dublinen Angelique Kidjo eta Bonorekin (U2) batera.
Bigarren diskoa, “Illustrated Songs”, 2011n kaleratu zuen. Hirugarrena, “Postales” (2012), osorik egin zuen gaztelaniaz, Metamorfosis diskoetxearen eskutik, Ricardo Arjona herrikide eta Latinoamerikako kantautore nabarmenetakoak sortua. Urte hartan, halaber, Morenok eta Arjonak “Fuiste Tú” duetoa estreinatu zuten, eta Latin Grammy sarietan “Urteko Abestia” eta “Urteko Diskoa” kategorietan izendatu zituzten. 2013an, Morenok “Artista Hasiberri Onena” kategorian Latin Grammy saria jaso zuenean, “hasiberriak” bazeraman ia bizitza erdia bere ibilbide artistikoaz gozatzen.
Azken diskoa, “Ilusión”, grabatzen ari zela (irailaren 9an kaleratu zen), Morenok erabaki zuen bazela ordua bere hastapenetara itzultzeko. Musikalki, disko berriak herrialde berri batera iristea lortu zuen asmo handiko artista immigrante baten funts garbia atzematen du: bere gitarra, talentua eta gogotsu partekatu nahi zuen abestiz beteriko poltsa bat besterik ez zuen.
“Nire nahia zen diskoaren soinua izatea taldearen zuzeneko kontzertuetan entzuten denaren ahalik eta berdinen” dio Morenok, bere aspaldiko kolaboratzaileei begira. “Soinu gizatiarragoa nahi nuen”.
Inperfekzioak besarkatu. “Agian, abestiaren uneren batean, zerbait sumatzen nuen, ahotsa eteten zidan zerbait. Hura zirrara garbia zen, eta, hain zuzen, xehetasun horri eutsi nahi nion”.
Bai eta lortu ere. Diskoa 13 kanta berriz osatuta dago, eta bere eragin guztien (bluesa, boleroak...) nahasketa organikoa islatzen dute. Diskoaren soinu naturalak Gabe Roth ekoizlearen filosofia analogikoa erakusten du; Roth Brooklyneko Daptore Records diskoetxe independentearen sortzaileetako bat da, haren esanetan “New Sound of Old Sou” (Soul Musikaren Soinu Berria) delakoan espezializatua. Lelo horrek ezin hobeto egiten du bat Gaby Morenorekin.
“Ez dut nahi disko zahar bat eman, baina antzinako disko horiek badute oso maite dudan zerbait” dio Morenok. “Horrexegatik nahi nuen sartu Gabe Rothen estudioan. Ikuspegi minimalista duelako. Ez du erabiltzen ordenagailurik, entzumenari baino ez dio erreparatzen. Dena zinta baliatuz egin genuen, antzinako mikrofono eder-ederrekin eta taldekideok denok batera leku berean jotzen. Ez genuen gozatu abesti bakoitza 20 aldiz probatzeko eta editatzeko luxuaz. Hiru proba egin eta onena aukeratu genuen. Gogaikarri samarra izan zen, baina emaitza nik nahi nuen horixe bera izan zen... zintzoa eta benetakoa”.
Diskoan, lehen kantaren bi bertsio daude, bata gaztelaniaz eta bestea ingelesez: “Se Apagó/Love Is Gone”. Abestiak bukatzear dagoen maitasun-harreman batez hitz egiten du. Gabyk Nashvilleko Jonny P. R&B eta Soul abeslaria gonbidatu zuen ingelesezko bertsioan parte hartzera.
Diskoko beste abestietako batek, “Fronteras” izenekoak, itxaropena dakarkigu iluntasunaren erdian. Etorkinak jazarriak diren garai honetan, abestiak elkartasunaren eskua ematen die beren ametsak betetzeko guztia atzean uzten dutenei. Lelo elebidunak “Ilusión” bildumaren funtsa eta abesti hau sortzean konpositorearen heldutasuna eta konfiantza uztartzen ditu: “Eta barrez dantzatzen naiz. Zainetan daramat. Eta aske amesten dut. Ni hemengoa naiz”.
------
Desde que emigró a Los Ángeles a los 19 años desde Guatemala, Gaby Moreno cuenta con el lanzamiento de cinco discos, una nominación a un Emmy, y su premio Latin Grammy como Mejor Artista Nuevo. Entre sus muchos logros, su trayectoria musical le ha permitido estar de gira con varios cantautores y músicos de gran talento como Tracy Chapman, Ani DiFranco, Punch Brothers, Hugh Laurie y Calexico, por nombrar algunos. Igualmente ha compartido escenarios internacionales con grandes del género pop como Bono, Andrea Boccelli y Van Dyke Parks.
En el 2006, se llevó el premio mayor en el concurso “John Lennon Songwriting Contest”, donde fue la primera concursante de la categoría Latina en ganar “Canción del Año.” Hoy en día, Moreno forma parte del jurado de este mismo concurso. Esta oportunidad le abrió muchas puertas. En el 2008 Moreno lanzó su primer disco, “Still the Unknown”, el cual produjo independientemente. Desde ese momento, la carrera de Moreno comenzó a avanzar rápidamente.
Moreno fue una de las autoras del tema musical de la serie de televisión “Parks and Recreation,” que fue nominada para un premio Emmy en el 2010. Ese mismo año grabó la canción clásica “Smile” de Charlie Chaplin para el documental ganador del Oscar, “The Cove.” También interpretó “Toast to Freedom”, una canción conmemorando el 50ª aniversario de Amnistía Internacional, primero con Kris Kristofferson en “The Tonight Show with Jay Leno”, y después en Dublín donde compartió el escenario junto a Angelique Kidjo y Bono (U2).
Moreno lanzó su segundo disco “Illustrated Songs” en el 2011. Su tercer disco, “Postales” (2012) fue su primer álbum completamente en español con la casa discográfica Metamorfosis, fundada por su compatriota Ricardo Arjona, uno de los cantautores más destacados de Latino América. Ese mismo año Moreno y Arjona estrenaron el dueto “Fuiste Tú”, canción que fue nominada para “Canción del Año” y “Disco del Año” en los Latin Grammys. En el 2013, cuando se le otorgó a Gaby el premio Latin Grammy en la categoría “Mejor Artista Nuevo”, la “recién llegada” ya había disfrutado de una carrera artística por casi la mitad de su vida.
Durante la grabación de su último disco, “Ilusión” (lanzado el 9 de septiembre), Moreno decidió que era hora de regresar a sus inicios. Musicalmente, el nuevo álbum captura la esencia pura de una artista inmigrante ambiciosa que logró llegar a un país nuevo, contando con solo su guitarra, su talento y un bolso de canciones que estaba ansiosa por compartir.
“Quería que el disco sonara lo más auténtico a como suena la banda en vivo,” dice Moreno, refiriéndose a sus colaboradores de ya muchos años. “Quería un sonido más humano”.
Abrazar las imperfecciones. Quizás en algún momento de la canción estaba sintiendo algo que hacía que mi voz se quebrara. Esa era una emoción pura y quería preservar precisamente esos detalles.”
Y lo logró. Su disco es una colección de 13 canciones nuevas que reflejan una mezcla orgánica de todas sus influencias, desde el blues hasta los boleros. El sonido natural del disco refleja la filosofía analógica de su productor Gabe Roth, co-fundador de Daptone Records en Brooklyn, la casa discográfica independiente que dice especializarse en lo que llama “New Sound of Old Soul” (El Nuevo Sonido de la Música Soul). Es un lema que le queda a la cantante como anillo al dedo.
“No quiero sonar como un disco viejo, pero hay algo en esos discos de antes que amo,” dice Moreno. “Esa es la razón por la cual quería entrar al estudio con Gabe Roth. Por su enfoque minimalista. El no usa computadoras, solamente se deja guiar por sus oídos. Lo hicimos todo a cinta, usando unos micrófonos antiguos bellísimos, y con mi banda tocando juntos en un mismo espacio. No tuvimos el lujo de hacer 20 tomas de cada canción y editarlas. Grabamos tres tomas, y elegimos la mejor de las tres. Fue un poco enervante, pero el resultado fue justo el sonido que buscaba… honesto y real.”
El disco incluye dos versiones del primer sencillo, “Se Apagó/Love Is Gone,” una en inglés y la otra en español. La canción habla sobre una relación de amor llegando a su fin. Gaby invitó al cantante de R&B y Soul de Nashville, Jonny P, para que unieran sus voces en la versión en inglés.
Otra canción del disco, “Fronteras,” revela un tema de esperanza entre la obscuridad. En una época de persecución hacia inmigrantes, la canción le extiende la mano de la hermandad a todos aquellos que dejan todo atrás para seguir sus sueños. El refrán bilingüe captura la esencia de “Ilusión” y la madurez y confianza de su compositora en el momento que la creó: “Y rio y bailo. Está en mis venas. Y libre sueño. Yo pertenezco aquí.”
[-] Contraer