Aberdeenshireko folk-abeslaria, Iona Fyfe, Eskoziako balada-kantari onenetakoa bihurtu da, sakonki errotua herrialdeko ipar-ekialdeko ahots-tradizioetan. Berak irabazi du Urteko Abeslari Eskoziarraren saria, MG ALBA 2018 Eskoziako Musika Tradizionaleko Sariak-ek emana, eta “Eskoziak eskaintzeko dituen gauzen arteko onenetakoa” dela esan dute (Global-Music.de) berari buruz.
Agerpen berezi batzuk ez ezik, Ionak bira zabalak ere egin ditu Erresuma Batuan, Alemanian, Austrian, Italian, Suitzan, Frantzian, Polonian, Australian eta Kanadan zehar. Finalista izan zen BBC Radiok Eskozian antolaturiko Urteko Musikari Gazte Eskoziar Tradizionalen lehiaketan, eta Molloy saria irabazi zuen Birminghamgo Jaialdi Tradizional Irlandarrean. 2018an, De Lorient Jaialdi Interzeltan abestu zuen, eta “folk-abeslari eskoziar magiko eta karismatiko” gisa deskribatu zuten (Rolling Stone, France). Horrez gain, Sunday Herald Eskoziako Kultur Sarietako “One to Watch” eta “Emabaldi Onena” ataletan izendapena jaso zuen, 2018an.
Ionak BBCko Orkestra Sinfoniko Eskoziarrarekin batera jardun zuen Brave filma (Disney Pixar) mundu-mailan estreinatu zenean, Glasgowko Royal Concert Hallen.
Bere estreinako diskoak, “Away From My Window” izena duenak, kritika aparta jaso zuen, eta herrialdeko irratietan hainbat saiotan entzun zen, esaterako, BBC Radio 2n Mark Radcliffek gidatzen duen The Folk Show izenekoan, Eskoziako BBC Radioko Travelling Folk eta Take the Floor irratsaioetan, eta BBC Radioko Nan Gaidheal delakoan. Diskoan, gainera, folk-abeslari paregabe hauek hartu zuten parte: Luc McNally, Tim Edey, Charlie Grey, Simon Gall, Ross Miller Graham Rorie, David Foley eta Charlie Stewart.
“Dark Turn of Mind” 2019an kaleratu zen, eta EP horretan abestu zuen Ionak aurreneko aldiz dena ingelesez. Sei balada eta Appalachiako eskualdean nahiz Aberdeenshiren topatu zituen abestiak daude bertan, eta honela deskribatu dute: “Country generoaren interpretazi…
[+] Más...
Aberdeenshireko folk-abeslaria, Iona Fyfe, Eskoziako balada-kantari onenetakoa bihurtu da, sakonki errotua herrialdeko ipar-ekialdeko ahots-tradizioetan. Berak irabazi du Urteko Abeslari Eskoziarraren saria, MG ALBA 2018 Eskoziako Musika Tradizionaleko Sariak-ek emana, eta “Eskoziak eskaintzeko dituen gauzen arteko onenetakoa” dela esan dute (Global-Music.de) berari buruz.
Agerpen berezi batzuk ez ezik, Ionak bira zabalak ere egin ditu Erresuma Batuan, Alemanian, Austrian, Italian, Suitzan, Frantzian, Polonian, Australian eta Kanadan zehar. Finalista izan zen BBC Radiok Eskozian antolaturiko Urteko Musikari Gazte Eskoziar Tradizionalen lehiaketan, eta Molloy saria irabazi zuen Birminghamgo Jaialdi Tradizional Irlandarrean. 2018an, De Lorient Jaialdi Interzeltan abestu zuen, eta “folk-abeslari eskoziar magiko eta karismatiko” gisa deskribatu zuten (Rolling Stone, France). Horrez gain, Sunday Herald Eskoziako Kultur Sarietako “One to Watch” eta “Emabaldi Onena” ataletan izendapena jaso zuen, 2018an.
Ionak BBCko Orkestra Sinfoniko Eskoziarrarekin batera jardun zuen Brave filma (Disney Pixar) mundu-mailan estreinatu zenean, Glasgowko Royal Concert Hallen.
Bere estreinako diskoak, “Away From My Window” izena duenak, kritika aparta jaso zuen, eta herrialdeko irratietan hainbat saiotan entzun zen, esaterako, BBC Radio 2n Mark Radcliffek gidatzen duen The Folk Show izenekoan, Eskoziako BBC Radioko Travelling Folk eta Take the Floor irratsaioetan, eta BBC Radioko Nan Gaidheal delakoan. Diskoan, gainera, folk-abeslari paregabe hauek hartu zuten parte: Luc McNally, Tim Edey, Charlie Grey, Simon Gall, Ross Miller Graham Rorie, David Foley eta Charlie Stewart.
“Dark Turn of Mind” 2019an kaleratu zen, eta EP horretan abestu zuen Ionak aurreneko aldiz dena ingelesez. Sei balada eta Appalachiako eskualdean nahiz Aberdeenshiren topatu zituen abestiak daude bertan, eta honela deskribatu dute: “Country generoaren interpretazio berria.” - Maverick.
“Iona Fyfe folk-abeslari eskoziar hutsa dela esatea hura bidegabekeriaz tratatzea da; izan ere, bere EP berrian, “Dark Turn of Mind” izenekoan, erakutsi duen moldaerraztasunak ederki erakusten du jazzaz nola jabetzen den eta nola ulertzen duen, bai eta musika amerikarra eta askoz gehiago ere.” - RnR Magazine.
------------------
La cantante folk de Aberdeenshire, Iona Fyfe, se ha convertido en una de las mejores cantantes de baladas de Escocia, profundamente anclada en las tradiciones vocales del noreste del país. Iona ha sido la ganadora del galardón Cantante Escocesa del Año otorgado por los Premios de Música Tradicional Escocesa MG ALBA 2018 y se ha dicho de ella que es “de lo mejor que Escocia tiene que ofrecer” (Global-Music.de)
Además de realizar algunas apariciones estelares, Iona ha hecho extensas giras por el Reino Unido, Alemania, Austria, Italia, Suiza, Francia, Polonia, Australia y Canadá. Fue finalista en el concurso Joven Músico Tradicional Escocés del Año organizado por la BBC Radio en Escocia y ganó el Premio Molloy en el Festival Tradicional Irlandés de Birmingham . En 2018, Iona actuó en el Festival Intercelta De Lorient, donde la describieron como “una cantante folk escocesa mágica y carismática” (Rolling Stone, France). Fue además nominada en los apartados “One to Watch” y “Mejor Actuación” en los Premios Escoceses de Cultura Sunday Herald en 2018.
Iona ha actuado con la Orquesta Sinfónica Escocesa de la BBC como parte del estreno mundial en el Royal Concert Hall de Glasgow de la película Brave, de Disney Pixar.
Su álbum de debut titulado “Away From My Window” recibió una gran crítica y sonó en las radios del país en programas tales como The Folk Show con Mark Radcliffe en la BBC Radio 2, Travelling Folk y Take the Floor de la BBC Radio en Escocia y Nan Gaidheal en la BBC Radio. “Away From My Window” cuenta con un plantel folk estelar que incluye a Luc McNally, Tim Edey, Charlie Grey, Simon Gall, Ross Miller Graham Rorie, David Foley, y Charlie Stewart.
“Dark Turn of Mind” vio la luz en 2019 y es el primer EP de Iona donde canta enteramente en inglés. Contiene seis baladas y canciones que encontró en la región de Appalachia y en Aberdeenshire y ha sido descrito como “una nueva interpretación del género country”. – Maverick
“Describir a Iona Fyfe como una mera cantante folk escocesa es cometer una injusticia con ella, ya que la versatilidad de la que hace gala en su nuevo EP, “Dark Turn of Mind”, refleja su aprehensión y entendimiento del jazz, de la Americana y de mucho más.” - RnR Magazine
[-] Contraer