Martyn Joseph artista paregabe eta bikaina da. Ahaztu kantautoreei buruz ustez dakizuna. Gizon honek eta bere gitarrak soinu transzendental baino transzendentalagoa sortzen dute, bizia, liluragarria eta grinatsua. Dela berrehun lagunen aurrean, dela hogei milaren parean, publikoa beti geratzen da pozarren.
2018an, Folk Alliance Internationalek ”Spirit of Folk” saria eman zion, Kansasen (AEB), eta “Lifetime Achievement Award” saria ere jaso zuen, Fatea aldizkariaren (Erresuma Batua) eskutik. 2019ko urtarrilean, ‘Here Come The Young’ bilduma argitaratu zuen, kritikak izugarri txalotu zuena; adibidez, Uncut aldizkariak hau idatzi zuen: “Inoiz baino soinu indartsuagoa dakar lan honetan”.
Pertsonen arimarekin bat egiteko ezohiko dohaina dauka, bere hitzei esker, adierazkor eta hunkigarriak eurak, eta 30 urteko ibilbidean 32 disko grabatu, milioi erdi disko baino gehiago saldu eta zuzeneko milaka emanaldi eskaini ditu.
Bruce Springsteen, John Mayer, Bruce Cockburn eta Dave Matthews artistekin konparatua izan da, baina Martynek bere estiloa lortu du, bai eta zuzeneko showetan abeslari liluragarria delako ospea ere. Hortxe jarraitzen du eskubide osoz, milaka lagunek beren bizitzako musika-esperientziarik onena dela esateak dakarren ohorearen gainean eraikita guztia.
Talentu paregabea du, pasioak, kontzientzia sozialak eta lanbideari dion maitasunak eragina. Gainera, gitarrista bikaina da, eta parekorik gabeko perkusio-estiloa erantsi dio bere ahots boteretsu eta zirraragarriari. Zenbait eremutan, Springsteen galestarra izendatu dute.
Bere publikoarentzat esanguratsua eta ezinbestekoa izango den musika egin nahi du; hala, gizakion konplexutasunari buruzko narrazio suspergarriak sortzen ditu, betiere itxaropenaren promesa oinarri. Berak azaltzen du ezin hobeto: “Une jakin batean transzendenteak eta esanguratsuak izango diren kantak idazten saiatzen naiz. Abesti on batek ez zaudela bakarrik munduan s…
[+] Más...
Martyn Joseph artista paregabe eta bikaina da. Ahaztu kantautoreei buruz ustez dakizuna. Gizon honek eta bere gitarrak soinu transzendental baino transzendentalagoa sortzen dute, bizia, liluragarria eta grinatsua. Dela berrehun lagunen aurrean, dela hogei milaren parean, publikoa beti geratzen da pozarren.
2018an, Folk Alliance Internationalek ”Spirit of Folk” saria eman zion, Kansasen (AEB), eta “Lifetime Achievement Award” saria ere jaso zuen, Fatea aldizkariaren (Erresuma Batua) eskutik. 2019ko urtarrilean, ‘Here Come The Young’ bilduma argitaratu zuen, kritikak izugarri txalotu zuena; adibidez, Uncut aldizkariak hau idatzi zuen: “Inoiz baino soinu indartsuagoa dakar lan honetan”.
Pertsonen arimarekin bat egiteko ezohiko dohaina dauka, bere hitzei esker, adierazkor eta hunkigarriak eurak, eta 30 urteko ibilbidean 32 disko grabatu, milioi erdi disko baino gehiago saldu eta zuzeneko milaka emanaldi eskaini ditu.
Bruce Springsteen, John Mayer, Bruce Cockburn eta Dave Matthews artistekin konparatua izan da, baina Martynek bere estiloa lortu du, bai eta zuzeneko showetan abeslari liluragarria delako ospea ere. Hortxe jarraitzen du eskubide osoz, milaka lagunek beren bizitzako musika-esperientziarik onena dela esateak dakarren ohorearen gainean eraikita guztia.
Talentu paregabea du, pasioak, kontzientzia sozialak eta lanbideari dion maitasunak eragina. Gainera, gitarrista bikaina da, eta parekorik gabeko perkusio-estiloa erantsi dio bere ahots boteretsu eta zirraragarriari. Zenbait eremutan, Springsteen galestarra izendatu dute.
Bere publikoarentzat esanguratsua eta ezinbestekoa izango den musika egin nahi du; hala, gizakion konplexutasunari buruzko narrazio suspergarriak sortzen ditu, betiere itxaropenaren promesa oinarri. Berak azaltzen du ezin hobeto: “Une jakin batean transzendenteak eta esanguratsuak izango diren kantak idazten saiatzen naiz. Abesti on batek ez zaudela bakarrik munduan sentiarazten dizu”.
Txalotua da ipuinak gaurkotasun-gaien gainean sortzen dituelako, bai eta maitasunaren hauskortasunari buruzko istorioen gainean ere, publikoarengana pasioaren eta umorearen bitartez iristeko trebetasun magikoaz. Jaso izan dituen kritika bikainetako batzuetan ezinbesteko abeslaritzat jo dute, bere musikak emanaldia bukatu eta luzaroan irauten duela eta.
---------
Martyn Joseph es un artista único y extraordinario. Olvida todo lo que creías saber sobre los cantautores. Un hombre y su guitarra que elaboran una interpretación con un sonido enormemente trascendental que es vivaz, cautivadora y apasionada. Ya sea ante doscientas o veinte mil personas, el público siempre queda entusiasmado.
En 2018 Folk Alliance International le otorgó el premio ”Spirit of Folk” en Kansas, Estados Unidos y también recibió el premio “Lifetime Achievement Award” de manos de la revista Fatea (Reino Unido). En enero de 2019, publicó el álbum ‘Here Come The Young’, aclamado por la crítica, del que la revista Uncut dijo, “nunca antes había sonado tan potente como en este trabajo”.
Tiene el inusual don de conectar con el alma de las personas gracias a sus letras, expresivas y conmovedoras, y su carrera abarca 30 años, 32 álbumes, más de medio millón de discos vendidos y miles de actuaciones en directo.
En ocasiones comparado con Bruce Springsteen, John Mayer, Bruce Cockburn y Dave Matthews, Martyn ha conseguido labrarse un estilo propio y una reputación como un intérprete fascinante en sus shows en directo y ahí se mantiene por derecho propio, construido todo ello sobre el honor que supone que miles de personas le describan como la mejor experiencia musical de sus vidas.
Representa un talento único movido por la pasión, la conciencia social y el amor por su oficio. Es además un guitarrista excepcional que ha desarrollado un estilo de percusión único al que ha unido su poderosa e impresionante voz. En algunos círculos le han denominado el Springsteen galés.
Le preocupa crear música que sea relevante y vital para su público, así que se compromete con estimulantes narrativas que versan sobre la complejidad de la condición humana, siempre sustentadas en la promesa de una esperanza. Tal y como él mismo lo explica, “realmente, lo que hago es intentar escribir canciones que trasciendan y sean significativas en un momento dado. Una buena canción te hace sentir que no estás solo en este mundo.”
Se le aclama como un narrador que entreteje sus cuentos sobre asuntos actuales, así como sobre historias sobre la fragilidad del amor con una habilidad mágica para llegar a su público a través de la pasión y el humor. Algunas de las sublimes críticas que ha recibido le señalan como un intérprete imprescindible cuya música permanece hasta mucho después de haberse terminado su actuación.
[-] Contraer