Maurice Dicksonek (Ipar Irlanda) 30 urte baino gehiago daramatza konposatzen eta jotzen. Rocka eta bluesa jotzen hasi zen, Belfasteko hainbat taldetan; ondoren, 1976an, bere taldea sortu zuen. Hiru urte geroago, musikatik bizi zen, eta Europan eta Afrikako Iparraldean segitu zuen lanbidea ikasten, toki horietako erritmoak eta kulturak xurgatuz. Musikari moldakorra da, presentzia handikoa agertokian, eta gitarra jotzeko modua du bereizgarri, bai folkaren bai bluesaren esparruan; hala, zale porrokatu andana lortu du Erresuma Batuko, Europako eta beste leku batzuetako zirkuitu akustikoaren baitan.
Badu zerbait sakonki pozgarria jakiteak entzuten ari zaren musikaria, zalantzarik gabe, maisu hutsa dela bere artean. Are pozgarriagoa hari entzunez jabetzen zarenean musikari itzela dela, eta bere musika zerbait oso pertsonalean tinko finkatuta dagoela. Folk-musika eder korapilatsua besoak edo hankak bezain berezkoa du, haiek bezain funtsezkoa. Batzuetan, eman lezake nolabaiteko mina eragiten diola kanpoaldeko argira ateratzeak.
“Catherinek abiadura eta birtuosismo itzelaz jotzen ditu Uilleann gaitak (gaita irlandarrak).”
Ingalaterrako ipar-mendebaldean jaio bazen ere, txikitatik izan zuen oso gustuko musika irlandarra, eta, musika une oro entzuten zen familia batean hazi zenez, oso gazterik hasi zen txirula jotzen; nerabea zenean, Uilleann gaiten sorta bat oparitu zioten. Autodidakta izan zen, eta bere lehen eraginen artean Planxty, The Bothy Band, Lunasa eta Paddy Keenan ditu gogoan. Instrumentu biak, txirula eta gaita, gogotsu jotzen segitu zuen, eta, 2007an, bakoitzari dagozkion titulu guztiak eskuratu zituen. Irlandara saioetan jotzeko egiten zituen bidaien artean, Ingalaterrako ipar-mendebaldeko pub eta klubetan jo ohi zuen, bakarlari zein hainbat talde irlandarrekin batera. 2008an, bere lehen diskoa grabatu zuen, “Take Flight and Follow”, Cumbriako Stenkrith estudioetan. Han, Maurice Dickson ezagutu zuen, Belfasteko kant…
[+] Más...
Maurice Dicksonek (Ipar Irlanda) 30 urte baino gehiago daramatza konposatzen eta jotzen. Rocka eta bluesa jotzen hasi zen, Belfasteko hainbat taldetan; ondoren, 1976an, bere taldea sortu zuen. Hiru urte geroago, musikatik bizi zen, eta Europan eta Afrikako Iparraldean segitu zuen lanbidea ikasten, toki horietako erritmoak eta kulturak xurgatuz. Musikari moldakorra da, presentzia handikoa agertokian, eta gitarra jotzeko modua du bereizgarri, bai folkaren bai bluesaren esparruan; hala, zale porrokatu andana lortu du Erresuma Batuko, Europako eta beste leku batzuetako zirkuitu akustikoaren baitan.
Badu zerbait sakonki pozgarria jakiteak entzuten ari zaren musikaria, zalantzarik gabe, maisu hutsa dela bere artean. Are pozgarriagoa hari entzunez jabetzen zarenean musikari itzela dela, eta bere musika zerbait oso pertsonalean tinko finkatuta dagoela. Folk-musika eder korapilatsua besoak edo hankak bezain berezkoa du, haiek bezain funtsezkoa. Batzuetan, eman lezake nolabaiteko mina eragiten diola kanpoaldeko argira ateratzeak.
“Catherinek abiadura eta birtuosismo itzelaz jotzen ditu Uilleann gaitak (gaita irlandarrak).”
Ingalaterrako ipar-mendebaldean jaio bazen ere, txikitatik izan zuen oso gustuko musika irlandarra, eta, musika une oro entzuten zen familia batean hazi zenez, oso gazterik hasi zen txirula jotzen; nerabea zenean, Uilleann gaiten sorta bat oparitu zioten. Autodidakta izan zen, eta bere lehen eraginen artean Planxty, The Bothy Band, Lunasa eta Paddy Keenan ditu gogoan. Instrumentu biak, txirula eta gaita, gogotsu jotzen segitu zuen, eta, 2007an, bakoitzari dagozkion titulu guztiak eskuratu zituen. Irlandara saioetan jotzeko egiten zituen bidaien artean, Ingalaterrako ipar-mendebaldeko pub eta klubetan jo ohi zuen, bakarlari zein hainbat talde irlandarrekin batera. 2008an, bere lehen diskoa grabatu zuen, “Take Flight and Follow”, Cumbriako Stenkrith estudioetan. Han, Maurice Dickson ezagutu zuen, Belfasteko kantari eta konpositorea, instrumentu anitz jotzen dituena; orduan hasi zen haien arteko istorioa: Mauricek Europan hasi berri zuen biran parte hartzera gonbidatu zuen Catherine; arrakastatsua izan zenez, “Mochara” (irlanderaz, nire laguna”) bikotea sortu zuten. Harrezkero, elkarrekin aritzen dira Erresuma Batuko eta Europako jaialdietan, folk-klubetan, antzoki eta aretoetan. Hiru bilduma eman dituzte argitara: “In Your Blood” (2010), “Spirits and Dreamers” (2013) eta, duela gutxiago, “Live at the Island” (2015). Catherinek bere herrialdeko eta nazioarteko publikoa liluratzen jarraitzen du; Riverdancerekin kolaboratu zuen hark Txinan zehar egindako biran (2017/2018).
Bikote honek musika liluragarriz eta entretenimendu hutsez beteriko gaua bermatzen du.
“Hitzak ez dira aski egokiro deskribatzeko zer-nolako trebetasuna, kalitatea eta maila darabiltzan bikote honek agertokian; aspaldian gozatu ahal izan dudan musika-ikuskizunik onena.” (The Arran Banner)
---------------
Maurice Dickson (Irlanda del Norte) lleva más de 30 años componiendo y tocando. Comenzó tocando rock y blues en diferentes bandas en Belfast antes de formar la suya propia en 1976. Tres años más tarde, vivía de la música y continuó aprendiendo el oficio en Europa y Norte de África, absorbiendo los ritmos y culturas de esos lugares. Es un músico versátil con una gran presencia escénica cuya seña de identidad es su manera de tocar la guitarra, tanto folk como blues, gracias a la cual se ha granjeado una legión de entusiastas seguidores dentro del circuito acústico de Reino Unido, Europa y otros lugares.
Hay algo profundamente satisfactorio en saber que estás escuchando a un músico que es, sin duda, un maestro en su arte. Es más satisfactorio incluso cuando al escuchar a músicos como Maurice Dickson uno sabe que no es solo un músico consumado sino alguien cuya música se encuentra firmemente anclada en algo muy personal. La intrincadamente bella música folk es tan parte de él como los son sus brazos o sus piernas, y tan esenciales. En ocasiones, puede dar la impresión de que le produce cierto dolor sacarlas a la dura luz del mundo externo.
“Catherine toca las gaitas Uilleann (gaitas irlandesas) a una velocidad y con un virtuosismo endemoniado.”
Aunque nació en el noroeste de Inglaterra, desde niña sintió pasión por la música irlandesa y como creció en un hogar muy musical, comenzó a tocar la flauta a una edad muy temprana. Le regalaron un juego de gaitas Uilleann cuando era tan solo una adolescente. Fue autodidacta y entre sus primeras influencias recuerda a Planxty, The Bothy Band, Lunasa, y Paddy Keenan. Catherine siguió tocando ambos instrumentos con avidez y en 2007 obtuvo todos los títulos, tanto en flauta como en gaita. Entre los viajes que realizaba a Irlanda para tocar en sesiones, actuaba regularmente en los pubs y clubs del noroeste de Inglaterra como solista y como miembro de varias bandas irlandesas. En 2008, Catherine grabó su primer álbum “Take Flight and Follow” en los estudios Stenkrith en Cumbria. Aquí conoció al cantante y compositor de Belfast y multinstrumentista Maurice Dickson. Y aquí es donde nació su historia en común: Maurice invitó a Catherine a participar en su incipiente gira Europea. El éxito obtenido propició la formación del dúo “Mochara”, que en irlandés significa “mi amigo”. Llevan actuando juntos desde entonces en festivales, en clubes de folk, en teatros y salas de Reino Unido y Europa. Han publicado tres álbumes, “In Your Blood” (2010), “Spirits and Dreamers” (2013) y el más reciente, “Live at the Island” (2015). Catherine continúa cautivando al público local e internacional; ha colaborado con Riverdance en su gira por China (2017/2018).
Esta pareja promete una noche de música deslumbrante y puro entretenimiento.
“Las palabras se quedan cortas para describir adecuadamente la habilidad, la calidad y la clase que esta pareja ofrece en sus interpretaciones; el mejor espectáculo musical que he tenido el placer de disfrutar en mucho tiempo.” (The Arran Banner)
[-] Contraer