Album bakarra argitaratu badu ere —“Stay Awake With Me” (The Orchard), 2018ko abuztuan―, egun, Dan Owen Erresuma Batuko ahotsik zirraragarrienetakotzat jotzen da. Berriki, 2019ko urtarrilean, “Stay Awake With Me Acoustic” (The Orchard) argitaratu du, bere debut-diskoaren bertsio akustikoa.
Shrewsburyko gazteak “Witching Hour” eta “Moonlight” singleei esker jarri zuen abian bere ibilbide artistikoa. “Made to love you” abestiak, berriz, asteko kanta gisa aurkeztu zen BBC Radio 1ean, eta 35 milioi entzunaldi baino gehiago lortu ditu Spotifyn orain arte.
Bere adina aintzat hartuta (26 urte ditu), ezohiko ahots sakona du, eta blues-riffs zoragarriak egiten ditu. Dohain horiek lagun, Erresuma Batu osoan ibili da biran, bai eta Europan ere, eta soldout kartela jarri du hainbat agertokitan, zeinak Birdy, Kaleo eta Rae Morrisekin partekatu dituen.
Rock-and-rollarekin lotutako istorioen ikuspegia oinarri, Dan Owenek abantaila bat izan du bere adineko musikari gehienen aldean; izan ere, gazteak usadio zaharrari jarraiki erdietsi du arrakasta. Tabernatan hasi zen jotzen, eta bere ezizena eman zioten bluesman zaharrekin hobetu zuen bere jarduna. Hala, Westminsterren politikoentzat jotzetik Willie Nelsonekin Nashvillen aritzera igaro zen. Shropshireko gazteak istorio ugari ditu kontatzeko bere blues-ahots apartaz baliatuta.
15 urte zituela konturatu zen blues-coversak abestuz gela bat isilarazteko gai zela. Alabaina, Danek, mutikotan, ez zuen musikari izatea amets. Are gehiago, arotz-mutil lanetan hasi zenean, bere bokazioa aurkitu zuela uste zuen. Danek gitarrak egin nahi zituen, eta Patrick James Eggle luthier ospetsuaren laguntzailea izatea eskaini ziotenean, ametsa egia bilakatu zen. Haatik, lanean hastera zihoala, zauri larri bat izan zuen lantegian, eta itsu geratu zen kasik begi batetik.
Hil batzuk behar izan zituen sendatzeko. Garai horretan, egunero joan behar izan zuen ospitalera, eta trauma osteko estre…
[+] Más...

Hil batzuk behar izan zituen sendatzeko. Garai horretan, egunero joan behar izan zuen ospitalera, eta trauma osteko estresari ere aurre egin behar izan zion. Hura gainditutakoan, zurgintzara itzuli nahi izan zuen, baina alferrik izan zen, ezin baitzuen behar bezala ikusi. Era berean, jendaurrean jotzea ere arazo bihurtu zen, argiek eta agertokietako distantziek zailtasunak jartzen baitzizkioten. Nolanahi ere, musika besterik ez zuenez, kontzertuak lortzen ahalegindu zen.
Kontzertu batean, fan batek Bob Dylanen “Ballad of Hollis Brown” jotzen filmatu eta Redditen argitaratu zuen. Erantzuna berehalakoa izan zen. Lagun batek ohartarazita, Danek harrituta ikusi zuen bideoaren erreprodukzio-kopurua etengabe handituz zihoala: hasieran, hamarnaka mila; geroago, ehunka mila; eta, azkenik, milioi erdira izatera iritsi zen. Mick Fleetwood berarekin harremanetan jarri eta beraren mentore bilakatu zen. Orobat, Ellen DeGeneresek bere telebista-saioan agertzeko eskatu zion. Andrew Marren politika-saioan ere parte hartu zuen, hori egiteko arrazoia oso argi eduki ez arren.
-----
Dan Owen es considerado actualmente como una de las voces más emocionantes en el Reino Unido con solo un álbum publicado “Stay Awake With Me” (The Orchard) en agosto de 2018. Recientemente publicó de nuevo su mismo álbum debut en acústico “Stay Awake With Me Acoustic” (The Orchard) en enero de 2019.
El joven de Shrewsbury posicionó su carrera gracias a singles como “Witching Hour”, “Moonlight” y su canción “Made to love you” fue presentada como la canción de la semana en la BBC Radio 1 logrando más de 35 millones de escuchas en Spotify hasta la fecha.
Con una profunda voz fuera de lo común para su corta edad, y sus excelentes riffs de blues, ha girado por todo el Reino Unido y Europa, colgando el cartel de soldout en los más diversos escenarios y compartido escenario con artistas como Birdy, Kaleo, y Rae Morris en sus giras.
En términos de historias de rock and roll, Dan Owen ha tenido una ventaja respecto a la mayoría de los músicos de su edad. El joven de 26 años se ha ganado su éxito a la vieja usanza. Empezó tocando en los bares, y perfeccionó su oficio con viejos bluesman que le dieron su propio apodo. Pasó de tocar para políticos en Westminster a festejar con Willie Nelson en Nashville. Este chico de Shropshire con una gran voz de blues tiene muchas historias que contar.
Dan no creció soñando con convertirse en músico, a pesar de descubrir que podía enmudecer a una habitación cantando covers de blues a la edad de 15 años. Pensó que había encontrado su vocación en la carpintería cuando se hizo aprendiz. El sueño de Dan de construir guitarras se hizo realidad cuando le ofrecieron ser ayudante del famoso lutier Patrick James Eggle pero, justo antes de comenzar a trabajar, sufrió una terrible herida en el taller que casi lo dejó ciego de un ojo.
Después de meses de recuperación, visitas diarias al hospital y luchando contra el estrés postraumático, Dan intentó regresar a la carpintería, pero su visión dañada no le permitía trabajar. Incluso tocar en vivo se había vuelto problemático debido a las luces y las distancias en el escenario. Pero como la música era la única opción que le quedaba, se centró en conseguir conciertos.
En un concierto, un fan filmó a Dan tocando ‘Ballad Of Hollis Brown’ de Bob Dylan y lo publicó en Reddit. La respuesta fue inmediata. Alertado por un amigo, Dan observó con desconcierto como las reproducciones del video saltaban de decenas a cientos de miles y eventualmente llegaban a medio millón. Mick Fleetwood se puso en contacto y se convirtió en su mentor. Ellen DeGeneres le pidió que apareciera en su programa de televisión. Actuó en el programa de política de Andrew Marr, aunque no estaba seguro del porqué.
[-] Contraer