Musikaze.com

» Festivales » Musiketan » Artista

Regístrate aquí

subir a: Artistas

Edición:

DOM LA NENA

“Tempo”, Dom La Nenaren album berria, prest dago. Ez duzu denbora askorik beharko diskoa entzuteko, abesti gehienek doi-doi gainditzen baitute hiru minutuen langa. Nolanahi ere, Brasilen jaiotako eta Parisen bizi den abeslari, musikagile eta biolontxelo-jotzaileak une-sorta txikia eta gardena sortu du, zeina, zenbaitetan, eguzkitsua, eta, maiz, ameslaria den, eta beste batzuetan, berriz, brasildarrek saudade hitzaz adierazten duten nostalgia ederrarekin loturik dagoen. “Tempo” La Nenaren hirugarren lan osoa da, 2013ko “Ela” txalotuaren eta 2015eko “Soyo” nazioarteko zaporedun indie-folk bildumaren ostekoa. Brasildarrak, halaber, Birds On A Wire duoa osatzen du Rosemary Standleyrekin batera (Moriarty talde frantses ospetsuko abeslaria), birak egin ditu Jane Birkinekin, eta elkarlanean aritu da Camille, Julieta Venegas, Jorge Drexler eta Piers Faccinirekin. Horrek guztiak erakusten digu artista hegoamerikarrak estilo eklektikoa eta eleaniztuna duela, definitzeko zaila, baina berarekin maitemintzeko erraza.

Pop, world eta ganbera-musikaren uztarketa izaki, litekeena da “Tempo” garai zailen aurreko erantzun gisa entzutea, edo hura arnasgune bihurtzea zuretzat. Hori gertatuko balitz, ez zinateke oker ibiliko, nahiz eta, La Nenaren esanetan, propio bilatutako helburua izan ez den. “Gauza askori balioa eman eta arreta eskaintzen diegu, baina funtsezkoa ahazten dugu: gure denbora eta ikuspegia, presente egotea, eta hori da daukagun gauzarik politena” dio artista brasildarrak. Hala, kanta bakoitzak denbora-une bat islatu nahi du: jaiotza, aurrea hartzea, zahartzea eta heriotza.

Orobat, sintetizadore-, hari- eta perkusio-tapiz zoragarri gisa entzun zenezake “Tempo”. Orduan bai, ez zinateke zuzen ibiliko. Moldaketetarako eta orkestraziorako trebetasun bikainak erakutsita, Dom La Nenak bai bere ahotsaren eta biolontxeloaren geruzak baliatuta bai piano-doinu batzuk erabilita sortu ditu albumean ageri diren soinu guztiak. Perkusio-soinuak ere txel… [+] Más...

Twitter

Facebook