Musikaze.com

» Festivales » Musiketan » Artista

Regístrate aquí

subir a: Artistas

Edición:

TIM EDEY

Tim Edey (“Urteko Musikaria” saria 2012an – BBC Radio 2-ko Folk Sariak) instrumentu anitz jotzen dituen musikari eta abeslaria da. Birak egin ditu mundu osotik zehar, eta gaur egungo musikari zelta garaikide handienekin grabatu egin du, esate baterako, The Chieftains, Christy Moore, Sharon Shannon, Natalie MacMaster, Altan, Capercaillie, Brendan Power, Michael McGoldrick, Seamus Begley, Dougie Maclean, The Barra MacNeills, JP Cormier, Shaun Davey, Session A9, Lunasa, Vinnie Kilduff, Mary Black, Session A9, Julie Fowlis edota Frankie Gavin, esate baterako.

Tim nazioarteko esparruan izar bihurtu da norberak irabazitako merituagatik, 17 urtetan zehar egindako lan gogorragatik. Gaur egun, askok folk historian gitarrajole eta soinujole onenetarikoen artean dagoela diote (melodeoia jotzen du), eta , noski, folk musikari garaikideen artean.

Tim Ingalaterran jaio zen, Broadstairs-en, Kent. Irlandar familiatik dator, eta gitarra jotzen hasi zen bere aitaren eskutik, Richard (gitarrajole bikaina ere), eta musikari apartei entzuten, hala nola, Django Reinhardt, Ed Boyd edota Steve Cooney.

Tim-en kontzertuetan elementu ugari nahasten dira: maisutasun instrumental apasionatua, munduko musiketan inspiratua, publikoarekin abestutako kantak publikoa bera abesbatza moduan izanda… baina Tim-ek ez du maisutasunaren harrotasunik egiten. Oso urrunduta dago irudi horretatik, eta hori baino gehiago eskaini nahi du. Publikoa adi mantentzen du berarekin normal hitz egiten modu oso natural batean, eta gero bere teknikarekin txunditzen ditu, giro osoa kontzertu miresgarri batean bihurtuz.

“Tim Edey bikaina da – zentzu guztietan. Gitarrajole moduan, bikaina da. Soinujole moduan, bikaina da. Pertsonai moduan, ez du konparaziorik.” - Colin Irwin, fRoots

“Benetan harrigarria. Benetako magia, miresgarria eta eferbeszentea.” - Mike Harding

“Tim Edey-k instrumentu ugari jotzen ditu pertsona arruntek soilik … [+] Más...

Próximos Conciertos »

(no hay conciertos disponibles)


Twitter

Facebook