Musikaze.com

» Festivales » Musiketan » Artista

Regístrate aquí

subir a: Artistas

Edición:

ELLIOTT MURPHY & OLIVIER DURAND

Parisen bizitzen 25 urte baino gehiago daramatzala, deserriraturiko newyorktarra balitz bezala, Elliott Murphy rocker eta idazle beteranoaren karrera sekula baino biziago dago.
35 disko baino gehiago argitaratu ditu, Europa osoan zehar jotzen du eta fikziozko idazle oparoa da.
Lau hamarkada pasa dira AQUASHOW bere lehenengo album hauslea editatu zuenetik (1973), eta zaleek oraindik betetzen dizkiote kontzertuak, kritikoek lanak laudatzen dizkioten bitartean. 2016. urtean ‘THE SECOND ACT OF ELLIOTT MURPHY’ dokumental autobiografikoa aurkeztu zuen, Billy Joel edota Bruce Springsteen bezalako artistei egindako elkarrizketekin osatua. Europa osotik eraman zuen, eta Donostian Publikoaren Saria irabazi zuen Dock of the Bay Jaialdian.
2017an PRODIGAL SON diskoa argitaratu du, eta kritikak honela definitu egin du: heldua, malenkoniatsua, bizitzan esperientziaduna eta auto-destilatua, batzuetan melenga eta tempo lentora, handi izateko asmoa duten moldaketaz josia halere; azken bosturtekoetan Elliottek kaleratu duen diskorik onena folk-rock amerikar leunarekin hasten da (Dylan, Bruce, eta abarrekin lotua), auskultatu egiten da ondoren (Bowie asko, belusezko Lou Reed) eta misteriotsu amaitzen da, Howe Gelb buhamea balitz estiloan.
2018 bukaeran, ELLIOTT MURPHY IS ALIVE! Zuzeneko diskoa plazaratu zuen: Ancienne Belgique-n grabatuta (Bruselasko kontzertu areto famatua) 2008an, jarraitzaileek oraindik gogoratzen dute kontzertu hori zerbait magikoa bezala, zuzeneko diska batean bihurtzea merezi zuena.

2019ko urrian, "Ricochet" kaleratzen du, bere estudioko azken lana gaur arte.

New Yorken jaioa, show-bussineseko familia batean, Elliottek 1971n hasi zuen bere ibilbide europarra; odisea hutsa bizi izan zuen musika kalean jotzen, eta Federico Felliniren “Roma” filmean paper txiki bat ere jokatu zuen. AEBn atzera, grabaketa-kontratu bat eskuratu, eta azkar etorri ziren atzetik LOST GENERATION (1975), The Doors taldeare… [+] Más...

Twitter

Facebook