Musikaze.com

» Festivales » Musiketan » Artista

Regístrate aquí

subir a: Artistas

Edición:

ELINA DUNI & ROB LUFT

Elina Duni abeslari suitzar famatua da, sari ugariren irabazlea. Rob Luft, berriz, gitarrista birtuoso eta txalotua da, zeinari etorkizun oparo baino oparoagoa iragartzen dioten Londresko egungo jazz-esparru gero eta zabalagoan.

Elina Duni abeslari suitzar-albaniarra da. 2012an, ECM Records diskoetxearekin sinatu zuen. Bere ezaugarririk bereizgarriena da Albaniako folk-kanta tradizionalak eta jazza uztartzen dituela; hala, kritikaren aitorpena jaso du mundu osoan. Proiektu berri honetarako, Rob Luft gitarristarekin bat egin du.

Elina tradizio artistiko handiko familia batean jaio zen, Tiranan, Albanian, 1981ean. Genevara (Suitza) bizitzera joan zenean, piano klasiko ikasketak hasi zituen, eta, geroago, jazzaren mundua ezagutu zuen. Ikasketak musika-estilo horri eskainitako programan jarraitu zituen, Bernako Arte Eskolan, eta han hasi zen Balkanetako folk-musikari zion maitasuna jazzarekin uztartzen. Harrezkero, artista garrantzitsu eta emankorra bilakatu da, eta grabaketa-kopuru nabarmena eta proiektu ugari ditu esku artean, baita nazioarteko sari asko ere.

Rob Luften musikak Afrikako mendebaldeko bizimodu onaren oihartzunak, flok ingelesa eta rock indiea bat egiten ditu. Haren soinuak, bizi eta originalak, bidaide perfektua aurkitu du Elina Duniren ahotsean.

Elkarrekin, folk-musikan zeharreko bidaia proposatzen digute. Ahotsari dagokionez dakartzaten gozotasunak eta aberastasunak kolore zolia ematen diete folk-kanta atenporal hauei, egun sortuak izan balira bezala entzuten direnei.

Oraingoan, bikoteak “Songs of Love and Exile” (2015) dakarkigu, elkarrekin grabaturiko azken bilduma, hain zuzen.

-------------

Elina Duni es una famosa cantante suiza con muchos premios en su haber. Rob Luft es a su vez un virtuoso y aclamado guitarrista, considerado uno de los artistas más prometedores de la floreciente escena contemporánea de jazz de Londres.

Eli… [+] Más...

Twitter

Facebook