Musikaze.com

» Festivales » Musiketan » Artista

Regístrate aquí

subir a: Artistas

Edición:

SARAH MCQUAID

“Konposatzeko eta jotzeko orduan darabiltzan zehaztasunak eta sofistikazioak liluratuta naukate”. Michael Chapman gitarrista legendarioaren hitzak dira, Sarah McQuaiden bakarkako bosgarren bildumaren (If We Dig Any Deeper It Could Get Dangerous) aurkezpenerako idatziak; izan ere, Chapman diskoaren ekoizlea izan zen, Sarah biek parte hartu zuten jaialdi batean ezagutu ondoren.

Berriki, Ipar Irlandako Ards International Guitar jaialdiak Lifetime Achievement saria eman dio McQuaidi, bere ibilbide profesionalagatik. Era berean, kritika ugari eta bikainak jaso izan ditu bere ahotsagatik (malta-whiskiarekin eta txokolate urtuarekin alderatu izan dute behin baino gehiagotan), bai eta publikoarekin ederki moldatzeagatik eta bat egiteagatik ere: “Mota orotako ehunka kontzertutan izan naiz, eta esan beharra dut agertokian duen maisutasun zorrotzak garai guztietako nire ikuskizun kutunetakoa bihurtu dutela” idatzi zuten The Huffington Posten.

Bilduma berri hau argitaratuta, Sarah McQuaid abeslari eta konpositoreak, Madrilen jaio, Chicagon hazi eta Cornwallen bizi denak, jotzen dituen instrumentuen kopurua handitu du, pianoa, gitarra elektrikoa eta bateria erantsita. Nazioarteko kritikak bere lana txalotzen du: Heaven aldizkari holandarrak esan zuen “2018ko folk-diskorako hautagai serioa” zela; fRoots britainiarrak adierazi zuen “dastatzeko abesti-bilduma” dela; eta PopMatters iparramerikarrak “benetako berritzaile baten arimarako ate” gisa deskribatu zuen.

“Gure mundu partekatua modu zeharo berrian ikustea, bestelako angelu batetik, horixe da konpositore baten eginkizuna. Sarah bikaina da horretan. Bilduma paregabea dugu hau.” - The Afterword

“Folk-tapiz bikainki estratifikatua, pesimista eta melodikoa… iradokitzaile eta apaindurarik gabea, baina edertasunez abestua… ahots trinko eta leuna.” - Elmore Magazine

“Aparteko pasiodun lana.” - FolkWords

---------

“Me deslumbra l… [+] Más...

Twitter

Facebook