Musikaze.com

» Festivales » Musiketan » Artista

Regístrate aquí

subir a: Artistas

Edición:

IONA FYFE TRIO

Aberdeenshireko folk-abeslaria, Iona Fyfe, Eskoziako balada-kantari onenetakoa bihurtu da, sakonki errotua herrialdeko ipar-ekialdeko ahots-tradizioetan. Berak irabazi du Urteko Abeslari Eskoziarraren saria, MG ALBA 2018 Eskoziako Musika Tradizionaleko Sariak-ek emana, eta “Eskoziak eskaintzeko dituen gauzen arteko onenetakoa” dela esan dute (Global-Music.de) berari buruz.

Agerpen berezi batzuk ez ezik, Ionak bira zabalak ere egin ditu Erresuma Batuan, Alemanian, Austrian, Italian, Suitzan, Frantzian, Polonian, Australian eta Kanadan zehar. Finalista izan zen BBC Radiok Eskozian antolaturiko Urteko Musikari Gazte Eskoziar Tradizionalen lehiaketan, eta Molloy saria irabazi zuen Birminghamgo Jaialdi Tradizional Irlandarrean. 2018an, De Lorient Jaialdi Interzeltan abestu zuen, eta “folk-abeslari eskoziar magiko eta karismatiko” gisa deskribatu zuten (Rolling Stone, France). Horrez gain, Sunday Herald Eskoziako Kultur Sarietako “One to Watch” eta “Emabaldi Onena” ataletan izendapena jaso zuen, 2018an.

Ionak BBCko Orkestra Sinfoniko Eskoziarrarekin batera jardun zuen Brave filma (Disney Pixar) mundu-mailan estreinatu zenean, Glasgowko Royal Concert Hallen.

Bere estreinako diskoak, “Away From My Window” izena duenak, kritika aparta jaso zuen, eta herrialdeko irratietan hainbat saiotan entzun zen, esaterako, BBC Radio 2n Mark Radcliffek gidatzen duen The Folk Show izenekoan, Eskoziako BBC Radioko Travelling Folk eta Take the Floor irratsaioetan, eta BBC Radioko Nan Gaidheal delakoan. Diskoan, gainera, folk-abeslari paregabe hauek hartu zuten parte: Luc McNally, Tim Edey, Charlie Grey, Simon Gall, Ross Miller Graham Rorie, David Foley eta Charlie Stewart.

“Dark Turn of Mind” 2019an kaleratu zen, eta EP horretan abestu zuen Ionak aurreneko aldiz dena ingelesez. Sei balada eta Appalachiako eskualdean nahiz Aberdeenshiren topatu zituen abestiak daude bertan, eta honela deskribatu dute: “Country generoaren interpretazi… [+] Más...

Próximos Conciertos »

(no hay conciertos disponibles)


Twitter

Facebook