Musikaze.com

» Festivales » Musiketan » Artista

Regístrate aquí

subir a: Artistas

Edición:

BIANCA GISMONTI TRIO

Bianca Gismonti Trio bere hirugarren albumera iritsi da, mundu osoan barrena nabigatuta, sustrai brasildarrak bidelagun. “Desvelando Mares” Hungarian grabatu da, eta zenbait herrialdetako soinuetan inspiratuta dago.

Dibertsitate handiko familiatik eta halako herrialde batetik etorrita , Bianca Gismontik nahasketa horretatik lor daitekeen oparotasuna miresten du. “Betidanik, loturak bilatu izan ditut, eta dibertsitatean batasuna erdietsi nahi izan dut. Hori guztia, betiere, Brasileko nire lurraldeekiko erroak eta identifikazioa oinarri” dio artistak.
Sormenaren adiskide, bere konposizioak nabarmen eman zuen aditzera bere nazio-jatorrizko iturria, zeina “Sonhos de Nascimento” (2013) estreinaldiko albumean eta ondorengo “Primeiro Céu” (2015) lanean islatu zen.

Hasierako albumetik, Biancak Julio Falavigna eta Antonio Porto musikariak izan ditu lagun, eta hirukotea hainbat lurraldetan zehar bidaiatu da: “Bertako istorioek zerumuga berriak eskaini dizkidate, eta nire bihotz brasildarrak nire zuhaitz musikagilearen barruan bertan taupadaka ari diren kolpe ugari sumatu ditu” dio Biancak.
“Esker ona musikaren bitartez” erakutsi du Biancak. Hala, “Salteo” konpositore argentinar askok inspiratu dute; “Ostinatos”, Steve Reich estatubatuarrarekiko etengabeko erreferentzia minimalistak; “Feitiço”, Afrikako ardatz nagusiek; “Desvelando mares”, Dhafer Youssef tunisiarraren sorkuntza-lan sakonak eta Hiromi japoniarraren emakume-indarrak; “Estación de piano”, Tigran Hamasyan armeniarraren erritmo anitzeko eta ekialde-kutsuko askatasunak; "Aonde planam os pássaros", Indiako musika klasikoaren osagai apartek; “Majo”, Mario Laginha eta Maria João portugaldarren bat egiteak; “Ventos do Sul”, Joe Hisaishi japoniarraren lirikak eta arintasun zinematografikoak; eta “Celestiak Sphere”, ECMren ametsen eta zirraren betiereko iturriak nahiz Manfred Eicher ameslari alemaniarrak.

Nabigazio horren baitan, Bianca Gismonti hiruko… [+] Más...

Twitter

Facebook