Musikaze.com

» Festivales » Musiketan » Artista

Regístrate aquí

subir a: Artistas

Edición:

MARTYN JOSEPH

Martyn Joseph artista paregabe eta bikaina da. Ahaztu kantautoreei buruz ustez dakizuna. Gizon honek eta bere gitarrak soinu transzendental baino transzendentalagoa sortzen dute, bizia, liluragarria eta grinatsua. Dela berrehun lagunen aurrean, dela hogei milaren parean, publikoa beti geratzen da pozarren.

2018an, Folk Alliance Internationalek ”Spirit of Folk” saria eman zion, Kansasen (AEB), eta “Lifetime Achievement Award” saria ere jaso zuen, Fatea aldizkariaren (Erresuma Batua) eskutik. 2019ko urtarrilean, ‘Here Come The Young’ bilduma argitaratu zuen, kritikak izugarri txalotu zuena; adibidez, Uncut aldizkariak hau idatzi zuen: “Inoiz baino soinu indartsuagoa dakar lan honetan”.

Pertsonen arimarekin bat egiteko ezohiko dohaina dauka, bere hitzei esker, adierazkor eta hunkigarriak eurak, eta 30 urteko ibilbidean 32 disko grabatu, milioi erdi disko baino gehiago saldu eta zuzeneko milaka emanaldi eskaini ditu.

Bruce Springsteen, John Mayer, Bruce Cockburn eta Dave Matthews artistekin konparatua izan da, baina Martynek bere estiloa lortu du, bai eta zuzeneko showetan abeslari liluragarria delako ospea ere. Hortxe jarraitzen du eskubide osoz, milaka lagunek beren bizitzako musika-esperientziarik onena dela esateak dakarren ohorearen gainean eraikita guztia.

Talentu paregabea du, pasioak, kontzientzia sozialak eta lanbideari dion maitasunak eragina. Gainera, gitarrista bikaina da, eta parekorik gabeko perkusio-estiloa erantsi dio bere ahots boteretsu eta zirraragarriari. Zenbait eremutan, Springsteen galestarra izendatu dute.

Bere publikoarentzat esanguratsua eta ezinbestekoa izango den musika egin nahi du; hala, gizakion konplexutasunari buruzko narrazio suspergarriak sortzen ditu, betiere itxaropenaren promesa oinarri. Berak azaltzen du ezin hobeto: “Une jakin batean transzendenteak eta esanguratsuak izango diren kantak idazten saiatzen naiz. Abesti on batek ez zaudela bakarrik munduan s… [+] Más...

Twitter

Facebook