Musikaze.com

» Festivales » Musiketan » Artista

Regístrate aquí

subir a: Artistas

Edición:

KATE RUSBY

Folk-musikaren zeruertz zoragarriko izar guztien artean, gutxi batzuek dute Kate Rusbyren (Yorkshire, Ingalaterra) distira. 25 urteko musika-ibilbidean, folk-kantagintza tradizionaleko kantari onenetakoa bilakatu da, bai eta konpositore original eta hunkigarrienetakoa ere.

Bere folk-sustraiez harro, Kateren ahots eder eta adierazkorrak beti bat egiten ditu kanta baten arima emozionala eta publikoa. Artista honen erakargarritasun hibridoak ez du aurrekaririk folkaren munduan, kontuan hartuta, gainera, sekula amore eman gabe lortu duela. Abesteko duen modu bikainak, bere zorroztasun liluragarri baino liluragarriagoak (Yorkshireko tipikoa) eta bere taldearen babes intuitiboak kontzertu benetan bikain eta ahaztezina bermatzen diote publikoari.

Kate egundoko kantaria da, eta bere ahots hunkigarriari aingeru lurtar baten edertasun nostalgikoa dario. Bere abestien hitzak berezko konbentzimenduz bizi ditu, zein zahar edo modernoak diren alde batera utzita, eta publikoa garraiatzeko, emozionalki ukitzeko eta entzule bakoitzaren esperientzia nahiz irudimenaren bidez kanta bakoitza biziarazteko ezohiko trebetasuna dauka.

Publikoak beti gozatzen du Katek bere errepertorioaren artean, bi hamarkadan osaturiko horretan, hautatzen dituen klasikoez, baina bere azken diskoko (2019ko maiatzaren 17an argitaratua) abestiak ere eskaintzen dizkio.

Ohi bezala, Kate bere aparteko bandarekin batera ariko da agertokian, folk-eszena britainiarreko musikari onenez osatua bera, eta publikoa liluraturik utziko dute beren talentu paregabeaz.
‘Mundu guztiak maite eta errespetatzen du Kate Rusby, bere ahots ederragatik ez ezik, folka sustatu duen moduagatik eta tradizioari fidel eutsi diolako ere …’ - Sunday Times

“ …. ahots dardarti urratuko folk-kantari zorrotzaren emanaldi zoragarriak material tradizionala abestuz” - Daily Telegraph

---------

De todas las estrellas del maravi… [+] Más...

Twitter

Facebook