Musikaze.com

» Festivales » ZENTSURA AT! » Artista

Regístrate aquí

subir a: Artistas

Edición:

AGUSTÍN IBARROLA

Grabatzailea, eskultorea eta margolaria.
Grabador, escultor y pintor.

1930. urtean jaio zen Bilbon, langile-familia baten barruan. Oso goiz hasi zen Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan, eta 1948an egin zuen soilik bere obrari eskainitako lehenengo erakusketa. Bizkaiko hiriburuan egindako erakusketa horri esker, Madrilera joan eta Daniel Vázquez Díazen tailerrera sartu zen. Oso gaztetik interesatu zitzaion bateratzea euskal tradizio piktorikoa eta Arte Garaikideko abangoardia-korronteak. 1950an gonbidatu zuten Arantzazuko (Gipuzkoa) basilikako lanetan parte hartzera. Atarirako murala enkargatu zioten, inoiz gauzatu ez zuten arren. Parisera bidaiatu zen 1956an, non hainbat lanetan jardun eta berarekin batera Equipo 57 taldea osatuko zutenak ezagutu zituen. 1961ean, Bilbora bueltatu ostean, Estampa Popular grabatzaile-taldearen parte izan zen, euskal sailean. 1962an atxilotu egin zuten, Alderdi Komunistako kidea izateagatik, eta auzitegi militar batek epaitu eta bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zion. Ziegan margotzen eta marrazten jarraitu zuen, baina ezin izan zituen obrak sinatu, ezta kartzelatik kanpo erakutsi ere. Urte bat beranduago, AppelforAmnistyk “legez kanpoko” obra hauekin erakusketa bat antolatu zuen Londresen, Parisen, Belgikan, Alemanian eta Italian. 1965ean askatu egin zuten eta beste euskal artista batzuekin hainbat talde artistiko sortu zituen Escuela Vascaren izenpean: Gaur, Emen, Orain eta Danok. 1967an berriro atxilotu egin zuten eta Basaurin (Bizkaia) espetxeratu zuten 1969ra arte. Zenbait jardunaldi artistikotan parte hartu zuen ondoren, 1972ko Iruñeko Arte Topaketetan eta 1976ko Veneziako Bienalean kasu. 1975ko maiatzean eskuin-muturrak su eman zion bere Gametxoko (Ibarrangelu) baserri-estudioari. 1980ko hamarkadari hasiera eman zion Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakasle izanik, baina bost urte beranduago kargua utzarazi zioten, titulazioa ez izateagatik, teorian. 1987an Kultura Ministerioak eta Madrilgo Udalak erakusketa antologiko handia antolatu zuten, eta Bilbon eta Zaragozan err… [+] Más...

Twitter

Facebook