Musikaze.com

» Festivales » ZENTSURA AT! » Artista

Regístrate aquí

subir a: Artistas

Edición:

MODDI

Trobalari eta musikaria.
Trovador y músico.
(NORVEGIA / NORUEGA)

MODDIk, The Guardian, The Sunday Times, USA Today eta BBC World Service hedabide entzutetsuek berriki laudaturiko trobalari norvegiarrak, debekaturiko abestien katalogoa kaleratu du, kontinenteen eta mendeen arteko zubiak eraikita. Propeller Recordings-en bitartez 'Unsongs' argitaratuta, melodiaz haragoko mezua zabaldu du.

29 urteko Pål Moddi Knutsen-ek zera diosku: “Proiektu honetan, musikari baino, entzule hasi nintzen. Musika edonon topatu nuen, bizia eta indartsua ez ezik, modu batean edo bestean ederra ere bazena. Uste dut horrexek beldurtzen dituela agintariak; izan ere, garai honetan agintea, dela erlijiosoa, dela politikoa, beldurraren eta alienazioaren mende dago. Abesti hauek kontrako aldetik datoz. Gai korapilatsuei modu eder eta ausartean heltzen diete, eta pertsonen gogoan sartzen dira gobernuko eta elizako agintariek kontrolatu ezin dituztela. 'Unsongs' bilduman lan egiteak berriz itzuli dit abesti batek gizartea onerako zein txarrerako alda dezakeelako fedea”.

'Unsongs' lanak 12 abesti biltzen ditu, zeinak, isilarazteko asmoz, modu batean edo bestean debekatu edo bertan behera utzi izan direnak, dela modu sotilean, haiek zabaltzea debekatuta, dela erailketaren gisako modu bortitzean. Moddik bi rework dakartza: Pussy Rioten 'Punk Prayer' abestiarena (zeinagatik 20012an kolektibo feminista errusiarra auzipetu eta atxilotu zuten) eta Kate Bushen 'Army Dreamers' kantarena (1991ko Golkoko Gerran, BBCko zerrendetatik atera zuten). Bitxia bada ere, azkeneko hori berriz itzuli da irrati britainiarrera, zentsuratua izan eta bi hamarkada geroago, baina oraingoan Moddiren bertsio txalotuarekin; hala, BBC Radio 6 (Tom Robinson, Cerys Matthews), BBC Radio 2 (Dermot O'Leary) eta BBC World Service-n ez ezik, BBC Breakfast-en ere agertu izan da, nabarmen, gainera.

Albuma kaleratzearekin batera, UNSONGS.COM webgunea ere argitaratu zen, Moddi musikariaren eta Jørgen Nordby a… [+] Más...

Twitter

Facebook