Musikaze.com

» Festivales » ZENTSURA AT! » Artista

Regístrate aquí

subir a: Artistas

Edición:

COMPAÑÍA "TÍTERES DESDE ABAJO"

TXOTXONGILO KONPAINIA
COMPAÑÍA DE TÍTERES

Títeres desde Abajo konpainiaren komunikatua.
2017. Urtarrillak 23:

Lerro hauen bidez, jakinarazi nahi dugu berriro antzeztuko dugula “La Bruja y Don Cristóbal”, gure obrarik entzutetsuena. Izan ere, mundu guztiak du iritzia lan honen gainean, baina oso pertsona gutxik izan dute ikusteko aukera.

Hainbat arrazoigatik errepikatuko dugu. Lehenengo eta behin, eta ziur asko inportanteena, geuk nahi dugulako. Duela urtebete baino gehiago sortu genuen obra, hainbat hilabetean lan handia eginda, gure maitasun osoarekin. Antzezteko gogo handia dugu, estreinatu genuenean amaitu gabeko zegoelako; aurretik oraindik ibilbide nahikotxo zuen arren, bertan behera utzi behar izan genuen, guztiok sobera ezagutzen ditugun arrazoiengatik.

Orain, berriro muntatzeko denbora izan dugu, dekoratu berriak sortu, eta Estatuak bahitutako txotxongilo eta attrezzoak berriro egin ditugu (egun, bahituta jarraitzen dute, sinestezina bada ere). Berrestreinaldia da, azken batean, aldaketa batzuk sartu ditugulako; baina obraren mamiak, kartzelara eraman gintuenak, bere horretan jarraitzen du.

Antzezlana Madrilgo “Teatro del Barrio” antzokian eskainiko dugu, 2017ko otsailaren 5ean, gure atxiloketatik urtebete beteko denean. Streaming bidez emango da, beraz, Internetetik denbora errelean ikusteko aukera egongo da. Espainiako estatuko eta atzerriko gune ugaritan eskainiko da, eta, bukatutakoan, mahai-ingurua egongo da ondokoekin: gure abokatuak, La Insurgencia rap-taldea (hau ere Auzitegi Nazionalak jazarria, bere musika adierazle gisa erabiltzeagatik), Cesar Strawberry (Armiarma Sarekada batean atxilotua, eta sare sozialetan iruzkin batzuk egiteagatik orain gutxi Auzitegi Gorenak urtebeteko espetxealdira kondenatua, auzia bi aldiz artxibatua izan eta gero), “Madres Contra la Represión” kolektiboa, eta “Nahuelekin Elkartasuna” plataforma (Nahuelek 400 egun baino gehiago daramatza Estatuak bahituta, presoaldi prebentiboan, nahiz eta bere… [+] Más...

Twitter

Facebook