Musikaze.com

» Festivales » EguenERO » Artistas

Regístrate aquí

Edición:

JON BASAGUREN

Aurretik hainbat proiektutan ibili ondoren 2012an sortu zuen Jon Basagurenek Izaki Gardenak, etxean eta gitarra akustiko batez sortutako kantuak talde eran janzteko. Urte hartan bertan argitaratu zuten Itsasargiak, bost kantuz osaturiko EPa. Hurrengo urtean iritsi zen Amaieratik Hasi, lehenengo lan luzea eta 2015an argitaratu zen taldearen orain arteko azken diskoa: Aurri Gara. Azken honek kritika bikainak jaso zituen eta kontzertu ugari eskaini zituzten, baita Euskal Herritik kanpo ere.
Urtebete daramate zuzenekorik eskaini gabe eta azken aldian disko berria izango dena prestatzen ari dira lokalean, baina noizbehinka Jon ausartzen da kantu haiei hautsa kendu eta zuzenean sortu ziren gisan eskaintzen: gitarra akustikoa eta ahotsa.

Youtube: https://www.youtube.com/watch?v=e-ceK3EeiBw
Facebook: facebook.com/jonbasaguren, facebook.com/izakigardenak
Web: izakigardenak.com

Visitar el Sitio Musikaze de EguenERO

TRIGGER PROTOTXELO

Eñaut du izena, eta txelista da. Goi mailako gradua egin zuen interpretazio klasikoan. Ikasketak amaitzean, bide berri bat hartun eta hizkuntza berri baten bila abiatu zen: Elektrifikatutako txelo batekin.
Gitarren pedalekin.Musika klasikoa baino zaharragoak diren bulkadak:
Prototxelo.

Visitar el Sitio Musikaze de EguenERO

EREIN

Lau neska, Gasteizeko bizitza ezagutu berritan, murgildu ginen lehenengo ostegunetan Kutxiko kaleetan barrena darabilen alkohol eta parranda usain zikin bezain erakargarri batean. Usainak eta giroak irentsi gintuzten, eta nola irentsi ere. Ostiralaren atarian geundela sortu baitzen Erein, baso bana eskuan eta lotsik gabeko hitz jarioa ahoan.
Euskal Herri osoko oholtza, plaza, gaztetxe, festa… ezagutuz bete dugu lehenengo urte hau.
Baina oraindik badugu zer ikasi eta zer ikusia!

Visitar el Sitio Musikaze de EguenERO

MICE

Urte luzez hainbat proiektutan ibili eta gero Miren Narbaizak bere bakarkako bideari ekin dio. MICE izenpean kaleratu du bere debuteko lana. Zortzi kantu, zortziak bereziak, orain arte egindako bidetik ikasi duena eta erakusteko gogoz zegoena doinuetan jarri nahi izan du eibartarrak. Atmosfera ilunak,
distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe, ahotsa denaren gidari eta Atala estudioko soinu sendo eta dotorea oinarrian duela, garai bateko lanek bezala, zintan jasoa.
Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Joseba B. Lenoir, Sumisión City Blues) musikari handia izan du alboan diskoa ekoizten. Narbaizaren konposizioen moldaketen ardura ez ezik, gitarrak, bajua eta teklatuak ere gehitu dizkio grabazioan. Ilargi Agirre (Perlak, Joseba B. Lenoir) zarauztarra eseri da
baterian eta soinuaren ardura Iñigo Irazokik izan du.
Napoka Irian hasi zen Miren musikaren munduan, Ander Mujikarekin batera makina bat kontzertu, bost argitalpen eta hamaika bizipen … [+] Más...

Visitar el Sitio Musikaze de EguenERO

MIKEL GOROSABEL "NORTON"

"Barne basoan barna" izenburupean kaleratuko dut Abenduaren
bukaeran Barnerecords-en eskutik bakarkako proiektu berri hau.
11 idazlek 11 kantu jantzi dizkidate beraien hitzekin. Emozio haundiko esperientzia izan da. Asier Serranori bururatu zitzaion ideia eta berak koordinatu du proiektua. Beldurra gai orokortzat hartuta eta lehen pertsonan 11 idazle hauei, zozketa bidez bidali diegu kanta bana eta bakoitzak bere ikutua eman die nik sortutako doinueri. Bakoitzak bere erara gehienok bizi ditugun beldurrak
azaleratuz. Hauek dira diska honetan parte hartu duten idazleak: Igor Estankona, Irati Jimenez, Mikel Soto, Beñat Sarasola, Oier Guillan, Leire Bilbao, Harkaitz Cano, Jasone Osoro, Asier Osinalde, Gotzon Barandiaran eta Lutxo Egia.
Grabaketa Sabin Kareagaren Bilbao Rock estudioetan
burutu dugu, Loiolak bateriak grabatu ditu, nik berriz
baxuak, kitarrak ahotsak eta sinteak. Disko kontzeptuala da, osorik entzuteko horietakoa.... Entzulea … [+] Más...

Visitar el Sitio Musikaze de EguenERO


Próximos Conciertos »

(no hay conciertos disponibles)


Noticias »

(no hay noticias disponibles)


Twitter

Facebook