Musikaze.com

» Festivales » Musiketan » Conciertos

Regístrate aquí

Edición:
Sala BBK, Bilbao; 19:00

2019
LIZANNE KNOTT - Urriak 13 octubre
GABY MORENO - Urriak 27 octubre
DAN OWEN - Azaroak 10 noviembre
DOM LA NENA - Azaroak 24 noviembre
TIM EDEY - Abenduak 22 diciembre

2020
ELLIOTT MURPHY & OLIVIER DURAND - Urtarrilak 12 enero
ELINA DUNI & ROB LUFT - Urtarrilak 26 enero
SARAH MCQUAID - Otsailak 09 febrero
IONA FYFE TRIO - Martxoak 08 marzo
BIANCA GISMONTI TRIO - Martxoak 29 marzo
HAT FITZ AND CARA - Apirilak 19 abril
MARTYN JOSEPH - Maiatzak 10 mayo
MAURICE DICKSON & CATHERINE ASHCROFT (MOCHARA) - Maiatzak 24 mayo
KATE RUSBY - Ekainak 07 junio

https://ticket.kutxabank.es/janto/main.php?Nivel=Recinto&idRecinto=20SBBK
Dónde tendrá lugar...
Dónde tendrá lugar: SALA BBK
Dirección: GRAN VIA 19-21
Ciudad: BILBAO
Domingo, 13 de Octubre de 2019, 19:00 h.

LIZANNE KNOTT
Lizanne Knott abeslari eta konpositoreak sari ugari irabazi ditu. Pennsylvaniako (AEB) ipar-mendebaldekoa, Erresuma Batu, Irlanda eta Espainia osoko areto, antzoki eta jaialdi entzutetsuenetan jo du, bai eta Estatu Batuetan ere, eta agertokia Shawn Colvin, Joan Osborne, Josh Ritter, Suzanne Vega artistekin eta askoz gehiagorekin partekatu du. Mundu osoan, bai kritikak bai publikoak bere musika goretsi izan dute, eta, hala, leku garrantzitsua irabazi du bere kideen artean nazioartean eta etengabe hasten dagoen Estatu Batuetako esparruan.

Iaz (2018), Readers Choice sarietarako izendatu zuten, No Depression lanagatik. "Nashville Today" albiste-saio ezagunean agertu zen, eta Nashvilleko AmericanaFesten ere bai. Grabaketa antologiko bat egin zuen, AEBetan Transoceanic Records zigiluak plazaratu duena; singleetako hiru musika country eta amerikarraren Top 40 Roots zerrendan sartu ziren. Hirukote-proiektu bat ere abiatu zuen, Sunset Avenue Sessions, zeinak laudorio ugari eta Billboard aldizkarian elkarrizketa bat ekarri zizkion.

Lizannek mundu errukiorrean sinesten du, animalien eta pertsonen alde berdin egiten du, eta ahal duen tokian laguntza edo ahotsa eskaintzen du.

Artista hau sarri agertzen da Bob Harrisen saio txalotuan, Londresen, BBC Radio 2n, hala nola BBCren beste irrati batzuetan, eta Estatu Batuetan, osoan, aurkezpenak jasotzen ditu AAA irratian; horrez gain, tokiko gustukoena da Filadelfiako WXPN irratiaren sarietan. Halaber, Lizanneren musika film independenteetan, telebistarako filmetan eta dokumentaletan erabili izan da, eta irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunde estatubatuarrek ere baliatu dute.

"Anthology” (Proper, 2018) diskoa argitara emanda, bira egingo du. Musikan adituen esanetan, horixe du orain arteko lanik onena.
"Musika zeharo ederra. Azken urteotan, oso gutxitan izan dugu erreakzio hau beste edozein artistaren aurrean" (Bob Harris, BBC Radio2) .

"Lizanne Knotten ahotsa, ederra izateaz gain, gai da sentsualitate xuxurlaria transmititzeko. Antzinako areto handia edonon betetzen duelarik, ileak eta espirituak berdin altxarazten ditu" Belfast Telegraph - Queens Hall, IRL

"Knotten zuzeneko estiloak eta behaketa zuhurrak bidaia emozional eta musikalera daramate publikoa, non irriak eta malkoak berdin dauden, eta berriro." (Properganda, Erresuma Batua).

------------

Lizanne Knott es una cantante y compositora ganadora de múltiples premios, procedente del noroeste de Pensilvania, EEUU. Ha actuado en las salas, teatros y festivales más prestigiosos de todo el Reino Unido, Irlanda y España, así como en los Estados Unidos, y ha compartido escenario con artistas como Shawn Colvin, Joan Osborne, Josh Ritter, Suzanne Vega y muchos más. Su música ha ganado alabanzas y elogios de la crítica y público en todo el mundo, asegurándole un lugar entre sus compañeros en el panorama internacional y en la escena americana en constante crecimiento.

El año pasado (2018), Lizanne fue nominada por No Depression para los Readers Choice. Apareció en el popular programa de noticias "Nashville Today", así como también en el AmericanaFest de Nashville. Una grabación antológica, publicada en EEUU por Transoceanic Records; tres de sus singles entran en el Top 40 Roots de música country y americana. También lanzó un proyecto de trío, Sunset Avenue Sessions, que le valió muchos elogios y una entrevista con la revista Billboard.

Lizanne cree en un mundo más compasivo, aboga por los animales y las personas por igual, prestando una mano o una voz donde pueda.

Es una artista que aparece con frecuencia en el aclamado programa de Bob Harris en Londres en la BBC Radio 2 y en otras emisoras de la BBC y recibe presentaciones en la radio AAA en todo Estados Unidos. Como favorita local en los premios de la emisora de radio WXPN de Filadelfia, la música de Lizanne se ha utilizado en películas independientes, películas para televisión, documentales y organizaciones nacionales sin ánimo de lucro.
Lizanne estará de gira después del lanzamiento de su nuevo disco "Anthology” (Proper, 2018), que ya está siendo anunciado como su mejor trabajo hasta ahora por los expertos en música.

"Música absolutamente hermosa. Rara vez hemos tenido una reacción tan grande a cualquier artista en los últimos años como la que hemos tenido con Lizanne Knott" (Bob Harris, BBC Radio2).
"Una voz tan capaz de ser tan bella como capaz de transmitir una sensualidad susurrante. Llenando la gran y antigua sala por todas partes, levanta los pelos y los espíritus por igual" Belfast Telegraph - Queens Hall, IRL

"El estilo discreto de Knott y la observación astuta llevan al público a un viaje emocional y musical, desde sonrisas hasta lágrimas y, otra vez" (Properganda, Reino Unido).




.
Domingo, 27 de Octubre de 2019, 19:00 h.

GABY MORENO
19 urte zituela Guatemalatik Los Angelesera emigratu zuenetik, Gaby Morenok bost disko kaleratu ditu, Emmy sari baterako izendatu dute eta Artista Hasiberri Onenaren Latin Grammy saria irabazi du. Bere musika-ibilbideari esker, birak egin ahal izan ditu talentu handiko hainbat kantautore eta musikarirekin, besteak beste, Tracy Chapman, Ani DiFranco, Punch Brothers, Hugh Laurie eta Calexicorekin. Era berean, nazioarteko agertokietan pop-generoko artista paregabeekin aritu izan da, Bono, Andrea Boccelli eta Van Dyke Parksekin, kasu.
2006an, sari nagusia irabazi zuen “John Lennon Songwriting Contest” lehiaketan; kategoria Latinoko lehen lehiakidea izan zen “Urteko Abestia” saria irabazten. Egun, Moreno lehiaketa horretako epaimahaikide da. Balentria hark ate asko ireki zizkion. 2008an, Morenok bere lehen diskoa argitaratu zuen, “Still the Unknown”, modu independentean ekoitzia. Ondoren, bere ibilbideak abiadura handia hartu zuen.
Moreno “Parks and Recreation” telesaileko kantaren egileetako bat izan zen, eta abestia Emmy sari baterako izendatu zuten 2010ean. Urte hartan, Charlie Chaplinen “Smile” abesti klasikoa grabatu zuen “The Cove” dokumentalerako, zeinak Oscar saria irabazi zuen. “Toast to Freedom” ere kantatu zuen, Amnesty International erakundearen 50. urteurrena ospatzeko abestia, lehenengo Kris Kristoffersonekin “The Tonight Show with Jay Leno” saioan eta gero Dublinen Angelique Kidjo eta Bonorekin (U2) batera.
Bigarren diskoa, “Illustrated Songs”, 2011n kaleratu zuen. Hirugarrena, “Postales” (2012), osorik egin zuen gaztelaniaz, Metamorfosis diskoetxearen eskutik, Ricardo Arjona herrikide eta Latinoamerikako kantautore nabarmenetakoak sortua. Urte hartan, halaber, Morenok eta Arjonak “Fuiste Tú” duetoa estreinatu zuten, eta Latin Grammy sarietan “Urteko Abestia” eta “Urteko Diskoa” kategorietan izendatu zituzten. 2013an, Morenok “Artista Hasiberri Onena” kategorian Latin Grammy saria jaso zuenean, “hasiberriak” bazeraman ia bizitza erdia bere ibilbide artistikoaz gozatzen.
Azken diskoa, “Ilusión”, grabatzen ari zela (irailaren 9an kaleratu zen), Morenok erabaki zuen bazela ordua bere hastapenetara itzultzeko. Musikalki, disko berriak herrialde berri batera iristea lortu zuen asmo handiko artista immigrante baten funts garbia atzematen du: bere gitarra, talentua eta gogotsu partekatu nahi zuen abestiz beteriko poltsa bat besterik ez zuen.
“Nire nahia zen diskoaren soinua izatea taldearen zuzeneko kontzertuetan entzuten denaren ahalik eta berdinen” dio Morenok, bere aspaldiko kolaboratzaileei begira. “Soinu gizatiarragoa nahi nuen”.
Inperfekzioak besarkatu. “Agian, abestiaren uneren batean, zerbait sumatzen nuen, ahotsa eteten zidan zerbait. Hura zirrara garbia zen, eta, hain zuzen, xehetasun horri eutsi nahi nion”.
Bai eta lortu ere. Diskoa 13 kanta berriz osatuta dago, eta bere eragin guztien (bluesa, boleroak...) nahasketa organikoa islatzen dute. Diskoaren soinu naturalak Gabe Roth ekoizlearen filosofia analogikoa erakusten du; Roth Brooklyneko Daptore Records diskoetxe independentearen sortzaileetako bat da, haren esanetan “New Sound of Old Sou” (Soul Musikaren Soinu Berria) delakoan espezializatua. Lelo horrek ezin hobeto egiten du bat Gaby Morenorekin.
“Ez dut nahi disko zahar bat eman, baina antzinako disko horiek badute oso maite dudan zerbait” dio Morenok. “Horrexegatik nahi nuen sartu Gabe Rothen estudioan. Ikuspegi minimalista duelako. Ez du erabiltzen ordenagailurik, entzumenari baino ez dio erreparatzen. Dena zinta baliatuz egin genuen, antzinako mikrofono eder-ederrekin eta taldekideok denok batera leku berean jotzen. Ez genuen gozatu abesti bakoitza 20 aldiz probatzeko eta editatzeko luxuaz. Hiru proba egin eta onena aukeratu genuen. Gogaikarri samarra izan zen, baina emaitza nik nahi nuen horixe bera izan zen... zintzoa eta benetakoa”.
Diskoan, lehen kantaren bi bertsio daude, bata gaztelaniaz eta bestea ingelesez: “Se Apagó/Love Is Gone”. Abestiak bukatzear dagoen maitasun-harreman batez hitz egiten du. Gabyk Nashvilleko Jonny P. R&B eta Soul abeslaria gonbidatu zuen ingelesezko bertsioan parte hartzera.
Diskoko beste abestietako batek, “Fronteras” izenekoak, itxaropena dakarkigu iluntasunaren erdian. Etorkinak jazarriak diren garai honetan, abestiak elkartasunaren eskua ematen die beren ametsak betetzeko guztia atzean uzten dutenei. Lelo elebidunak “Ilusión” bildumaren funtsa eta abesti hau sortzean konpositorearen heldutasuna eta konfiantza uztartzen ditu: “Eta barrez dantzatzen naiz. Zainetan daramat. Eta aske amesten dut. Ni hemengoa naiz”.

------

Desde que emigró a Los Ángeles a los 19 años desde Guatemala, Gaby Moreno cuenta con el lanzamiento de cinco discos, una nominación a un Emmy, y su premio Latin Grammy como Mejor Artista Nuevo. Entre sus muchos logros, su trayectoria musical le ha permitido estar de gira con varios cantautores y músicos de gran talento como Tracy Chapman, Ani DiFranco, Punch Brothers, Hugh Laurie y Calexico, por nombrar algunos. Igualmente ha compartido escenarios internacionales con grandes del género pop como Bono, Andrea Boccelli y Van Dyke Parks.
En el 2006, se llevó el premio mayor en el concurso “John Lennon Songwriting Contest”, donde fue la primera concursante de la categoría Latina en ganar “Canción del Año.” Hoy en día, Moreno forma parte del jurado de este mismo concurso. Esta oportunidad le abrió muchas puertas. En el 2008 Moreno lanzó su primer disco, “Still the Unknown”, el cual produjo independientemente. Desde ese momento, la carrera de Moreno comenzó a avanzar rápidamente.
Moreno fue una de las autoras del tema musical de la serie de televisión “Parks and Recreation,” que fue nominada para un premio Emmy en el 2010. Ese mismo año grabó la canción clásica “Smile” de Charlie Chaplin para el documental ganador del Oscar, “The Cove.” También interpretó “Toast to Freedom”, una canción conmemorando el 50ª aniversario de Amnistía Internacional, primero con Kris Kristofferson en “The Tonight Show with Jay Leno”, y después en Dublín donde compartió el escenario junto a Angelique Kidjo y Bono (U2).
Moreno lanzó su segundo disco “Illustrated Songs” en el 2011. Su tercer disco, “Postales” (2012) fue su primer álbum completamente en español con la casa discográfica Metamorfosis, fundada por su compatriota Ricardo Arjona, uno de los cantautores más destacados de Latino América. Ese mismo año Moreno y Arjona estrenaron el dueto “Fuiste Tú”, canción que fue nominada para “Canción del Año” y “Disco del Año” en los Latin Grammys. En el 2013, cuando se le otorgó a Gaby el premio Latin Grammy en la categoría “Mejor Artista Nuevo”, la “recién llegada” ya había disfrutado de una carrera artística por casi la mitad de su vida.
Durante la grabación de su último disco, “Ilusión” (lanzado el 9 de septiembre), Moreno decidió que era hora de regresar a sus inicios. Musicalmente, el nuevo álbum captura la esencia pura de una artista inmigrante ambiciosa que logró llegar a un país nuevo, contando con solo su guitarra, su talento y un bolso de canciones que estaba ansiosa por compartir.
“Quería que el disco sonara lo más auténtico a como suena la banda en vivo,” dice Moreno, refiriéndose a sus colaboradores de ya muchos años. “Quería un sonido más humano”.
Abrazar las imperfecciones. Quizás en algún momento de la canción estaba sintiendo algo que hacía que mi voz se quebrara. Esa era una emoción pura y quería preservar precisamente esos detalles.”
Y lo logró. Su disco es una colección de 13 canciones nuevas que reflejan una mezcla orgánica de todas sus influencias, desde el blues hasta los boleros. El sonido natural del disco refleja la filosofía analógica de su productor Gabe Roth, co-fundador de Daptone Records en Brooklyn, la casa discográfica independiente que dice especializarse en lo que llama “New Sound of Old Soul” (El Nuevo Sonido de la Música Soul). Es un lema que le queda a la cantante como anillo al dedo.
“No quiero sonar como un disco viejo, pero hay algo en esos discos de antes que amo,” dice Moreno. “Esa es la razón por la cual quería entrar al estudio con Gabe Roth. Por su enfoque minimalista. El no usa computadoras, solamente se deja guiar por sus oídos. Lo hicimos todo a cinta, usando unos micrófonos antiguos bellísimos, y con mi banda tocando juntos en un mismo espacio. No tuvimos el lujo de hacer 20 tomas de cada canción y editarlas. Grabamos tres tomas, y elegimos la mejor de las tres. Fue un poco enervante, pero el resultado fue justo el sonido que buscaba… honesto y real.”
El disco incluye dos versiones del primer sencillo, “Se Apagó/Love Is Gone,” una en inglés y la otra en español. La canción habla sobre una relación de amor llegando a su fin. Gaby invitó al cantante de R&B y Soul de Nashville, Jonny P, para que unieran sus voces en la versión en inglés.
Otra canción del disco, “Fronteras,” revela un tema de esperanza entre la obscuridad. En una época de persecución hacia inmigrantes, la canción le extiende la mano de la hermandad a todos aquellos que dejan todo atrás para seguir sus sueños. El refrán bilingüe captura la esencia de “Ilusión” y la madurez y confianza de su compositora en el momento que la creó: “Y rio y bailo. Está en mis venas. Y libre sueño. Yo pertenezco aquí.”




.
Domingo, 10 de Noviembre de 2019, 19:00 h.

DAN OWEN
Album bakarra argitaratu badu ere —“Stay Awake With Me” (The Orchard), 2018ko abuztuan―, egun, Dan Owen Erresuma Batuko ahotsik zirraragarrienetakotzat jotzen da. Berriki, 2019ko urtarrilean, “Stay Awake With Me Acoustic” (The Orchard) argitaratu du, bere debut-diskoaren bertsio akustikoa.

Shrewsburyko gazteak “Witching Hour” eta “Moonlight” singleei esker jarri zuen abian bere ibilbide artistikoa. “Made to love you” abestiak, berriz, asteko kanta gisa aurkeztu zen BBC Radio 1ean, eta 35 milioi entzunaldi baino gehiago lortu ditu Spotifyn orain arte.
Bere adina aintzat hartuta (26 urte ditu), ezohiko ahots sakona du, eta blues-riffs zoragarriak egiten ditu. Dohain horiek lagun, Erresuma Batu osoan ibili da biran, bai eta Europan ere, eta soldout kartela jarri du hainbat agertokitan, zeinak Birdy, Kaleo eta Rae Morrisekin partekatu dituen.

Rock-and-rollarekin lotutako istorioen ikuspegia oinarri, Dan Owenek abantaila bat izan du bere adineko musikari gehienen aldean; izan ere, gazteak usadio zaharrari jarraiki erdietsi du arrakasta. Tabernatan hasi zen jotzen, eta bere ezizena eman zioten bluesman zaharrekin hobetu zuen bere jarduna. Hala, Westminsterren politikoentzat jotzetik Willie Nelsonekin Nashvillen aritzera igaro zen. Shropshireko gazteak istorio ugari ditu kontatzeko bere blues-ahots apartaz baliatuta.

15 urte zituela konturatu zen blues-coversak abestuz gela bat isilarazteko gai zela. Alabaina, Danek, mutikotan, ez zuen musikari izatea amets. Are gehiago, arotz-mutil lanetan hasi zenean, bere bokazioa aurkitu zuela uste zuen. Danek gitarrak egin nahi zituen, eta Patrick James Eggle luthier ospetsuaren laguntzailea izatea eskaini ziotenean, ametsa egia bilakatu zen. Haatik, lanean hastera zihoala, zauri larri bat izan zuen lantegian, eta itsu geratu zen kasik begi batetik.

Hil batzuk behar izan zituen sendatzeko. Garai horretan, egunero joan behar izan zuen ospitalera, eta trauma osteko estresari ere aurre egin behar izan zion. Hura gainditutakoan, zurgintzara itzuli nahi izan zuen, baina alferrik izan zen, ezin baitzuen behar bezala ikusi. Era berean, jendaurrean jotzea ere arazo bihurtu zen, argiek eta agertokietako distantziek zailtasunak jartzen baitzizkioten. Nolanahi ere, musika besterik ez zuenez, kontzertuak lortzen ahalegindu zen.

Kontzertu batean, fan batek Bob Dylanen “Ballad of Hollis Brown” jotzen filmatu eta Redditen argitaratu zuen. Erantzuna berehalakoa izan zen. Lagun batek ohartarazita, Danek harrituta ikusi zuen bideoaren erreprodukzio-kopurua etengabe handituz zihoala: hasieran, hamarnaka mila; geroago, ehunka mila; eta, azkenik, milioi erdira izatera iritsi zen. Mick Fleetwood berarekin harremanetan jarri eta beraren mentore bilakatu zen. Orobat, Ellen DeGeneresek bere telebista-saioan agertzeko eskatu zion. Andrew Marren politika-saioan ere parte hartu zuen, hori egiteko arrazoia oso argi eduki ez arren.

-----

Dan Owen es considerado actualmente como una de las voces más emocionantes en el Reino Unido con solo un álbum publicado “Stay Awake With Me” (The Orchard) en agosto de 2018. Recientemente publicó de nuevo su mismo álbum debut en acústico “Stay Awake With Me Acoustic” (The Orchard) en enero de 2019.

El joven de Shrewsbury posicionó su carrera gracias a singles como “Witching Hour”, “Moonlight” y su canción “Made to love you” fue presentada como la canción de la semana en la BBC Radio 1 logrando más de 35 millones de escuchas en Spotify hasta la fecha.
Con una profunda voz fuera de lo común para su corta edad, y sus excelentes riffs de blues, ha girado por todo el Reino Unido y Europa, colgando el cartel de soldout en los más diversos escenarios y compartido escenario con artistas como Birdy, Kaleo, y Rae Morris en sus giras.

En términos de historias de rock and roll, Dan Owen ha tenido una ventaja respecto a la mayoría de los músicos de su edad. El joven de 26 años se ha ganado su éxito a la vieja usanza. Empezó tocando en los bares, y perfeccionó su oficio con viejos bluesman que le dieron su propio apodo. Pasó de tocar para políticos en Westminster a festejar con Willie Nelson en Nashville. Este chico de Shropshire con una gran voz de blues tiene muchas historias que contar.

Dan no creció soñando con convertirse en músico, a pesar de descubrir que podía enmudecer a una habitación cantando covers de blues a la edad de 15 años. Pensó que había encontrado su vocación en la carpintería cuando se hizo aprendiz. El sueño de Dan de construir guitarras se hizo realidad cuando le ofrecieron ser ayudante del famoso lutier Patrick James Eggle pero, justo antes de comenzar a trabajar, sufrió una terrible herida en el taller que casi lo dejó ciego de un ojo.

Después de meses de recuperación, visitas diarias al hospital y luchando contra el estrés postraumático, Dan intentó regresar a la carpintería, pero su visión dañada no le permitía trabajar. Incluso tocar en vivo se había vuelto problemático debido a las luces y las distancias en el escenario. Pero como la música era la única opción que le quedaba, se centró en conseguir conciertos.

En un concierto, un fan filmó a Dan tocando ‘Ballad Of Hollis Brown’ de Bob Dylan y lo publicó en Reddit. La respuesta fue inmediata. Alertado por un amigo, Dan observó con desconcierto como las reproducciones del video saltaban de decenas a cientos de miles y eventualmente llegaban a medio millón. Mick Fleetwood se puso en contacto y se convirtió en su mentor. Ellen DeGeneres le pidió que apareciera en su programa de televisión. Actuó en el programa de política de Andrew Marr, aunque no estaba seguro del porqué.




.
Domingo, 24 de Noviembre de 2019, 19:00 h.

DOM LA NENA
“Tempo”, Dom La Nenaren album berria, prest dago. Ez duzu denbora askorik beharko diskoa entzuteko, abesti gehienek doi-doi gainditzen baitute hiru minutuen langa. Nolanahi ere, Brasilen jaiotako eta Parisen bizi den abeslari, musikagile eta biolontxelo-jotzaileak une-sorta txikia eta gardena sortu du, zeina, zenbaitetan, eguzkitsua, eta, maiz, ameslaria den, eta beste batzuetan, berriz, brasildarrek saudade hitzaz adierazten duten nostalgia ederrarekin loturik dagoen. “Tempo” La Nenaren hirugarren lan osoa da, 2013ko “Ela” txalotuaren eta 2015eko “Soyo” nazioarteko zaporedun indie-folk bildumaren ostekoa. Brasildarrak, halaber, Birds On A Wire duoa osatzen du Rosemary Standleyrekin batera (Moriarty talde frantses ospetsuko abeslaria), birak egin ditu Jane Birkinekin, eta elkarlanean aritu da Camille, Julieta Venegas, Jorge Drexler eta Piers Faccinirekin. Horrek guztiak erakusten digu artista hegoamerikarrak estilo eklektikoa eta eleaniztuna duela, definitzeko zaila, baina berarekin maitemintzeko erraza.

Pop, world eta ganbera-musikaren uztarketa izaki, litekeena da “Tempo” garai zailen aurreko erantzun gisa entzutea, edo hura arnasgune bihurtzea zuretzat. Hori gertatuko balitz, ez zinateke oker ibiliko, nahiz eta, La Nenaren esanetan, propio bilatutako helburua izan ez den. “Gauza askori balioa eman eta arreta eskaintzen diegu, baina funtsezkoa ahazten dugu: gure denbora eta ikuspegia, presente egotea, eta hori da daukagun gauzarik politena” dio artista brasildarrak. Hala, kanta bakoitzak denbora-une bat islatu nahi du: jaiotza, aurrea hartzea, zahartzea eta heriotza.

Orobat, sintetizadore-, hari- eta perkusio-tapiz zoragarri gisa entzun zenezake “Tempo”. Orduan bai, ez zinateke zuzen ibiliko. Moldaketetarako eta orkestraziorako trebetasun bikainak erakutsita, Dom La Nenak bai bere ahotsaren eta biolontxeloaren geruzak baliatuta bai piano-doinu batzuk erabilita sortu ditu albumean ageri diren soinu guztiak. Perkusio-soinuak ere txelotik datoz. “Album honetan, nire instrumentua jotzeko modu berriak ikertu nahi izan ditut” dio Domek, “horregatik, pedal, gitarra-anplifikadore eta efektu ugari erabili ditut, instrumentuaren berezko soinua aldatzeko eta beste toki batera eramateko”.

Izena ematen dion abestiaren bitartez, albumak hasiera xaloa du. “Tempok” biolontxeloaren sustrai barrokoak baliatu eta Domen hitzik gabeko ahots-geruzekin konbinatu ditu: “Beharbada, Bach hainbeste ikasi eta entzun dudanez (biolontxelo-jotzailea izanda, une oro ari zara Bachen txelorako sei suiteak lantzen), horren eragina antzeman dezakezu hemen”. Hasiera xumeak, baina, minutu gutxi batzuk baino ez du iraungo. Geroago, “No Tengas Miedo” abestian, perkusio gisako soinu bat entzun dezakegu, bai eta identifikagarria ez den beste soinu elektroniko bat ere; bada, erabat prozesatutako txeloa da. “Moreno” misteriotsura ―Ekialde Hurbileko doinuak ditu― heltzen garenerako, droneak, perkusioa eta bere txeloaren mazo-instrumentuen zein beren efektuen gisara entzuten diren soinuak eratzen topatuko dugu Nena.
Albumak ezaugarri dituen bestelako soinuetatik, Dom La Nenaren ahots solista eta ahots birtualen koru baten (normalean) arteko konbinazioa aipatu beharra dago. “Hasiera batean instrumentista izan nintzen. Agian, horregatik, ahotsa dela-eta dudan ikuspegia ez da bakarrik solistaren, narratzailearen, araberakoa; osotasunaren zati berdin bat da niretzat. Horrenbestez, koruak zenbait ahots-geruzarekin eratzea dut gustuko, batzuetan, hitzik gabe” hausnartu du artista brasildarrak. Abesti gehienek hitzak dituzte, jakina, eta, Dom La Nenaren ohiko modari jarraiki, portugaleraz, gaztelaniaz edo frantsesez idatzita egon daitezke; are gehiago, berak adierazi bezala, hirurak batera ager daitezke kantetan: “Zaila egiten zait hori azaltzea, ez baita kontrolpean dudan zerbait. Musikak egiten du soinuekin, hitzekin, hizkuntza espezifikoaren erritmoekin bat egiteko eskaera”.

Denboraren gaineko album bat egitea ezinezko misioa izan liteke, baina La Nenak denbora-une jakin batzuei buruz idatzi ditu abesti horietako asko. “Tempon”, era berean, “Esperando Alma” eta “Teu Coração” abestien parekaketa azpimarratu behar da; izan ere, kanta horietan aurki daitezke artistak berak sortu ez dituen soinu bakarrak: “Alma alabaz haurdun nengoela idatzi nuen albuma. ‘Teu Coração’ (‘zure bihotza’ esan nahi du) berarentzat idatzi nuen, eta, nire sabelean zegoela, bere bihotzaren soinua grabatu nuen. Horixe da, hain zuzen, ‘Esperando Alma’ eta ‘Teu Coração’ kantetan entzun dezakezun erritmoa. Albumean daukadan ‘gonbidatu’ bakarra da!”.

La Nena talentudun ekoizlea eta moldatzailea izan da, luzaroan, eta esku sendoa erakutsi du album honetan kutsu instrumentala kentzean. Soinu-paleta mugatua gorabehera (biolontxeloa, ahotsak, piano txiki bat), artistak soinu-sorta handia sortu du: ahots-lerro biziko “Oiseau Sauvage” alaia; “Valsa” kantako bai biolontxelo makotuen eta pultsatuen waltzinga bai txintxarriak diruditen piano-notak; “Quién Podrá Saberlo” abestiaren erritmo geldoa, ia-ia cumbiari dagokiona; eta “Vejo Passar” kantako uptempo-estiloa, lasaia, hala ere. Horiekin batera, fusiozko ahots-melodiek zahartzea hizpide duen “Doux De Rever” koloreztatu dute; eta pizzicatoaren, biolontxeloaren eta pianoaren arteko elkarreragin leuna bateragarria da Dom La Nenaren ahotsekin “Milonga” kantaren zenbait zatitan —artistaren abestirik hurbilekoena da, “heriotzaren eta trantsizioaren” gainekoa, bere esanetan—. Eta, abesti batean, hori guztia ezinbestekoa da. Denbora-une horiei dagokienez, bat ere ez doa bere ongietorriaz harago.

Soinu-ustekabeak eduki arren, albuma, baina, ez da ezerezetik sortu: bere moteltasun zirraragarri eta tropikala, dagoeneko, “Soyo” (2015) lanean entzun daiteke, eta etxe-giroko doinu intimoak, berriz, “Cantando” (2016) bertsio-EPn. Edonola ere, “Tempo” musikari berezi eta ezohiko baten itzulera da.

----------

El nuevo álbum de Dom La Nena, “Tempo” ya está listo. La escucha de este disco no te va a llevar mucho tiempo ya que la mayoría de sus canciones apenas pasan la marca de los tres minutos. Pero la cantante, compositora y violonchelista nacida en Brasil, residente en París, ha creado una serie de pequeños y cristalinos momentos, a veces soleados, a menudo soñadores y en ocasiones atados a esa hermosa nostalgia que los brasileños llaman saudade. “Tempo” es el tercer lanzamiento completo de La Nena, después de la aclamada Ela de 2013, y su colección indie-folk de sabor internacional llamada Soyo en 2015; Dom La Nena también es la mitad del dúo llamado Birds On A Wire con Rosemary Standley (de la popular banda francesa Moriarty). Si añadimos a eso su tiempo dedicado a girar con Jane Birkin y colaborar con Camille, Julieta Venegas, Jorge Drexler y Piers Faccini, encontramos a una artista con un estilo ecléctico y multilingüe que es difícil de definir, pero fácil de enamorar.

Con su mezcla de música pop, world y de cámara, es posible que escuches “Tempo” como una respuesta o un respiro de los tiempos difíciles. Y no te equivocarías, aunque La Nena dice que no fue intencional. "Le damos valor y atención a muchas cosas", explica, "pero olvidamos lo esencial: nuestro tiempo y enfoque, estar presente, que es lo más precioso que tenemos". Y así, cada canción refleja un momento en el tiempo: Nacimiento, anticipación, envejecimiento, muerte.

También puedes escuchar “Tempo” como un exuberante tapiz de sintetizadores, cuerdas e instrumentos de percusión. Esta vez, estarías equivocado. En una notable muestra de arreglos y habilidades de orquestación, Dom La Nena creó todos los sonidos que aparecen en el álbum, usando capas de su voz, su violonchelo y algunas partes de piano. Incluso los sonidos de percusión provienen del chelo. "Mi intención en este álbum fue explorar nuevas formas de usar mi instrumento", dice Dom; "Así que he usado muchos pedales, amplificadores de guitarra y efectos, para cambiar el sonido original del instrumento y llevarlo a otra parte".

El álbum comienza inocentemente, con la canción del título. "Tempo" reconoce las raíces barrocas del violonchelo y lo combina con capas de voces sin palabras de Dom. "Tal vez porque he estudiado y escuchado tanto a Bach (cuando eres un violonchelista, pasas todo el tiempo trabajando en las seis Suites para cello de Bach), claramente puedes sentir la influencia aquí". Pero solo unos minutos. Más tarde, en la canción "No Tengas Miedo", escuchamos lo que suena como percusión, y un sonido electrónico no identificable que también resulta ser un chelo altamente procesado. Y para cuando lleguemos al misterioso "Moreno", con sonido del próximo Oriente, La Nena está creando drones, percusión y lo que suena como instrumentos de mazo de su cello y sus efectos.

Uno de los otros sonidos que definen el álbum es la combinación de la voz solista de Dom La Nena con un coro virtual de voces (generalmente). "Quizás porque originalmente fui un instrumentista", reflexiona, "mi enfoque con la voz no es solo como solista, como narrador, sino como una parte igual del todo". Es por eso que me gusta construir coros con diferentes capas de voz, a veces sin letras ". Por supuesto, hay letras en la mayoría de las canciones, y en la moda típica de Dom La Nena, esas letras pueden estar en portugués, español o Francés - o, como ella señala, una mezcla de los tres. "Es muy difícil de explicar porque no es algo que controle. "La música hace la demanda para que coincida con los sonidos, las palabras, los ritmos del lenguaje específico".

Un álbum sobre el tiempo podría ser una misión imposible, pero La Nena ha escrito muchas de estas canciones sobre momentos específicos en el tiempo. Uno de los aspectos más destacados de “Tempo” es el emparejamiento del tema "Esperando Alma" y la canción "Teu Coração". Aquí, obtenemos los únicos sonidos de todo el álbum que no provienen de la propia artista: "Escribí este álbum mientras estaba embarazada de mi hija, Alma. "Teu Coração" (que significa "tu corazón") fue escrita para ella, y grabé el sonido de su corazón mientras estaba en mi barriga: ese es el ritmo que puedes escuchar en "Esperando Alma" y "Teu Coração". ¡Es el único 'invitado' que tengo en el álbum! ”
La Nena ha sido durante mucho tiempo una productora y arreglista talentosa, y al retirar las texturas instrumentales de este álbum, muestra una mano segura en la sala de control. A pesar de la paleta sonora restringida (violonchelo, voces, un pequeño piano), La Nena crea una amplia gama de sonidos: el alegre "Oiseau Sauvage", con su línea vocal animada; el waltzing de los violonchelos arqueados y pulsados y las notas de piano de "Valsa" como campanillas; el ritmo lento, casi como de cumbia de "Quien Podrá Saberlo"; y el estilo uptempo pero todavía relajado de "Vejo Passar". Las melodías vocales de fusión colorean la canción "Doux De Rever", una canción sobre el envejecimiento. Y la sutil interacción del pizzicato, el violonchelo y el piano es compatible con las voces de varias partes de Dom La Nena en su tema más cercano, "Milonga", que describe como una canción sobre "muerte y transición". Y en un tema eso lo es todo. Acerca de los momentos en el tiempo, ninguno de estos momentos sobrepasa su bienvenida.

El álbum, a pesar de sus sorpresas sonoras, no sale de la nada: su vibrante y tropical languidez se puede escuchar en Soyo 2015. Y el sonido hogareño e íntimo también aparece en su EP de versiones de 2016, llamado “Cantando”. Aun así, “Tempo” marca el regreso de un músico distintivo e inusual.




.
Domingo, 22 de Diciembre de 2019, 19:00 h.

TIM EDEY
Tim Edey (“Urteko Musikaria” saria 2012an – BBC Radio 2-ko Folk Sariak) instrumentu anitz jotzen dituen musikari eta abeslaria da. Birak egin ditu mundu osotik zehar, eta gaur egungo musikari zelta garaikide handienekin grabatu egin du, esate baterako, The Chieftains, Christy Moore, Sharon Shannon, Natalie MacMaster, Altan, Capercaillie, Brendan Power, Michael McGoldrick, Seamus Begley, Dougie Maclean, The Barra MacNeills, JP Cormier, Shaun Davey, Session A9, Lunasa, Vinnie Kilduff, Mary Black, Session A9, Julie Fowlis edota Frankie Gavin, esate baterako.

Tim nazioarteko esparruan izar bihurtu da norberak irabazitako merituagatik, 17 urtetan zehar egindako lan gogorragatik. Gaur egun, askok folk historian gitarrajole eta soinujole onenetarikoen artean dagoela diote (melodeoia jotzen du), eta , noski, folk musikari garaikideen artean.

Tim Ingalaterran jaio zen, Broadstairs-en, Kent. Irlandar familiatik dator, eta gitarra jotzen hasi zen bere aitaren eskutik, Richard (gitarrajole bikaina ere), eta musikari apartei entzuten, hala nola, Django Reinhardt, Ed Boyd edota Steve Cooney.

Tim-en kontzertuetan elementu ugari nahasten dira: maisutasun instrumental apasionatua, munduko musiketan inspiratua, publikoarekin abestutako kantak publikoa bera abesbatza moduan izanda… baina Tim-ek ez du maisutasunaren harrotasunik egiten. Oso urrunduta dago irudi horretatik, eta hori baino gehiago eskaini nahi du. Publikoa adi mantentzen du berarekin normal hitz egiten modu oso natural batean, eta gero bere teknikarekin txunditzen ditu, giro osoa kontzertu miresgarri batean bihurtuz.

“Tim Edey bikaina da – zentzu guztietan. Gitarrajole moduan, bikaina da. Soinujole moduan, bikaina da. Pertsonai moduan, ez du konparaziorik.” - Colin Irwin, fRoots

“Benetan harrigarria. Benetako magia, miresgarria eta eferbeszentea.” - Mike Harding

“Tim Edey-k instrumentu ugari jotzen ditu pertsona arruntek soilik imaginatu dezakegun moduan. Entzun eta negar egin.” - Living Tradition

“Soinujole onenetako bat.” - Mike Harding, BBC Radio 2.

“Zoragarria.”- Aled Jones, BBC Radio 2

--------


Tim Edey (Premio Músico del Año 2012 – Premios Folk de la BBC Radio 2) es un cantante y multinstrumentista que ha realizado giras por todo el mundo y ha grabado con la mayoría de los grandes nombres de la música Celta/Contemporánea; en esa lista incluimos a The Chieftains, Christy Moore, Sharon Shannon, Natalie MacMaster, Altan, Capercaillie, Brendan Power, Michael McGoldrick, Seamus Begley, Dougie Maclean, The Barra MacNeills, JP Cormier, Shaun Davey, Session A9, Lunasa, Vinnie Kilduff, Mary Black, Session A9, Julie Fowlis y Frankie Gavin por nombrar a unos cuantos.

Tim se ha convertido en una estrella de ámbito internacional por mérito propio tras 17 años de trabajo duro; actualmente, es considerado por muchos uno de los mejores guitarristas y acordeonistas (toca el melodeón) folk de la historia y por supuesto, de la música contemporánea.

Tim nació en Broadstairs, Kent (Inglaterra), descendiente de familia irlandesa, y aprendió a tocar la guitarra de manos de su padre Richard (un gran guitarrista también) y escuchando a maestros como Django Reinhardt, Ed Boyd y Steve Cooney.

Los conciertos de Tim son una exquisita mezcla que va desde un apasionado virtuosismo instrumental inspirado en las músicas del mundo con una fuerte impronta celta hasta canciones cantadas a coro por el público. Sin embargo, Tim no ofrece un árido alarde de virtuosismo. Está muy alejado de ese cliché y desde luego propone mucho más. Entretiene al público charlando con él de manera informal mientras les deslumbra con la fascinante musicalidad que es capaz de crear en una velada rebosante de genialidad.

“Tim Edey es magnífico – en todos los aspectos. Como guitarrista, es extraordinario. Como acordeonista, es pura magia. Como personaje, no tiene parangón” - Colin Irwin, fRoots

“Absolutamente fantástico. Pura música, maravillosa y efervescente.” - Mike Harding

“Tim Edey toca un sinfín de instrumentos a un nivel con el que la mayoría de los mortales solo podemos soñar. Escuchen y lloren.” - Living Tradition

“Uno de los más grandes acordeonistas.” - Mike Harding, BBC Radio 2.

“Impresionante.” - Aled Jones, BBC Radio 2




.
Domingo, 12 de Enero de 2020, 19:00 h.

ELLIOTT MURPHY & OLIVIER DURAND
Parisen bizitzen 25 urte baino gehiago daramatzala, deserriraturiko newyorktarra balitz bezala, Elliott Murphy rocker eta idazle beteranoaren karrera sekula baino biziago dago. 35 disko baino gehiago argitaratu ditu, Europa osoan zehar jotzen du eta fikziozko idazle oparoa da. Lau hamarkada pasa dira AQUASHOW bere lehenengo album hauslea editatu zuenetik (1973), eta zaleek oraindik betetzen dizkiote kontzertuak, kritikoek lanak laudatzen dizkioten bitartean. 2016. urtean ‘THE SECOND ACT OF ELLIOTT MURPHY’ dokumental autobiografikoa aurkeztu zuen, Billy Joel edota Bruce Springsteen bezalako artistei egindako elkarrizketekin osatua. Europa osotik eraman zuen, eta Donostian Publikoaren Saria irabazi zuen Dock of the Bay Jaialdian.

2017an PRODIGAL SON diskoa argitaratu du, eta kritikak honela definitu egin du: heldua, malenkoniatsua, bizitzan esperientziaduna eta auto-destilatua, batzuetan melenga eta tempo lentora, handi izateko asmoa duten moldaketaz josia halere; azken bosturtekoetan Elliottek kaleratu duen diskorik onena folk-rock amerikar leunarekin hasten da (Dylan, Bruce, eta abarrekin lotua), auskultatu egiten da ondoren (Bowie asko, belusezko Lou Reed) eta misteriotsu amaitzen da, Howe Gelb buhamea balitz estiloan.

2018 bukaeran, ELLIOTT MURPHY IS ALIVE! Zuzeneko diskoa plazaratu zuen: Ancienne Belgique-n grabatuta (Bruselasko kontzertu areto famatua) 2008an, jarraitzaileek oraindik gogoratzen dute kontzertu hori zerbait magikoa bezala, zuzeneko diska batean bihurtzea merezi zuena.

2019ko urrian, "Ricochet" kaleratzen du, bere estudioko azken lana gaur arte.

New Yorken jaioa, show-bussineseko familia batean, Elliottek 1971n hasi zuen bere ibilbide europarra; odisea hutsa bizi izan zuen musika kalean jotzen, eta Federico Felliniren “Roma” filmean paper txiki bat ere jokatu zuen. AEBn atzera, grabaketa-kontratu bat eskuratu, eta azkar etorri ziren atzetik LOST GENERATION (1975), The Doors taldearen produktore Paul Rothschildek ekoitzia, NIGHT LIGHTS (1976), Billy Joelen kolaborazioarekin, JUST A STORY FROM AMERICA (1977), Phil Collins eta Mick Taylorrekin, eta askoz gehiago. Berrikiago, SELLING THE GOLD (1996) izenekoan Bruce Springsteenekin egindako duo paregabea nabarmen daiteke; New Jerseykoak sarri gonbidatzen du Elliott agertokira haren bira europarretan.

Murphy idazlea da eta istorio labur pilo argitaratu ditu, azkenengoa PARIS STORIES, baita nobela bi, MARTY MAY eta POETIC JUSTICE neo-wensterna. Bere idazlanak U.S.A.ko Rolling Stone, Frantziako Vanity Fair eta beste hainbat aldizkaritan argitaratzen dira.
2018an, protagonista gisa estrenatzen da Ruiz Barrachinaren BROKEN POET filman, bere idazlan labur batean oinarrituta dagoena, The Lion Sleeps Tonight.
2015ean, Arteen eta Letren Zaldun izendatu zuen Frantziako Kultura Ministroak.

---

Viviendo en París desde hace más de 25 años como neoyorquino expatriado, la carrera del veterano rockero y autor Elliott Murphy está más activa que nunca. Ha editado más de 35 álbums, sigue actuando por toda Europa y es un prolífico escritor de ficción.
Han pasado 4 décadas desde que editó su primer y rompedor álbum AQUASHOW (1973) y los aficionados siguen llenando sus conciertos mientras los críticos alaban sus álbumes. En 2016 presentó “The Second act of Elliott Murphy” un documental autobiográfico con entrevistas de Billy Joel o Bruce Springsteen, entre otros. Presentado en toda Europa, ha conseguido el premio del público en el Festival Dock of the Bay de San Sebastián.

En 2017, ha presentado su último disco de estudio PRODIGAL SON, definido por la crítica como: maduro, melancólico, experimentado (en la vida) auto destilándose, a veces meloso y a tempo lento pero con arreglos que aspiran a lo grande. En su mejor disco en los últimos lustros el culto Elliott comienza con folk-rock americano a lo suave (vinculado a Dylan, Bruce...), se ausculta (mucho Bowie, Lou Reed de terciopelo), y cierra misterioso a lo Howe Gelb zíngaro.

A finales de 2018, lanza ELLIOTT MURPHY IS ALIVE!: Grabado en Ancienne Belgique, la famosa sala de conciertos de Bruselas, en 2008, los fans todavía recuerdan este espectáculo en particular como un concierto mágico que pedía ser lanzado como un álbum en vivo.

En octubre de 2019 publica “Ricochet”, su último álbum de estudio hasta el momento.

Nacido en una familia del show bussines en Nueva York, Elliott comenzó su carrera europea en 1971, una odisea tocando como músico callejero, incluso participando con un pequeño papel en la película "Roma" de Federico Fellini. De regreso a los EE.UU. se aseguró un contrato de grabación y rápidamente le siguieron los álbumes LOST GENERATION (1975), producido por el productor de The Doors, Paul Rothschild, NIGHT LIGHTS (1976) con la colaboración de Billy Joel, JUST A STORY FROM AMERICA (1977) con Phil Collins y Mick Taylor, y muchos más. Más recientemente, cabe destacar un extraordinario dúo con Bruce Springsteen en SELLING THE GOLD (1996), que a menudo invita a Elliott a subir con él al escenario durante sus giras europeas.
Murphy también es escritor, y ha publicado varias colecciones de relatos cortos, CAFÉ NOTES (Hachette), y dos novelas; MARTY MAY, y el neo-western JUSTICIA POÉTICA (Tropo). Escribe ocasionalmente en Rolling Stone (EE.UU.), Vanity Fair (Francia) y en otras publicaciones.

En 2018 debuta como actor protagonista en una película de Ruiz Barrachina, BROKEN POET, basada en uno de sus relatos cortos The Lion Sleeps Tonight.

En 2015 Elliott Murphy fue nombrado Caballero de las Artes y de las Letras por el Ministro de Cultura de Francia.




.
Domingo, 26 de Enero de 2020, 19:00 h.

ELINA DUNI & ROB LUFT
Elina Duni abeslari suitzar famatua da, sari ugariren irabazlea. Rob Luft, berriz, gitarrista birtuoso eta txalotua da, zeinari etorkizun oparo baino oparoagoa iragartzen dioten Londresko egungo jazz-esparru gero eta zabalagoan.

Elina Duni abeslari suitzar-albaniarra da. 2012an, ECM Records diskoetxearekin sinatu zuen. Bere ezaugarririk bereizgarriena da Albaniako folk-kanta tradizionalak eta jazza uztartzen dituela; hala, kritikaren aitorpena jaso du mundu osoan. Proiektu berri honetarako, Rob Luft gitarristarekin bat egin du.

Elina tradizio artistiko handiko familia batean jaio zen, Tiranan, Albanian, 1981ean. Genevara (Suitza) bizitzera joan zenean, piano klasiko ikasketak hasi zituen, eta, geroago, jazzaren mundua ezagutu zuen. Ikasketak musika-estilo horri eskainitako programan jarraitu zituen, Bernako Arte Eskolan, eta han hasi zen Balkanetako folk-musikari zion maitasuna jazzarekin uztartzen. Harrezkero, artista garrantzitsu eta emankorra bilakatu da, eta grabaketa-kopuru nabarmena eta proiektu ugari ditu esku artean, baita nazioarteko sari asko ere.

Rob Luften musikak Afrikako mendebaldeko bizimodu onaren oihartzunak, flok ingelesa eta rock indiea bat egiten ditu. Haren soinuak, bizi eta originalak, bidaide perfektua aurkitu du Elina Duniren ahotsean.

Elkarrekin, folk-musikan zeharreko bidaia proposatzen digute. Ahotsari dagokionez dakartzaten gozotasunak eta aberastasunak kolore zolia ematen diete folk-kanta atenporal hauei, egun sortuak izan balira bezala entzuten direnei.

Oraingoan, bikoteak “Songs of Love and Exile” (2015) dakarkigu, elkarrekin grabaturiko azken bilduma, hain zuzen.

-------------

Elina Duni es una famosa cantante suiza con muchos premios en su haber. Rob Luft es a su vez un virtuoso y aclamado guitarrista, considerado uno de los artistas más prometedores de la floreciente escena contemporánea de jazz de Londres.

Elina Duni es una cantante suiza-albanesa. Firmó con ECM Records en 2012. Su rasgo más distintivo es una combinación de canciones tradicionales de folk albanesas y jazz con la que se ha ganado la aceptación de la crítica en todo el mundo. Se une, para este nuevo proyecto, al guitarrista Rob Luft.

Elina nació en el seno de una familia con gran tradición artística en Tirana, Albania, en 1981. Tras mudarse a Ginebra (Suiza), ciudad donde se asentó, comenzó sus estudios de piano clásico y más tarde accedió al mundo del jazz. Continuó estudiando en el programa de jazz en la Escuela de Arte en Berna y fue allí donde empezó a combinar su amor por la música folk de los Balcanes con el jazz. Desde entonces, se ha convertido en una importante y prolífica artista que cuenta con una cantidad considerable de grabaciones, un sinfín de proyectos y a la que han concedido innumerables premios internacionales.

Rob Luft es considerado uno de los artistas más prometedores de la floreciente escena contemporánea de jazz de Londres. Su música incorpora ecos de la buena vida en el oeste de África, folk inglés y rock indie. Su sonido, vibrante y original, encuentra el compañero perfecto en la voz de Elina Duni.

Juntos, nos proponen un viaje a través de la música folk. Su distintiva mezcla de delicadeza y riqueza vocal añade un sutil color a estas canciones folk atemporales que siguen sonando tan actuales hoy en día.

En esta ocasión, el dúo presenta “Songs of Love and Exile” (2015), el último álbum que han grabado juntos.




.
Domingo, 9 de Febrero de 2020, 19:00 h.

SARAH MCQUAID
“Konposatzeko eta jotzeko orduan darabiltzan zehaztasunak eta sofistikazioak liluratuta naukate”. Michael Chapman gitarrista legendarioaren hitzak dira, Sarah McQuaiden bakarkako bosgarren bildumaren (If We Dig Any Deeper It Could Get Dangerous) aurkezpenerako idatziak; izan ere, Chapman diskoaren ekoizlea izan zen, Sarah biek parte hartu zuten jaialdi batean ezagutu ondoren.

Berriki, Ipar Irlandako Ards International Guitar jaialdiak Lifetime Achievement saria eman dio McQuaidi, bere ibilbide profesionalagatik. Era berean, kritika ugari eta bikainak jaso izan ditu bere ahotsagatik (malta-whiskiarekin eta txokolate urtuarekin alderatu izan dute behin baino gehiagotan), bai eta publikoarekin ederki moldatzeagatik eta bat egiteagatik ere: “Mota orotako ehunka kontzertutan izan naiz, eta esan beharra dut agertokian duen maisutasun zorrotzak garai guztietako nire ikuskizun kutunetakoa bihurtu dutela” idatzi zuten The Huffington Posten.

Bilduma berri hau argitaratuta, Sarah McQuaid abeslari eta konpositoreak, Madrilen jaio, Chicagon hazi eta Cornwallen bizi denak, jotzen dituen instrumentuen kopurua handitu du, pianoa, gitarra elektrikoa eta bateria erantsita. Nazioarteko kritikak bere lana txalotzen du: Heaven aldizkari holandarrak esan zuen “2018ko folk-diskorako hautagai serioa” zela; fRoots britainiarrak adierazi zuen “dastatzeko abesti-bilduma” dela; eta PopMatters iparramerikarrak “benetako berritzaile baten arimarako ate” gisa deskribatu zuen.

“Gure mundu partekatua modu zeharo berrian ikustea, bestelako angelu batetik, horixe da konpositore baten eginkizuna. Sarah bikaina da horretan. Bilduma paregabea dugu hau.” - The Afterword

“Folk-tapiz bikainki estratifikatua, pesimista eta melodikoa… iradokitzaile eta apaindurarik gabea, baina edertasunez abestua… ahots trinko eta leuna.” - Elmore Magazine

“Aparteko pasiodun lana.” - FolkWords

---------

“Me deslumbra la precisión y sofisticación en su manera de componer y de tocar. Me hace muy feliz ser parte de este proyecto”. Son palabras del legendario guitarrista Michael Chapman escritas para la presentación del quinto álbum en solitario de Sarah McQuaid titulado If We Dig Any Deeper It Could Get Dangerous, del que fue productor tras conocer a Sarah en un festival donde ambos participaban.

El Festival Ards International Guitar de Irlanda del Norte le concedió recientemente el galardón Lifetime Achievement por su trayectoria profesional. Sarah también ha recibido numerosas y excelentes críticas por su voz (que ha llegado a ser comparada al whisky de malta y al chocolate fundido en más de una ocasión) y por su entendimiento y conexión con el público: “He estado en cientos de conciertos de todo tipo, y he de decir que su ingeniosa maestría en el escenario lo convierte en uno de mis espectáculos preferidos de todos los tiempos”, escribieron en The Huffington Post.

Con la publicación de este nuevo álbum, la cantante y compositora Sarah McQuaid, nacida en Madrid, criada en Chicago y residente en Cornwall, ha aumentado la cantidad de instrumentos que toca, que ahora incluye el piano, la guitarra eléctrica y la batería. La crítica internacional alaba su trabajo: la revista holandesa Heaven dijo que era “un serio aspirante para álbum folk del año 2018”, mientras que la británica fRoots afirmaba que “es una colección de canciones para ser saboreadas” y la norteamericana PopMatters lo describía como “una puerta hacia el alma de una verdadera innovadora.”

“Ver nuestro mundo compartido de una manera totalmente nueva, desde un ángulo diferente, ese es el papel de un compositor. Sarah sobresale en eso. Estamos ante un álbum fantástico.” - The Afterword

“Un tapiz folk espléndidamente estratificado, pesimista y melódico… evocador y austero, pero bellamente interpretado… una voz densa y suave.” - Elmore Magazine

“Un trabajo de una pasión extraordinaria.” - FolkWords




.
Domingo, 8 de Marzo de 2020, 19:00 h.

IONA FYFE TRIO
Aberdeenshireko folk-abeslaria, Iona Fyfe, Eskoziako balada-kantari onenetakoa bihurtu da, sakonki errotua herrialdeko ipar-ekialdeko ahots-tradizioetan. Berak irabazi du Urteko Abeslari Eskoziarraren saria, MG ALBA 2018 Eskoziako Musika Tradizionaleko Sariak-ek emana, eta “Eskoziak eskaintzeko dituen gauzen arteko onenetakoa” dela esan dute (Global-Music.de) berari buruz.

Agerpen berezi batzuk ez ezik, Ionak bira zabalak ere egin ditu Erresuma Batuan, Alemanian, Austrian, Italian, Suitzan, Frantzian, Polonian, Australian eta Kanadan zehar. Finalista izan zen BBC Radiok Eskozian antolaturiko Urteko Musikari Gazte Eskoziar Tradizionalen lehiaketan, eta Molloy saria irabazi zuen Birminghamgo Jaialdi Tradizional Irlandarrean. 2018an, De Lorient Jaialdi Interzeltan abestu zuen, eta “folk-abeslari eskoziar magiko eta karismatiko” gisa deskribatu zuten (Rolling Stone, France). Horrez gain, Sunday Herald Eskoziako Kultur Sarietako “One to Watch” eta “Emabaldi Onena” ataletan izendapena jaso zuen, 2018an.

Ionak BBCko Orkestra Sinfoniko Eskoziarrarekin batera jardun zuen Brave filma (Disney Pixar) mundu-mailan estreinatu zenean, Glasgowko Royal Concert Hallen.

Bere estreinako diskoak, “Away From My Window” izena duenak, kritika aparta jaso zuen, eta herrialdeko irratietan hainbat saiotan entzun zen, esaterako, BBC Radio 2n Mark Radcliffek gidatzen duen The Folk Show izenekoan, Eskoziako BBC Radioko Travelling Folk eta Take the Floor irratsaioetan, eta BBC Radioko Nan Gaidheal delakoan. Diskoan, gainera, folk-abeslari paregabe hauek hartu zuten parte: Luc McNally, Tim Edey, Charlie Grey, Simon Gall, Ross Miller Graham Rorie, David Foley eta Charlie Stewart.

“Dark Turn of Mind” 2019an kaleratu zen, eta EP horretan abestu zuen Ionak aurreneko aldiz dena ingelesez. Sei balada eta Appalachiako eskualdean nahiz Aberdeenshiren topatu zituen abestiak daude bertan, eta honela deskribatu dute: “Country generoaren interpretazio berria.” - Maverick.

“Iona Fyfe folk-abeslari eskoziar hutsa dela esatea hura bidegabekeriaz tratatzea da; izan ere, bere EP berrian, “Dark Turn of Mind” izenekoan, erakutsi duen moldaerraztasunak ederki erakusten du jazzaz nola jabetzen den eta nola ulertzen duen, bai eta musika amerikarra eta askoz gehiago ere.” - RnR Magazine.

------------------

La cantante folk de Aberdeenshire, Iona Fyfe, se ha convertido en una de las mejores cantantes de baladas de Escocia, profundamente anclada en las tradiciones vocales del noreste del país. Iona ha sido la ganadora del galardón Cantante Escocesa del Año otorgado por los Premios de Música Tradicional Escocesa MG ALBA 2018 y se ha dicho de ella que es “de lo mejor que Escocia tiene que ofrecer” (Global-Music.de)

Además de realizar algunas apariciones estelares, Iona ha hecho extensas giras por el Reino Unido, Alemania, Austria, Italia, Suiza, Francia, Polonia, Australia y Canadá. Fue finalista en el concurso Joven Músico Tradicional Escocés del Año organizado por la BBC Radio en Escocia y ganó el Premio Molloy en el Festival Tradicional Irlandés de Birmingham . En 2018, Iona actuó en el Festival Intercelta De Lorient, donde la describieron como “una cantante folk escocesa mágica y carismática” (Rolling Stone, France). Fue además nominada en los apartados “One to Watch” y “Mejor Actuación” en los Premios Escoceses de Cultura Sunday Herald en 2018.

Iona ha actuado con la Orquesta Sinfónica Escocesa de la BBC como parte del estreno mundial en el Royal Concert Hall de Glasgow de la película Brave, de Disney Pixar.

Su álbum de debut titulado “Away From My Window” recibió una gran crítica y sonó en las radios del país en programas tales como The Folk Show con Mark Radcliffe en la BBC Radio 2, Travelling Folk y Take the Floor de la BBC Radio en Escocia y Nan Gaidheal en la BBC Radio. “Away From My Window” cuenta con un plantel folk estelar que incluye a Luc McNally, Tim Edey, Charlie Grey, Simon Gall, Ross Miller Graham Rorie, David Foley, y Charlie Stewart.

“Dark Turn of Mind” vio la luz en 2019 y es el primer EP de Iona donde canta enteramente en inglés. Contiene seis baladas y canciones que encontró en la región de Appalachia y en Aberdeenshire y ha sido descrito como “una nueva interpretación del género country”. – Maverick

“Describir a Iona Fyfe como una mera cantante folk escocesa es cometer una injusticia con ella, ya que la versatilidad de la que hace gala en su nuevo EP, “Dark Turn of Mind”, refleja su aprehensión y entendimiento del jazz, de la Americana y de mucho más.” - RnR Magazine




.
Domingo, 29 de Marzo de 2020, 19:00 h.

BIANCA GISMONTI TRIO
Bianca Gismonti Trio bere hirugarren albumera iritsi da, mundu osoan barrena nabigatuta, sustrai brasildarrak bidelagun. “Desvelando Mares” Hungarian grabatu da, eta zenbait herrialdetako soinuetan inspiratuta dago.

Dibertsitate handiko familiatik eta halako herrialde batetik etorrita , Bianca Gismontik nahasketa horretatik lor daitekeen oparotasuna miresten du. “Betidanik, loturak bilatu izan ditut, eta dibertsitatean batasuna erdietsi nahi izan dut. Hori guztia, betiere, Brasileko nire lurraldeekiko erroak eta identifikazioa oinarri” dio artistak.
Sormenaren adiskide, bere konposizioak nabarmen eman zuen aditzera bere nazio-jatorrizko iturria, zeina “Sonhos de Nascimento” (2013) estreinaldiko albumean eta ondorengo “Primeiro Céu” (2015) lanean islatu zen.

Hasierako albumetik, Biancak Julio Falavigna eta Antonio Porto musikariak izan ditu lagun, eta hirukotea hainbat lurraldetan zehar bidaiatu da: “Bertako istorioek zerumuga berriak eskaini dizkidate, eta nire bihotz brasildarrak nire zuhaitz musikagilearen barruan bertan taupadaka ari diren kolpe ugari sumatu ditu” dio Biancak.
“Esker ona musikaren bitartez” erakutsi du Biancak. Hala, “Salteo” konpositore argentinar askok inspiratu dute; “Ostinatos”, Steve Reich estatubatuarrarekiko etengabeko erreferentzia minimalistak; “Feitiço”, Afrikako ardatz nagusiek; “Desvelando mares”, Dhafer Youssef tunisiarraren sorkuntza-lan sakonak eta Hiromi japoniarraren emakume-indarrak; “Estación de piano”, Tigran Hamasyan armeniarraren erritmo anitzeko eta ekialde-kutsuko askatasunak; "Aonde planam os pássaros", Indiako musika klasikoaren osagai apartek; “Majo”, Mario Laginha eta Maria João portugaldarren bat egiteak; “Ventos do Sul”, Joe Hisaishi japoniarraren lirikak eta arintasun zinematografikoak; eta “Celestiak Sphere”, ECMren ametsen eta zirraren betiereko iturriak nahiz Manfred Eicher ameslari alemaniarrak.

Nabigazio horren baitan, Bianca Gismonti hirukote gisa bidaiatu da Budapestera, bai eta munduko beste hainbat lekutara ere, album honetako gonbidatu berezien eskutik. “Bihotzak Ozeano Atlantikoaz haraindiko itsasoetan nahiz agerpenekoetan ikusi du bere burua, baina, zuhaitzak bezala, bere betiereko sustraiari eta jatorrizko portuari eusten die”.

Bianca Gismonti musikariz osatutako familia batean jaio zen, eta hamabost urte zituela hasi zuen bere musika-ibilbidea, aitarekin (Egberto Gismonti). Hala, urtetan ibili zen harekin mundu osoko agertokietan. 2005ean, “Duo Gisbranco” osatu zuen Claudia Castelo Brancorekin (piano-duoa), eta hiru album eta bi DVD grabatu zituzten. Lan horietan, Chico César musikagilearekin, Jaques Morelembaum biolontxelo-jotzailearekin eta Moica Salmaso abeslariarekin aritu ziren elkarlanean.

2013an, bere lehenengo albuma argitaratu zuen, “Sonhos de Nascimento” (Biscoito Fino diskoetxea), zeinetan, besteak beste, Nana Vasconcellos perkusio-jotzaileak parte hartu zuen, gonbidatu gisa. Ondoren, Bianca Gismontik nazioarteko birak egin zituen Europatik, Asiatik eta Hego Amerikatik. 2015ean, bere bigarren albuma kaleratu zuen: “Primeiro Céu” (Fina Flor diskoetxea). Ordurako, dagoeneko, Julio Falavigna bateria-jotzailearekin (senarra izateaz gain, disko bien ekoizleetako bat ere izan zen) eta Antonio Porto baxu-jotzailearekin aritzen zen, hirukotea osatuta. Aipatu “Primero Céu” dela eta, nabarmendu beharra dago Jane Duboc abeslariaren eta José Staneck aho-soinu jotzailearen agerraldi bereziak izan zituela. 2016an, Impartment Recordsek (Japonia) eta Quinton Recordsek (Austria) argitaratu zuten, eta, horri esker, beste bira bat hasi zuen Europatik, Afrikatik eta Asiatik. Bitartean, gainera, “Desvelando Mares” (Hunnia Records diskoetxea) bilduma grabatu zuen Budapesten. Lana 2019an argitaratuko da.

Edonon, bere konposizioez gain, aitaren errepertorioa bere arimaren parte izan da beti, eta horregatik bere emanaldietan txertatu izan du. 2017an, aitaren 70. urtebetetzea ospatzen ari zirela, Biancak erabaki zuen zerrenda bat osatzea haren ibilbidearen bereizgarri bihurtu ziren kanta askorekin (dagoeneko klasikoak), aitari omenaldia egiteko. Hala, "Palhaço", "Lôro", "Água e Vinho" eta "Maracatu", esaterako, Biancaren ikuskizun berrian aurki daitezke. Horrekin, mundu osoko entzuleak liluratu zituen, 2018an, eta 2019an edo 2020an Hunnia Recordsek izen bereko CDa argitaratuko du.

--------------

Bianca Gismonti Trio llega a su tercer álbum, navegando por todo el mundo con raíces brasileñas a bordo. "Desvelando Mares", grabado en Hungría, está inspirado en sonidos de diferentes países.

Bianca Gismonti, descendiente de una familia y de un país cruzado, admira la riqueza que puede producir tal mezcla. “Siempre he sido una buscadora de unión, de unidad en la diversidad; Siempre identificada y arraigada en mis territorios brasileños ", dice la artista.
Como amiga de la creación, su composición reveló claramente su fuente de origen nacional, que se concretó en el álbum debut “Sonhos de Nascimento” (2013) y en el seguimiento “Primeiro Céu” (2015).

Desde el primer álbum, los compañeros musicales Julio Falavigna y Antonio Porto han estado cogidos de la mano de Bianca como trío, han viajado juntos por diferentes tierras: "Sus historias me han traído nuevos horizontes, mientras que mi corazón brasileño ha sentido muchos de los golpes que palpitan dentro de mi propio árbol compositor ", dice Bianca:

“La gratitud llegó en forma de música:“ Salteo ”inspirado por muchos compositores argentinos; "Ostinatos" en mi constante referencia minimalista del norteamericano Steve Reich; “Feitiço” en las matrices fundamentales de África; "Desvelando mares" sobre la profunda creación del tunecino Dhafer Youssef y el vigor femenino del japonés Hiromi; “Estación de piano” en la libertad polirrítmica y oriental del armenio Tigran Hamasyan; "Aonde planam os pássaros" por los elementos sublimes de la música clásica india; "Majo" en la unidad de dos portugueses, Mario Laginha y Maria João; "Ventos do Sul" por la lírica, ligereza cinematográfica del japonés Joe Hisaishi y "Celestial Sphere" en la fuente eterna de sueños y emociones de ECM y el visionario alemán Manfred Eicher.

Esta navegación ha viajado como un trío a Budapest y también a muchos otros lugares del mundo, a través de los invitados especiales de este álbum. Y el corazón se ha reconocido a sí mismo como mares transatlánticos y de revelación, pero al igual que el árbol, mantiene su raíz eterna y su puerto original ".
Bianca Gismonti nació en una familia de músicos. A los quince años, inició su carrera musical como acompañante de su padre, en varios escenarios alrededor del mundo durante muchos años. En 2005 hizo su debut "Duo Gisbranco" (un dúo de piano con su compañero Claudia Castelo Branco), habiendo grabado tres álbumes y dos DVD, con asociaciones musicales aliadas con compositores como Chico César, el violonchelista Jaques Morelembaum y la cantante Monica Salmaso.

En 2013, lanzó su primer álbum de autoría propia, "Sonhos de Nascimento" (sello Biscoito Fino), con la participación invitada de la percusionista Nana Vasconcellos, entre otros. Después de este disco, realizó giras internacionales por Europa, Asia y América del Sur. A finales de 2015 llegó su segundo álbum, llamado "Primeiro Céu" (sello Fina Flor), habiendo establecido desde entonces la formación de trío, además de su esposo Julio Falavigna en la batería (que también coprodujo ambos álbumes) y Antonio Porto en el bajo. Este disco tuvo especiales apariciones de la cantante Jane Duboc y el intérprete de armónica José Staneck. En 2016, el mismo álbum fue lanzado por Impartment Records (Japón) y Quinton Records (Austria), lo que permitió una nueva ronda de giras por Europa, África y Asia, durante la cual su nuevo álbum (que se lanzará en 2019) - "Desvelando Mares "fue grabada en Budapest, bajo el sello Hunnia Records.

En todas partes, además de sus propias composiciones, el repertorio de su padre fue parte de su alma, estando siempre presente durante las actuaciones. En 2017, celebrando el cumpleaños número 70 de Egberto, Bianca decidió armar una lista completa en su honor, con muchas de las composiciones que se convirtieron en el sello distintivo de su carrera. Clásicos como "Palhaço", "Lôro", "Água e Vinho" y "Maracatu" se encuentran en este nuevo espectáculo que ha cautivado a las audiencias de todo el mundo en 2018, así como un CD homónimo que Hunnia Records lanzará en 2019-2020.




.
Domingo, 19 de Abril de 2020, 19:00 h.

HAT FITZ AND CARA
Hat Fitz and Cara bikote energetikoa Australiako ‘roots’ musikaren esparruko artista talentudunetako bik osatuta dago. Senar-emazte hauek 10 urte daramatzate mundu osoan zeharreko birak egiten, jaialdietan jotzen eta, Queenslandeko Sunshine Coasteko hego-ekialdeko barrualdean duten operazio-basean, diskoak grabatzen. Oraingoz, ez dirudi erritmoa motelduko dutenik.

Beren jaialdi-zirkuituan Australia, Erresuma Batua, Ipar Amerika eta Europa daude, non iraganeko soinuen bi artista hauen nahasketa modernoak beti izaten duen harrera zoragarria, dela folk-agertokietan, dela musika amerikarra, bluesa edo akustikoa jorratzen dutenetan. Biek jotzen dituzte instrumentu ugari. Fitzen ahots zailduak eta bere gitarra blueszale biziak ezin hobeto egiten dute bat Cararen ahots hunkigarri eta bateria sendoarekin, eta, hala, ederki erakusten dute zergatik dauden orain beren ibilbideetako sormen-gaitasun handieneko unean.

Fitz 80ko hamarkadan bihurtu zen adinez nagusia musikari dagokionez, Queenslandeko mendebaldean zehar boxeo- eta rodeo-ikuskizunen zirkuituan aitaren bandarekin batera bira egin zuenean. Garai hartan egin zuen topo Bo Carterren binilo batekin, zeinetan Mississippi Sheiksekin jotzen zuen, eta hura inflexio-puntua izan zen Fitzen jotzeko moduan. Oraindik ere, berak du Byron Bay Bluesfest jaialdian jarraian gehien jo izan duen musikariaren errekorra.

Bestetik, Cara komuna batean hazi zen, munduaren beste aldean, eta bizimodu nomadagoa egin zuen Ipar Irlandako kostaldeko hainbat eremutan. Ordezko irakasle batek hurbildu zuen Leadbellyko folk-bluesera, eta 13 urterekin erosi zuen kasete bati esker ezagutu zuen Atlantic Soul delakoa. Soul-aurrekari horiek eraman dute hainbat abeslariren biretan parte hartzera, Jamiroquairekin edo Corinne Bailey-Rae ezagunarekin, kasu, bai Europan bai Estatu Batuetan. Horrez gain, abestiak idatzi ditu Bailey-Rae, Jeff Lang, Alison Ferrier, Aine Tyrell, David Holmes eta LTJ Bukem artistekin eta beste batzuekin.

Australian Chaineren ‘2013. Urteko Disko Onena’ saria ez ezik, Spiral Earth sari britainiarra ere irabazi zuten. Era berean, ‘2015. Urteko Abeslari Onenaren Chain Saria’ ere jaso zuten, eta, urte hartan bertan, finalistak izan ziren Memphis International Blues Challenge lehiaketan, Estatu Batuetan.

-----------

El energético dúo Hat Fitz and Cara está compuesto por dos de los más talentosos artistas de música ‘roots’ de Australia. Este matrimonio lleva ya 10 años realizando giras por todo el mundo, actuando en festivales y grabando álbumes desde su base de operaciones en el interior del sureste de la Sunshine Coast de Queensland y de momento no dan visos de querer bajar el ritmo.

Su circuito de festivales incluye Australia, Reino Unido,
Norteamérica y Europa, donde su moderna mezcla de sonidos de tiempos pasados siempre tiene una maravillosa acogida, ya sea en escenarios folk, de Americana, de blues o en acústico. Ambos son multinstrumentistas; la voz curtida de Fitzy y su intensa guitarra blusera se combinan a la perfección con la conmovedora voz y contundente batería de Cara para demostrar por qué se encuentran en el momento de mayor poder creativo de sus carreras.

Fitzy alcanzó la mayoría de edad musical en la década de los 80 saliendo de gira por la zona oeste de Queensland con la banda de su padre por el circuito de espectáculos de boxeo y rodeos. Fue en aquella época que se topó con un vinilo de Bo Carter tocando junto a los Mississippi Sheiks que iba a marcar un punto de inflexión en su manera de tocar. Fitzy sigue conservando el récord por ser el músico que más veces ha actuado consecutivamente en el Byron Bay Bluesfest.

Por otra parte, Cara creció en una comuna al otro lado del mundo, llevando un estilo de vida más nómada en varias partes de la costa de Irlanda del Norte. Un profesor sustituto le acercó al folk-blues de Leadbelly y una casete que se compró a los 13 años la conectó al Atlantic Soul. Esos antecedentes soul la han llevado a colaborar en las giras de cantantes como Jamiroquai o la popular Corinne Bailey-Rae tanto en Europa como en Estados Unidos. Además ha escrito canciones con Bailey-Rae, Jeff Lang, Alison Ferrier, Aine Tyrell, David Holmes, LTJ Bukem y muchos otros artistas.

Ganaron el premio ‘Mejor Álbum del Año 2013’ otorgado por Australian Chain y el galardón británico Spiral Earth. También les han concedido el Premio Chain a ‘Mejor Cantante del Año 2015’ y fueron finalistas en el Memphis International Blues Challenge en Estados Unidos ese mismo año.




.
Domingo, 10 de Mayo de 2020, 19:00 h.

MARTYN JOSEPH
Martyn Joseph artista paregabe eta bikaina da. Ahaztu kantautoreei buruz ustez dakizuna. Gizon honek eta bere gitarrak soinu transzendental baino transzendentalagoa sortzen dute, bizia, liluragarria eta grinatsua. Dela berrehun lagunen aurrean, dela hogei milaren parean, publikoa beti geratzen da pozarren.

2018an, Folk Alliance Internationalek ”Spirit of Folk” saria eman zion, Kansasen (AEB), eta “Lifetime Achievement Award” saria ere jaso zuen, Fatea aldizkariaren (Erresuma Batua) eskutik. 2019ko urtarrilean, ‘Here Come The Young’ bilduma argitaratu zuen, kritikak izugarri txalotu zuena; adibidez, Uncut aldizkariak hau idatzi zuen: “Inoiz baino soinu indartsuagoa dakar lan honetan”.

Pertsonen arimarekin bat egiteko ezohiko dohaina dauka, bere hitzei esker, adierazkor eta hunkigarriak eurak, eta 30 urteko ibilbidean 32 disko grabatu, milioi erdi disko baino gehiago saldu eta zuzeneko milaka emanaldi eskaini ditu.

Bruce Springsteen, John Mayer, Bruce Cockburn eta Dave Matthews artistekin konparatua izan da, baina Martynek bere estiloa lortu du, bai eta zuzeneko showetan abeslari liluragarria delako ospea ere. Hortxe jarraitzen du eskubide osoz, milaka lagunek beren bizitzako musika-esperientziarik onena dela esateak dakarren ohorearen gainean eraikita guztia.

Talentu paregabea du, pasioak, kontzientzia sozialak eta lanbideari dion maitasunak eragina. Gainera, gitarrista bikaina da, eta parekorik gabeko perkusio-estiloa erantsi dio bere ahots boteretsu eta zirraragarriari. Zenbait eremutan, Springsteen galestarra izendatu dute.

Bere publikoarentzat esanguratsua eta ezinbestekoa izango den musika egin nahi du; hala, gizakion konplexutasunari buruzko narrazio suspergarriak sortzen ditu, betiere itxaropenaren promesa oinarri. Berak azaltzen du ezin hobeto: “Une jakin batean transzendenteak eta esanguratsuak izango diren kantak idazten saiatzen naiz. Abesti on batek ez zaudela bakarrik munduan sentiarazten dizu”.

Txalotua da ipuinak gaurkotasun-gaien gainean sortzen dituelako, bai eta maitasunaren hauskortasunari buruzko istorioen gainean ere, publikoarengana pasioaren eta umorearen bitartez iristeko trebetasun magikoaz. Jaso izan dituen kritika bikainetako batzuetan ezinbesteko abeslaritzat jo dute, bere musikak emanaldia bukatu eta luzaroan irauten duela eta.

---------

Martyn Joseph es un artista único y extraordinario. Olvida todo lo que creías saber sobre los cantautores. Un hombre y su guitarra que elaboran una interpretación con un sonido enormemente trascendental que es vivaz, cautivadora y apasionada. Ya sea ante doscientas o veinte mil personas, el público siempre queda entusiasmado.
En 2018 Folk Alliance International le otorgó el premio ”Spirit of Folk” en Kansas, Estados Unidos y también recibió el premio “Lifetime Achievement Award” de manos de la revista Fatea (Reino Unido). En enero de 2019, publicó el álbum ‘Here Come The Young’, aclamado por la crítica, del que la revista Uncut dijo, “nunca antes había sonado tan potente como en este trabajo”.

Tiene el inusual don de conectar con el alma de las personas gracias a sus letras, expresivas y conmovedoras, y su carrera abarca 30 años, 32 álbumes, más de medio millón de discos vendidos y miles de actuaciones en directo.

En ocasiones comparado con Bruce Springsteen, John Mayer, Bruce Cockburn y Dave Matthews, Martyn ha conseguido labrarse un estilo propio y una reputación como un intérprete fascinante en sus shows en directo y ahí se mantiene por derecho propio, construido todo ello sobre el honor que supone que miles de personas le describan como la mejor experiencia musical de sus vidas.

Representa un talento único movido por la pasión, la conciencia social y el amor por su oficio. Es además un guitarrista excepcional que ha desarrollado un estilo de percusión único al que ha unido su poderosa e impresionante voz. En algunos círculos le han denominado el Springsteen galés.

Le preocupa crear música que sea relevante y vital para su público, así que se compromete con estimulantes narrativas que versan sobre la complejidad de la condición humana, siempre sustentadas en la promesa de una esperanza. Tal y como él mismo lo explica, “realmente, lo que hago es intentar escribir canciones que trasciendan y sean significativas en un momento dado. Una buena canción te hace sentir que no estás solo en este mundo.”

Se le aclama como un narrador que entreteje sus cuentos sobre asuntos actuales, así como sobre historias sobre la fragilidad del amor con una habilidad mágica para llegar a su público a través de la pasión y el humor. Algunas de las sublimes críticas que ha recibido le señalan como un intérprete imprescindible cuya música permanece hasta mucho después de haberse terminado su actuación.




.
Domingo, 24 de Mayo de 2020, 19:00 h.

MAURICE DICKSON & CATHERINE ASHCROFT (MOCHARA)
Maurice Dicksonek (Ipar Irlanda) 30 urte baino gehiago daramatza konposatzen eta jotzen. Rocka eta bluesa jotzen hasi zen, Belfasteko hainbat taldetan; ondoren, 1976an, bere taldea sortu zuen. Hiru urte geroago, musikatik bizi zen, eta Europan eta Afrikako Iparraldean segitu zuen lanbidea ikasten, toki horietako erritmoak eta kulturak xurgatuz. Musikari moldakorra da, presentzia handikoa agertokian, eta gitarra jotzeko modua du bereizgarri, bai folkaren bai bluesaren esparruan; hala, zale porrokatu andana lortu du Erresuma Batuko, Europako eta beste leku batzuetako zirkuitu akustikoaren baitan.

Badu zerbait sakonki pozgarria jakiteak entzuten ari zaren musikaria, zalantzarik gabe, maisu hutsa dela bere artean. Are pozgarriagoa hari entzunez jabetzen zarenean musikari itzela dela, eta bere musika zerbait oso pertsonalean tinko finkatuta dagoela. Folk-musika eder korapilatsua besoak edo hankak bezain berezkoa du, haiek bezain funtsezkoa. Batzuetan, eman lezake nolabaiteko mina eragiten diola kanpoaldeko argira ateratzeak.

“Catherinek abiadura eta birtuosismo itzelaz jotzen ditu Uilleann gaitak (gaita irlandarrak).”

Ingalaterrako ipar-mendebaldean jaio bazen ere, txikitatik izan zuen oso gustuko musika irlandarra, eta, musika une oro entzuten zen familia batean hazi zenez, oso gazterik hasi zen txirula jotzen; nerabea zenean, Uilleann gaiten sorta bat oparitu zioten. Autodidakta izan zen, eta bere lehen eraginen artean Planxty, The Bothy Band, Lunasa eta Paddy Keenan ditu gogoan. Instrumentu biak, txirula eta gaita, gogotsu jotzen segitu zuen, eta, 2007an, bakoitzari dagozkion titulu guztiak eskuratu zituen. Irlandara saioetan jotzeko egiten zituen bidaien artean, Ingalaterrako ipar-mendebaldeko pub eta klubetan jo ohi zuen, bakarlari zein hainbat talde irlandarrekin batera. 2008an, bere lehen diskoa grabatu zuen, “Take Flight and Follow”, Cumbriako Stenkrith estudioetan. Han, Maurice Dickson ezagutu zuen, Belfasteko kantari eta konpositorea, instrumentu anitz jotzen dituena; orduan hasi zen haien arteko istorioa: Mauricek Europan hasi berri zuen biran parte hartzera gonbidatu zuen Catherine; arrakastatsua izan zenez, “Mochara” (irlanderaz, nire laguna”) bikotea sortu zuten. Harrezkero, elkarrekin aritzen dira Erresuma Batuko eta Europako jaialdietan, folk-klubetan, antzoki eta aretoetan. Hiru bilduma eman dituzte argitara: “In Your Blood” (2010), “Spirits and Dreamers” (2013) eta, duela gutxiago, “Live at the Island” (2015). Catherinek bere herrialdeko eta nazioarteko publikoa liluratzen jarraitzen du; Riverdancerekin kolaboratu zuen hark Txinan zehar egindako biran (2017/2018).

Bikote honek musika liluragarriz eta entretenimendu hutsez beteriko gaua bermatzen du.

“Hitzak ez dira aski egokiro deskribatzeko zer-nolako trebetasuna, kalitatea eta maila darabiltzan bikote honek agertokian; aspaldian gozatu ahal izan dudan musika-ikuskizunik onena.” (The Arran Banner)

---------------

Maurice Dickson (Irlanda del Norte) lleva más de 30 años componiendo y tocando. Comenzó tocando rock y blues en diferentes bandas en Belfast antes de formar la suya propia en 1976. Tres años más tarde, vivía de la música y continuó aprendiendo el oficio en Europa y Norte de África, absorbiendo los ritmos y culturas de esos lugares. Es un músico versátil con una gran presencia escénica cuya seña de identidad es su manera de tocar la guitarra, tanto folk como blues, gracias a la cual se ha granjeado una legión de entusiastas seguidores dentro del circuito acústico de Reino Unido, Europa y otros lugares.

Hay algo profundamente satisfactorio en saber que estás escuchando a un músico que es, sin duda, un maestro en su arte. Es más satisfactorio incluso cuando al escuchar a músicos como Maurice Dickson uno sabe que no es solo un músico consumado sino alguien cuya música se encuentra firmemente anclada en algo muy personal. La intrincadamente bella música folk es tan parte de él como los son sus brazos o sus piernas, y tan esenciales. En ocasiones, puede dar la impresión de que le produce cierto dolor sacarlas a la dura luz del mundo externo.

“Catherine toca las gaitas Uilleann (gaitas irlandesas) a una velocidad y con un virtuosismo endemoniado.”

Aunque nació en el noroeste de Inglaterra, desde niña sintió pasión por la música irlandesa y como creció en un hogar muy musical, comenzó a tocar la flauta a una edad muy temprana. Le regalaron un juego de gaitas Uilleann cuando era tan solo una adolescente. Fue autodidacta y entre sus primeras influencias recuerda a Planxty, The Bothy Band, Lunasa, y Paddy Keenan. Catherine siguió tocando ambos instrumentos con avidez y en 2007 obtuvo todos los títulos, tanto en flauta como en gaita. Entre los viajes que realizaba a Irlanda para tocar en sesiones, actuaba regularmente en los pubs y clubs del noroeste de Inglaterra como solista y como miembro de varias bandas irlandesas. En 2008, Catherine grabó su primer álbum “Take Flight and Follow” en los estudios Stenkrith en Cumbria. Aquí conoció al cantante y compositor de Belfast y multinstrumentista Maurice Dickson. Y aquí es donde nació su historia en común: Maurice invitó a Catherine a participar en su incipiente gira Europea. El éxito obtenido propició la formación del dúo “Mochara”, que en irlandés significa “mi amigo”. Llevan actuando juntos desde entonces en festivales, en clubes de folk, en teatros y salas de Reino Unido y Europa. Han publicado tres álbumes, “In Your Blood” (2010), “Spirits and Dreamers” (2013) y el más reciente, “Live at the Island” (2015). Catherine continúa cautivando al público local e internacional; ha colaborado con Riverdance en su gira por China (2017/2018).

Esta pareja promete una noche de música deslumbrante y puro entretenimiento.

“Las palabras se quedan cortas para describir adecuadamente la habilidad, la calidad y la clase que esta pareja ofrece en sus interpretaciones; el mejor espectáculo musical que he tenido el placer de disfrutar en mucho tiempo.” (The Arran Banner)




.
Domingo, 7 de Junio de 2020, 19:00 h.

KATE RUSBY
Folk-musikaren zeruertz zoragarriko izar guztien artean, gutxi batzuek dute Kate Rusbyren (Yorkshire, Ingalaterra) distira. 25 urteko musika-ibilbidean, folk-kantagintza tradizionaleko kantari onenetakoa bilakatu da, bai eta konpositore original eta hunkigarrienetakoa ere.

Bere folk-sustraiez harro, Kateren ahots eder eta adierazkorrak beti bat egiten ditu kanta baten arima emozionala eta publikoa. Artista honen erakargarritasun hibridoak ez du aurrekaririk folkaren munduan, kontuan hartuta, gainera, sekula amore eman gabe lortu duela. Abesteko duen modu bikainak, bere zorroztasun liluragarri baino liluragarriagoak (Yorkshireko tipikoa) eta bere taldearen babes intuitiboak kontzertu benetan bikain eta ahaztezina bermatzen diote publikoari.

Kate egundoko kantaria da, eta bere ahots hunkigarriari aingeru lurtar baten edertasun nostalgikoa dario. Bere abestien hitzak berezko konbentzimenduz bizi ditu, zein zahar edo modernoak diren alde batera utzita, eta publikoa garraiatzeko, emozionalki ukitzeko eta entzule bakoitzaren esperientzia nahiz irudimenaren bidez kanta bakoitza biziarazteko ezohiko trebetasuna dauka.

Publikoak beti gozatzen du Katek bere errepertorioaren artean, bi hamarkadan osaturiko horretan, hautatzen dituen klasikoez, baina bere azken diskoko (2019ko maiatzaren 17an argitaratua) abestiak ere eskaintzen dizkio.

Ohi bezala, Kate bere aparteko bandarekin batera ariko da agertokian, folk-eszena britainiarreko musikari onenez osatua bera, eta publikoa liluraturik utziko dute beren talentu paregabeaz.
‘Mundu guztiak maite eta errespetatzen du Kate Rusby, bere ahots ederragatik ez ezik, folka sustatu duen moduagatik eta tradizioari fidel eutsi diolako ere …’ - Sunday Times

“ …. ahots dardarti urratuko folk-kantari zorrotzaren emanaldi zoragarriak material tradizionala abestuz” - Daily Telegraph

---------

De todas las estrellas del maravilloso firmamento de la música folk, pocas brillan tanto como Kate Rusby (Yorkshire, Inglaterra). A lo largo de sus 25 años de carrera musical, Kate se ha convertido en una de las mejores cantantes de canción folk tradicional y una de las compositoras más originales y emotivas.

Orgullosa de sus raíces folk, la bella y expresiva voz de Kate conecta siempre el alma emocional de una canción con el del público. El atractivo híbrido de Kate no tiene precedente en el mundo del folk, teniendo en cuenta además de que lo ha logrado sin hacer concesiones. La extraordinaria manera de cantar de Kate, su enormemente cautivador ingenio típico de Yorkshire y el apoyo intuitivo de su banda garantiza al público un concierto
verdaderamente excepcional e inolvidable.

Kate es una cantante excelente cuya conmovedora voz resuena con la belleza nostálgica de un ángel terrenal. Habita en sus letras con una convicción natural – sin importar lo antiguas o modernas que sean – y posee esa rara habilidad de trasportar al público, de tocarles emocionalmente y hacer que cada tema cobre vida con la experiencia e imaginación de cada uno.

El público siempre disfruta con la selección de clásicos que Kate realiza de entre su repertorio, que ya se extiende a lo largo de dos décadas, a las que incorpora nuevas canciones de su último álbum publicado en 17 de mayo, 2019.

Como es costumbre, sobre el escenario, Kate estará acompañada de su selecta banda, conformada por lo más granado de la escena folk británica. Estos virtuosos músicos deleitarán al público con su talento excepcional.

‘Todo el mundo quiere y respeta a Kate Rusby, y no solo por su preciosa voz, sino por la manera en la que ha impulsado el folk y se ha mantenido fiel a la tradición…’ - Sunday Times

“ …. exquisitas interpretaciones de material tradicional de la ingeniosa cantante folk de la voz desgarradamente trémula” - Daily Telegraph




.

Twitter

Facebook