Musikaze.com

» Festivales » Musiketan » Conciertos

Regístrate aquí

Edición:
2018
PEDRO JOIA - Urriak 14 octubre
CARA DILLON - Urriak 28 octubre
MIROSLAV VITOUS & EMIL VIKLICKY - Azaroak 11 noviembre
BASKERY - Azaroak 25 noviembre
SOPHIE ZELMANI - Abenduak 02 diciembre

2019
ELLIOTT MURPHY & OLIVIER DURAND - Urtarrilak 13 enero
GARY LUCAS "El ángel exterminador" - Urtarrilak 27 enero
MAIJA KAUHANEN - Otsailak 10 febrero
OWEN CAMPBELL- Otsailak 24 febrero
HANNAH RARITY - Otsailak 17 marzo
ELEANOR McEVOY - Martxoak 31 marzo
TOMMY SANDS - Apirilak 14 abril
EWAN McLENNAN - Maiatzak 05 mayo
CECILIA ZABALA - Maiatzak 19 mayo

https://ticket.kutxabank.es/janto/main.php?Nivel=Recinto&idRecinto=20SBBK
Dónde tendrá lugar...
Dónde tendrá lugar: SALA BBK
Dirección: GRAN VÍA 19-21
Ciudad: BILBAO
Localización: Bizkaia - País Vasco (ESPAÑA)
Domingo, 14 de Octubre de 2018, 20:00 h.

PEDRO JOIA
Pedro Jóiak bi hamarkada baino gehiagoko ibilbide zabala du bere nazio barruan eta kanpoan. Guadianorekin hasi zen 1996an eta hortik aurrera portugaldar tradiziotik datorren lenguaia aberastu du. Brasil, Afrika, flamenkoa, jazz-a… ditu inspirazio iturri, bere estilo pertsonala eta originala lortzeko.
----
Pedro Jóia posee una extensa carrera nacional e internacional que se extiende por más de dos décadas. Debutó con Guadiano en 1996 y desde entonces no ha dejado de enriquecer un lenguaje que parte de la tradición portuguesa y busca inspiración en la música de Brasil, África, el flamenco y el jazz, para lograr el diseño de un lenguaje personalizado y original.
Domingo, 28 de Octubre de 2018, 20:00 h.

CARA DILLON
Irlandako ezohiko abeslari honek generoak eta mugak gainditzen dituen musika egiten du. Dauden folk-sari guztiak jaso baditu ere, bere burua ez du puristatzat jotzen, eta tradizioaren mugez haragoko musika egiten duela dio. Cararen ahotsa, abesten duenean, jainkotiarra da ia. Zuzenean, Cara gertukoa eta gogotsua izan daiteke, eta nortasun sendo zein xarmagarria dauka.
--------
Esta extraordinaria cantante irlandesa hace música que trasciende los géneros y atraviesa las barreras. Le han concedido todos los premios folk existentes pero confiesa que no se considera purista, y que hace música que traspasa las restricciones y limitaciones de la tradición. Cuando Cara canta, su voz abraza lo divino. En persona puede ser directa y entusiasta con una personalidad fuerte y cautivadora.
Domingo, 11 de Noviembre de 2018, 20:00 h.

MIROSLAV VITOUŀ & EMIL VIKLICKÝ
Vitouš hain zen birtuosoa kontrabaxua jotzen, ezen musika-kritikariek zioten Scott LaFaro, Dave Holland… artisten parekoa zela. Adibide bat Now He Sings, Now He Sobs (1968) bilduma da: erritmoaren zentzu boteretsua, ildo berritzaileak eta, inprobisatzaile moduan, abiadura eta bizitasun paregabeak erakutsi zituen. Viklický nazioarteko talde ugarirekin aritu izan da pianista gisa mundutik zehar jotzen. Konpositore-jardunean, mirespen handia eragin du sintesia sortu duelako jazz modernoaren adierazpen-osagaiekin eta Moraviako folk-musikaren doinu zein tonalitateekin.
--------
El virtuosismo de Vitouš con el contrabajo hizo que los críticos musicales le colocaran a la altura de artistas como Scott LaFaro, Dave Holland... Un ejemplo es el álbum Now He Sings, Now He Sobs (1968). Muestra un poderoso sentido rítmico, líneas innovadoras y su desenfreno e intensidad como improvisador. Como pianista, Viklický ha formado parte de numerosas bandas internacionales tocando por todo el mundo. Como compositor, es admirado por haber creado una síntesis con elementos expresivos del jazz moderno y la melodía y tonalidades de la canción folk de Moravia.
Domingo, 25 de Noviembre de 2018, 20:00 h.

BASKERY
Baskery suediar bluegrass talde alternatiboa da. Haien erritmoek animoa altxatuko digute. 3 ahizpa dira taldea sortu zutenek, euren country, hillbilly eta rockabilly grina garatu ahal izateko. Country-pop, blues eta hegoaldeko-rock hirukotea osatzen dute, Mississippi estiloko lana eskaintzen duena: armonian dauden hiru ahotsak, gitarra akustikoak, banjoa eta kontrabaxua nabarmentzen dira.
------
Baskery es una banda sueca de bluegrass alternativo y cuyo ritmo frenético nos servirá para empezar a subir el estado de ánimo. Son 3 hermanas que desarrollan su pasión por el country, el hillbilly y el rockabilly. Un trío de country-pop, blues, y rock sureño, en el que imperan maravillosamente las armonías a tres voces, las guitarras acústicas, el banjo, y el contrabajo.
Domingo, 2 de Diciembre de 2018, 20:00 h.

SOPHIE ZELMANI
Artista gutxik nahasten dute edertasuna, biluztasuna eta intimitatea hain intentsitate handiarekin, Sophie Zelmani abeslari-kantautoreak egiten duen moduan. 1995ean estreinatu zen eta azken 16 urteotan gorputza eta arima lasaitzen duten lan malenkoliatsu eta misteriotsuak kaleratu ditu. Estokolmon jaiotako abeslari honek bere jarraitzaleak kontagiatu ditu musikarekin; larruazalaren azpira heltzen da, arnasak lurrikararen indarrarekin jotzen duen toki batera. Sophiek eta Lars Halapi kale handiko ekoizleak, “lasaitasunak bizia izatea” haien soinuaren sinadura bihurtu dute.
-----
No hay muchos artistas que puedan unir lo bello, íntimo y desnudo con una ardiente intensidad de la misma manera que la cantante y compositora Sophie Zelmani lo hace. Su debut fue en 1995 y, a lo largo de los últimos 16 años, ha publicado varios trabajos que calman el cuerpo y la mente incrustados en una mortaja de melancolía y misterio. Esta cantante nacida en Estocolmo ha contagiado a sus admiradores con la música que llega hasta lo más profundo de la piel, a un lugar donde la respiración puede resonar con el poder de un terremoto. Hacer que la calma sea intensa es algo que Sophie y el veterano productor Lars Halapi han hecho su sonido característico.
Domingo, 13 de Enero de 2019, 20:00 h.

ELLIOTT MURPHY & OLIVIER DURAND
Rockaren historiako pertsonaia apartekoenetakoa. Rock musikako konpositore grinatsu, kultu eta adimentsuenetakotzat jo izan da. Bruce Springsteen eta Lou Reed-en lagun pertsonala. Olivier Durand bere laguntzaile banaezinarekin joaten da.
----
Uno de los más extraordinarios personajes dentro de la historia del rock. Se le considera como uno de los más apasionados, cultos e inteligentes compositores del rock. Amigo personal de Bruce Springsteen y Lou Reed. Acude junto a su fiel escudero Olivier Durand.
Domingo, 27 de Enero de 2019, 20:00 h.

GARY LUCAS - "EL ÁNGEL EXTERMINADOR"
Gary Lucas gitarraren birtuosoa, Grammy sarietarako izendatua, konpositorea eta mundu-mailako artista da. Gaur arte, 30 diska arrakastatsu baino gehiago argitaratu ditu, bakarlari, eta zinemarako eta telebistarako soinu-bandak ere sortu ditu. Duela gutxi, Luis Buñuelen “El Ángel Exterminador” filmerako gitarraz osaturiko soinu-banda estreinatu zuen, zuzenean, Habanako Zinemaldiaren 33. edizioan
----
Gary Lucas es un virtuoso de la guitarra, ha estado nominado a los premios Grammy, es compositor, artista de talla internacional con más de 30 exitosos álbumes en solitario editados hasta la fecha, y creador de bandas sonoras para cine y televisión. Estrenó recientemente su banda sonora de guitarra para la película “El Ángel Exterminador” de Luis Buñuel en vivo en la 33 edición del Festival de Cine de la Habana.
Domingo, 10 de Febrero de 2019, 20:00 h.

MAIJA KAUHANEN
Maija Kauhanenek ahots oso adierazkorra du, eta perkusionista berritzailea da. Horrez gain, atzamarren abiaduraz baliatuta, maisuki jotzen du kantelea (Finlandiako musika-tradizioan oso erroturiko hari pultsatutako instrumentua). Emakume-banda honen trebetasun horiek guztiak erritmo organikoekin (eta askotarikoekin) uztartuta, eszena soniko apartak eta kadentzia liluragarriak sortzen ditu.
-----
Maija Kauhanen posee una voz poderosamente expresiva, toca el kantele (un instrumento de cuerda pulsada muy arraigado en la tradición musical finlandesa) y además es una percusionista innovadora. Esta mujer-banda es una virtuosa del kantele y sus dedos son ciertamente veloces. Combinando todo esto con ritmos orgánicos y variados, crea escenarios sónicos únicos y fascinantes cadencias.
Domingo, 24 de Febrero de 2019, 20:00 h.

OWEN CAMPBELL
Ez da erraza Campbell sailkatzea: slide gitarra jo, bere kantak konposatu, banjoa jo, blues kantari eta kaleko musikaria izan... eta beste kontu asko ere egiten ditu. Halako interprete bat topatzea espero genezake New Orleanseko blues-zulo batean, baina errealitatea ez da hori: Campbellen sustraiak Canberran daude, Australian.
----
No es fácil categorizar a Campbell. Toca la slide guitarra, compone sus canciones, toca el banjo, es cantante de blues, músico callejero y mucho más. Es el tipo de intérprete que esperaríamos encontrarnos en un garito de blues en Nueva Orleans, pero la realidad es que las raíces de Campbell se encuentran en Canberra, Australia.
Domingo, 17 de Marzo de 2019, 20:00 h.

HANNAH RARITY
Orain dela gutxi, The Scotsman-ek 'One to Watch in 2018' bezala aurkeztu zuen eta BBC Radio Scotland Young Traditional Musician of the Year 2018 saria irabazi du. Hannah Rarity-ren ahots zoragarriak eta ikuskizun bereizgarriak Eskoziako abeslari gazteen artean lehenengo postuetan kokatu dute. Material tradizionalaren eta bere abesti propioen interpretazio islatzaileak oso ongi defendatzen ditu bere bandak. Elkarrekin moldaketa korapilatsuak eta sutsuak sortzen dituzte, zoragarri bezain hunkigarriak.
---
Recientemente presentada en The Scotsman como 'One to Watch in 2018' y ganadora del BBC Radio Scotland Young Traditional Musician of the Year 2018, la fascinante voz de Hannah Rarity y su cálida y auténtica puesta en escena la han convertido en una de las primeras cantantes jóvenes de Escocia. Sus interpretaciones reflexivas de material tradicional y de sus propias canciones están hábilmente respaldadas por su banda. Juntos crean arreglos intrincados y fogosos, que son tan excitantes como emocionantes.
Domingo, 31 de Marzo de 2019, 20:00 h.

ELEANOR MCEVOY
Irlandar abeslariak instrumentu anitz jotzen ditu, eszenatoki gainean dagoenean denak liluratuta geratzen dira eta “A Woman's Heart”, “Sophie”, “Harbour” edota “The Secret of Living” abestiak idatzi ditu. Irlandako izar-estatusa lortu zuen “A Woman's Heart” abestiarekin 1992an. Izen bereko “A Woman's Heart” albuma Irlandako musikaren historian disko salduena izan da.
---
La cantante irlandesa es multi-instrumentista, cautivadora sobre el escenario, compositora de clásicos como “A Woman’s Heart”, “Sophie”, “Harbour” y “The Secret Of Living”. Alcanzó el estatus de estrella en Irlanda en 1992, con su canción "A Woman's Heart". Su disco “A Woman's Heart” es el disco más vendido en la historia Irlanda.
Domingo, 14 de Abril de 2019, 20:00 h.

TOMMY SANDS
Tommy Sands folk abeslaria, konpositorea, irratiko esataria eta aktibista politikoa da. Bere abestirik ezagun eta ikonikoena There Were Roses da, Irlandako gatazkaren inguruan inoiz idatzitako abestirik onena. Bere ibilbidean zehar, bira asko egin ditu Europa osoan, eta bere errepertorioa berak idatzitako kantuz osatuta dago, baita Irlandako abesti tradizionalez ere. Nevadako Unibertsitateak (Reno) Honoris Causa Doktore izendatu zuen Tommy, musikari eta bakerako zein elkarren ulermenerako enbaxadore egindako lan apartarengatik.
---
Tommy Sands es cantante folk, compositor, locutor de radio y activista político. Su canción más conocida e icónica es There Were Roses (la mejor canción sobre el conflicto irlandés jamás escrita). Ha realizado giras habituales en todo el continente europeo y su repertorio consiste en canciones propias y tradicionales irlandesas. La Universidad de Nevada (Reno) lo nombró Doctor Honoris Causa por su extraordinario trabajo como músico y como embajador de la paz y el entendimiento.
Domingo, 5 de Mayo de 2019, 20:00 h.

EWAN MCLENNAN
Ewan McLennan bere garaiko abanguardiara dagoen gitarrajole eta konpositore bihurtu da. Berataz esan genezake antzinako trobadore edo baladista hutsen moduan Ewanek istorioak kontatzen dituela. Bere pasioak eta melankoliak publikoa sentiarazten du, eta berarentzat, justizia soziala funtsezko gauza da. 'McLennan folk eszenako irudi handia bihurtzen ari da. Bere musikak bizi eta arnastu egiten du.’ **** Songlines
---
Ewan McLennan se ha convertido en un guitarrista a la vanguardia de su generación; podríamos decir de él que es un trovador, un baladista y un contador de historias a la vieja usanza; un cantante cuya pasión y melancolía emociona al público; un compositor para quién la justicia social es un asunto crucial. 'McLennan se está convirtiendo, inexorablemente, en una gran figura de la escena folk. Un artista cuya música vive y respira.' **** Songlines
Domingo, 19 de Mayo de 2019, 20:00 h.

CECILIA ZABALA
Cecilia Zabala gitarrista, musikagilea, abeslaria eta kantautorea Buenos Airesen (Argentina) jaio zen, 1975ean. Musika sortzen eta abesten du gitarra eta ahotsa elkartuz, eta sentiberatasuna, adierazkortasuna, teknika eta sena uztartu izan ditu bere ibilbide osoan. Folklore argentinarra, XXI. mendeko hizkuntza garaikidea, jazza, tangoa eta Brasilgo musika (guztiz ezberdinak denak) daude bere musikan.
----
Cecilia Zabala nació en Buenos Aires (Argentina) en 1975. Guitarrista, compositora, cantante y cantautora, combina la interpretación y creación de música, con la guitarra y la voz, a través de toda su carrera, mezclando sensibilidad, expresión, técnica e intuición. En su música se cruzan estilos tan diferentes como el folklore argentino, el lenguaje contemporáneo del siglo XXI, el jazz, el tango, y la música brasileña.

Twitter

Facebook