Musikaze.com

» Festivales » ZENTSURA AT! » Artistas

Regístrate aquí

subir a: Ediciones

Edición:

SANTI OCHOA

Argazkilaria, diseinatzaile grafikoa eta beste zenbait gauza.

Fotógrafo, Diseñador gráfico y cosas varias.

1982an, lehenengo mural politikoak Madrilgo erdigunean. 1986an, “Contra la pared” punk eta hardcore irratsaioa Radio Cero-n. 1989an, Sabotaje aldizkari autonomoa. 1992an, ordura arte jorratu gabeko hainbat gairi buruzko idazkiak (droga, Borboiak, erlijioa, hiesa). 2000. urtean, kolaboratzailea TMEO, Cretino eta La Gallina Vasca aldizkarietan. Viento Sur, Nodo50, Ekintza eta Contraindicaciones argitalpenetan argitaratua. 2004an, argazkilaritzan hasi zen, Madrilgo erdigunean, “Pobreza y Mendicidad” bildumarekin; hortik eratorrita, liburu bat, webgune bat eta erakusketak Gasteizen, Donostian, Madrilen, Salamancan eta Huescan. 2007an, argazkilaritza-kolaboratzailea Basilio Martín Patinoren “Espejos en la Niebla” ikus-entzunezko entseguan. 2008An, “fotosdecamisetas” flickr-a kudeatu zuen, 17.500 argazki baino gehiago bilduta.

----

1982, primeros murales políticos en el centro de Madrid. 1986, “Contra la pared “, Programa de Radio de punk, hardcore en Radio Cero… [+] Más...

AGUSTÍN IBARROLA

Grabatzailea, eskultorea eta margolaria.
Grabador, escultor y pintor.

1930. urtean jaio zen Bilbon, langile-familia baten barruan. Oso goiz hasi zen Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan, eta 1948an egin zuen soilik bere obrari eskainitako lehenengo erakusketa. Bizkaiko hiriburuan egindako erakusketa horri esker, Madrilera joan eta Daniel Vázquez Díazen tailerrera sartu zen. Oso gaztetik interesatu zitzaion bateratzea euskal tradizio piktorikoa eta Arte Garaikideko abangoardia-korronteak. 1950an gonbidatu zuten Arantzazuko (Gipuzkoa) basilikako lanetan parte hartzera. Atarirako murala enkargatu zioten, inoiz gauzatu ez zuten arren. Parisera bidaiatu zen 1956an, non hainbat lanetan jardun eta berarekin batera Equipo 57 taldea osatuko zutenak ezagutu zituen. 1961ean, Bilbora bueltatu ostean, Estampa Popular grabatzaile-taldearen parte izan zen, euskal sailean. 1962an atxilotu egin zuten, Alderdi Komunistako kidea izateagatik, eta auzitegi militar batek epaitu eta bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zion. Ziegan margotzen eta marrazten jarraitu zuen, baina … [+] Más...

VIEUX FARKA TOURE

Musikaria.
Músico.
(MALI)

Maliko Vieux Farka Touré gitarrista eta kantariak 33 urte bete berri ditu, eta badira bost bat urte nazioartean aintzatespena lortu zuela, Ali Farka Touré aitaren aurkikuntzen testamentu-betearazle gisa. Afrikako bluesaren erroak ikertzeko egindako lanari esker esan daiteke Mendebaldean blues gisa ezagutzen dugun musika-mota mendeetan esklabo-ontzien sotoetan garraiatu zela Amerikako lurretaraino. Hori frogatu da Vieux Farka Touré Estatu Batuetako musikariekin bildu izan denean, elkarrekiko aitortza moduko bat gertatu izan baita, historiak ankerki bereizitako anaia-arrebekin bat egitea bezala izan delako.

Touréren ahotsa gerra-oihua da, bere alorreko kantariena bezain malgua. Bere gitarra-teknika, berriz, zorrotza, distiratsua, fraseatzean zein erritmoan. Eta bada pizgarri bat Afrikako blues-sumendi agorrezinetan egiten duen bilaketa horretan, Rolling Stonesen kutsua duen Jeff Lang edota John Scofield jazz-gitarristaren moduko kolaboratzaileekin hausnarketa bateratua eg… [+] Más...

MODDI

Trobalari eta musikaria.
Trovador y músico.
(NORVEGIA / NORUEGA)

MODDIk, The Guardian, The Sunday Times, USA Today eta BBC World Service hedabide entzutetsuek berriki laudaturiko trobalari norvegiarrak, debekaturiko abestien katalogoa kaleratu du, kontinenteen eta mendeen arteko zubiak eraikita. Propeller Recordings-en bitartez 'Unsongs' argitaratuta, melodiaz haragoko mezua zabaldu du.

29 urteko Pål Moddi Knutsen-ek zera diosku: “Proiektu honetan, musikari baino, entzule hasi nintzen. Musika edonon topatu nuen, bizia eta indartsua ez ezik, modu batean edo bestean ederra ere bazena. Uste dut horrexek beldurtzen dituela agintariak; izan ere, garai honetan agintea, dela erlijiosoa, dela politikoa, beldurraren eta alienazioaren mende dago. Abesti hauek kontrako aldetik datoz. Gai korapilatsuei modu eder eta ausartean heltzen diete, eta pertsonen gogoan sartzen dira gobernuko eta elizako agintariek kontrolatu ezin dituztela. 'Unsongs' bilduman lan egiteak berriz itzuli dit abesti batek gizartea onerako zein txarrerako al… [+] Más...

EL DROGAS

Musikaria
Músico
(EUSKAL HERRIA)

Enrique Villarreal El Drogas-ek berriz heldu dio Barricadaren “La Tierra Está Sorda” diskoarekin amaitutako proiektuari; Gerra Zibila bitarteko zenbait gertakariri buruzko informazioa biltzen eta aztertzen aritu zen, eta 17 abesti sortu zituen, izenburu iradokitzaileak tartean zirela (“Hasta siempre, Tensi”, “Llegan los cuervos”, “Pétalos” edota “Una lágrima en el suelo”).

Disko hura 184 orrialdeko liburu batekin batera argitaratu zuten, memoria historikoa ardatz nagusi. Bada, abesti haiek berreskuratu ditu El Drogas-ek, eta beste buelta bat eman die, proiektua berrituta eta bere taldearekin batera formatu berritzailea eskainita: gaiaren inguruko irudiek lagunduko dituzte abestiak. Gainera, “Alzheimer” diskoko abesti batzuk ere sartu ditu, memoria eta (des)memoria batuta, gaixotasun mental hori abiapuntu duten abestiekin, gaixoen zein haien zaintzaileen ikuspegitik. Hori guztia musika eta arte eszenikoa konbinatuta, garaiko atrezzoarekin batera, zama emocional handiko i… [+] Más...

COMPAÑÍA "TÍTERES DESDE ABAJO"

TXOTXONGILO KONPAINIA
COMPAÑÍA DE TÍTERES

Títeres desde Abajo konpainiaren komunikatua.
2017. Urtarrillak 23:

Lerro hauen bidez, jakinarazi nahi dugu berriro antzeztuko dugula “La Bruja y Don Cristóbal”, gure obrarik entzutetsuena. Izan ere, mundu guztiak du iritzia lan honen gainean, baina oso pertsona gutxik izan dute ikusteko aukera.

Hainbat arrazoigatik errepikatuko dugu. Lehenengo eta behin, eta ziur asko inportanteena, geuk nahi dugulako. Duela urtebete baino gehiago sortu genuen obra, hainbat hilabetean lan handia eginda, gure maitasun osoarekin. Antzezteko gogo handia dugu, estreinatu genuenean amaitu gabeko zegoelako; aurretik oraindik ibilbide nahikotxo zuen arren, bertan behera utzi behar izan genuen, guztiok sobera ezagutzen ditugun arrazoiengatik.

Orain, berriro muntatzeko denbora izan dugu, dekoratu berriak sortu, eta Estatuak bahitutako txotxongilo eta attrezzoak berriro egin ditugu (egun, bahituta jarraitzen dute, sinestezina bada ere). Berrestreinaldia da, a… [+] Más...

Twitter

Facebook