Musikaze.com

» Festivales » ZENTSURA AT! » Conciertos

Regístrate aquí

subir a: Ediciones

Edición:
Mugire Txokoa (Mungia)
Dónde tendrá lugar...
Dónde tendrá lugar: Mugire Txokoa
Dirección: Aita Elorriaga 1
Ciudad: MUNGIA
Localización: Bizkaia - País Vasco (ESPAÑA)
Viernes, 13 de Noviembre de 2015

ANDRES CONTRERAS "EL JUGLAR DE LOS CAMINOS"
Ohore handia da niretzat gaur hemen izatea zuekin. Andres Contreras naiz, Bideetako Juglarea. Juglareak Erdi Aroko Europan ibiltzen ziren hara eta hona eta, ondo dakizuen bezala, Erdi Aroari Aro Iluna ere deitu zitzaion, K.o. 410. urtean Erromatar Inperioaren erorketatik 1453ko maiatzaren 29an, asteartearekin, turkoen boterepean Konstantinoplarenera arte izandako aldiari.
Gau luze-luzea izan zen gizateriarentzat. Europako inperio handiak, elizarekin bat eginda, herrialde bakoitzeko tradizioak, kultura, zientzia eta artea desagerrarazten saiatu ziren, musika herrikoia barne, konkistaturiko jendeak inoiz ez zezan ahaleginik egin zapaltzaileek ezarritako girgiluak kentzeko. Hori Europan gertatu zen, Amerikan ere bai, iluntasun horrek hainbat mende gehiago iraun zuen, baina hori beste istorio bat da.
Pertsonaia batzuek suntsitu egin zituzten musika herrikoia desagerrarazi nahi zuten plan haiek; juglareek, hain zuzen ere. Batetik bestera joaten ziren musika herrikoia eginez eta bertsotan kontatuz gertakariak, berriak, tragediak eta abarrak. Garaiko albistegiak izan ziren, jendea haien mende zegoen, kontuan hartzen zituzten, nahiz eta beti egoten ziren Inkisidoreek zainduta, juglareak arriskutsutzat jotzen baitzituzten gizateriaren beste harrapari batzuekin partekatzen zituzten pribilegioei begira.
Juglare asko kartzelatu egin zituzten, baita astindu ere, eta batzuk bizirik erre zituzten... Baina aurrera jarraitu zuten herriaren laguntza handiari esker, jendea abesti tradizionalen desagerpenaren kontra zegoelako eta euren juglareak ausardiaz defendatu zituztelako, eta horrelaxe salbatu zen musika herrikoia.
Haurra nintzela, juglareei buruzko liburu bat eskuratu nuen. Kontatzen zuen juglareak herriz herri ibiltzen zirela eta jende asko ezagutzen zutela, leku ugari, gauza mordoa ikasten zutela, eta zera esan nion nire buruari: handitzen naizenean, juglarea izan nahi dut, eta hementxe nago gaur zuekin. Antzinako juglareak jazarriak, kolpatuak, kartzelatuak eta erailak izan ziren bezala, juglare modernoa nauzue zuen zerbitzura, hasi berri den XXI. mende honetan ez dut lortu nire aurrekariek jasandako zorte txarraz libratzea.
50 aldiz baino gehiago kartzelatu naute, heriotzarekin mehatxatu naute, tratu txarra eman didate eta nire material musikala txikitu dute, berriena Guadalajarako hirian. Poliziak abestu izan dudan leku orotan jazarri nau, bereziki Pueblan, Jaliscon, Guanajuaton, Querétaron, Mexikoko Estatuan, Oaxacan eta Chiapasen, alegia, giza eskubideak eta adierazpen-askatasuna gehien bortxatzen diren Mexikoko estatuetako batzuetan.
Andres Contreras – “Bideetako juglarea”




Es para mí un gran honor estar hoy aquí con ustedes. Mi nombre es Andrés Contreras, el Juglar de los Caminos. Los juglares eran personajes que recorrían la Europa medieval, y como ustedes bien saben, la edad media fue también denominada la edad oscura, periodo que duró desde la caída del Imperio Romano en 410 D.C. hasta la caída de Constantinopla bajo el poder de los turcos un martes, 29 de mayo de 1453.
Fue una larga noche para la humanidad, donde los grandes imperios de Europa, aliados con la iglesia, intentaron hacer desaparecer las tradiciones, la cultura, la ciencia, el arte de cada país, incluyendo la música popular, para que la gente conquistada no tuviese jamás la iniciativa de quitarse los grilletes de los opresores, eso fue en Europa, en América, esa oscuridad duró varios siglos más, pero esa es otra historia.
Hubo algunos personajes que destruyeron aquellos planes que anhelaban hacer desaparecer la música popular, y esos fueron los juglares que iban de un sitio a otro interpretando música popular y narrando en verso sucesos, noticias, tragedias, etc. Fueron los noticieros de la época, la gente dependía de ellos, contaba con ellos, a pesar de que siempre estaban vigilados por los Inquisidores, los cuales consideraban a los juglares peligrosos para sus privilegios compartidos con otros depredadores de la humanidad.
Muchos juglares fueron encarcelados, golpeados, y algunos fueron incluso quemados vivos… Pero perseveraron gracias al enorme apoyo popular, porque la gente estaba en contra de la desaparición de las canciones tradicionales y defendieron a sus juglares con coraje y así es como la música popular fue salvada.
Cuando era niño, cayó en mis manos un libro que hablaba de juglares, que contaba cómo los juglares iban de pueblo en pueblo y conocían a mucha gente, muchos lugares, aprendían cantidades de cosas, y me dije a mí mismo: cuando sea mayor, quiero ser un juglar, y aquí estoy hoy con ustedes. Al igual que los juglares de antaño fueron perseguidos, fustigados, encarcelados, asesinados, soy un juglar moderno a su servicio, en este siglo XXI que acaba de comenzar no he conseguido librarme de la mala suerte que sufrieron mis predecesores.
Me han encarcelado en más de 50 ocasiones, me han amenazado de muerte, me han maltratado y han destruido mi material musical, la más reciente en la ciudad de Guadalajara. La policía me ha hostigado allá donde he actuado, especialmente en Puebla, Jalisco, Guanajuato, Querétaro, Estado de México, Oaxaca y Chiapas, algunos de los estados de México donde se dan la mayor violación de derechos humanos y de libertad de expresión.
Andrés Contreras – “el juglar de los caminos”

Twitter

Facebook