Hemen zaude: Hasiera » Musikaze » Zer da Musikaze
Musikaze musika ezagutzeko, entzuteko eta ikusteko zure gunea da. Musika multikulturala, eklektikoa eta kosmopolita; bilatzen duzuna aurkitzeko lekua eta espero ez duzunarekin harrituta geratzeko modukoa; edozein herrialdeko zein musika-moldeko musika ikuskatzeko tokia.
Musikaze-en abestiak entzun eta bideoak ikus ditzakezu, [1] Musikaze Irratia sintonizatu, [2] musikaldietaz informatu, egunero [3] zure probintziako kontzertuen eta urrutienen berri izan, [4] egungo musika-inguruaren berri izan, [5] talde berriak ezagutu, [6] musika-aldizkari eta fanzinak irakurri, [7] seilu diskografikoen katalogoak kontsultatu, diskoak erosi, zure kontzertuen sarrerak zeureganatu... Musika zure etxetik bertatik bizi dezakezu eta berari zuzenean hurbildu.
Musikaze-en zeu zara protagonista. Zure gogokoenen zerrenda zure abesti eta artista gustokoenekin eratuz benetan interesatzen zaizun musika hurbiletik jarraitu dezakezu.
Hemen musikariak eurak eta musikako profesionalak dira albisteak zuzenean argitaratu, kontzertuak iragarri, sarrerak saldu, haien abesti eta argazkiak web-era igo, edota haien diskoak saltzen dituztenak.
Argi dago, beraz, haientzat aukera bat dela beren lana ezagutarazteko, beren taldea, musikaldia, seilu diskografikoa edo musika-argitarapena bultzatzeko eta beren musika konpartitzeko, zalegoari inolako bitartekari, lehentasun era alderdikeriarik gabe hurbilduz.
Gure asmoa da musika-munduko jende guztia esparru erkide batean biltzea:
[1] Musikaze Guneak musikarien eta haien zalegoaren arteko komunikazio-zubia dira.
Musikaze Gune bakoitza edukien argitarapenerako itzelezko tresna da, zeinarekin zure kontzertuak, albisteak, diskografia, etab. sustatu ditzakezu edota, soilik, zure web ofizialarekin bat egin. Eta oraindik web ofizialik ez baduzu, zure Musikaze Gunea zerbitzu guztiez hornitutako erabateko web profesionalean bihur daiteke: sarrera eta diskoen online salmenta, mp3 erreproduzitzailea, bideoen ikustarazpena, argazki bildumak, foroak, kontaktuzko datuak... Hau guztia berezko hosting-a eta jabaria edukitzeko beharrizanik gabe eta sinistu ezineko modu erraz eta eroso batean. Blog bat idaztea bezain erraza.
Eta Musikaze-eko zerrendetan agertzeko abantailarekin.
Jendeak ez du soilik gaur eguneratutako eta lehenengo eskuko informazioa erraz lortzen, baizik eta bere iritzia ere adierazi ahal du berriak komentatuz, kontzertuen gain kritika eginez edo foroetan parte hartuz.
Musikaze-ek musika mota guztidun katalogoan bihurtzeko nahia du, non artista urrutien eta ezberdinenek, joera berriek eta erritmo zaharrek, olatu berriko musikak eta ohikoak, abangoardiako artistek eta betiko klasikoek, edota musika-molde berezienek edukiera izan dezakete: rock-atik hasita ahozko abesbatzetaraino, afrikar musikatik latinoraino, pop-atik, folk-atik, jazz-atik, funk-atik, rap-atik... igarota.
Hau guztiarekin nahi duguna da sarerako sarbidea erraztea planetako bazter guztietako artistei, panorama internazionaleko etengabeki gaur eguneratutako musika-informazioaren erreferentzia bihurtzea, musikarekiko nahitaezko zita gunea izatea.
Zer zaude itxaroten hasteko? [1] Sartu, ikuskatu eta dibertitu zaitez.