Musikaze.com

Era ezazu zure Musikaze Gunea

Hemen zaude: Hasiera » Musikaze » Era ezazu zure Musikaze Gunea


zertarako balio dute musikaze guneek

Zure Musikaze Gunea eratuz zure musika-mundu barneko jarduerarekin erlazionaturiko web orrialde bat eduki dezakezu, informazioa zu zeuk argitaratuz erabiltzeko hain erraza den tresna baten bidez, blog bat hain zuzen ere. Era ezazu minutu batzutan zure taldearen orrialdea, edota antolatzen duzun musikaldiarena, zure seilu diskografikoarena, musika-argitarapenarena, etab.

Zure Musikaze Gunearekin hauexek eduki ahal izango dituzu:

  • Norberarena den musikan espezializatutako web gunea.
  • Espazioa Interneten, abestiak eta bideoak igotzeko.
  • Orrialdeari erantsitako multimedia erreproduzitzailea. Erakutsi itzazu zure abestiak edo utzi ezazu besteek askatasunez jaitsi ditzatela. Aukeran daukazu.
  • Zure albisteak, kontzertuen datak, ... argitaratzeko lekua.
  • Norberaren foroak. Era itzazu nahi dituzunak klick soil batekin.
  • Irudi- bilduma diapositiben erreproduzitzaile automatikoarekin. Igo itzazu zure argazkiak.
  • Skin pertsonalizatuak. Aukera ezazu zure gunerako gura duzun itura edo era ezazu zeurea.

...eta askoz gehiago. Zure Musikaze Guneak zerbitzu aurreratuak ditu, hala nola zure kontzertu edo musikaldien sarrera salmenta, edo artikuluen zeure on-line denda.

Baina Musikaze hori baino askoz gehiago da. Zure Musikaze Gunean argitaratzen duzuna automatikoki agertzen da Musikaze-eko zerrenda orokorretan: zure kontzertuen datak eta zure albisteak, zure artikuluak eta zure multimedia artxiboak, ... Zerrenda hauetatik zuzenean lotzen da zure Musikaze Gunearekin. Nahi izanez gero, zure abestiak "pintxatu" ditzakezu ere Musikaze Irratian. Klick soil batekin.

Hori guztia modu erraz errazean, zure Musikaze Guneko edukia edozein unetan eta edozein lekutatik argitaratuz.

nola eratu zure musikaze gunea

Bi modu desberdinetan era daiteke Musikaze Gune bat:

    1.     Gonbidapen bat jasotzen baduzu,  zuzenean zure Musikaze Gunea eratzera ailegatzen zara. Erregistratutako erabiltzailea baldin bazara, zure lagunei gonbidapenak bidali ahal dizkiezu zure Erabiltzaile Eremutik, haien berezko Musikaze Gunea era dezaten.

    2.     Gonbidapenik ez baduzu, eta erregistratutako erabiltzailea bazara,  loggeatu besterik ez duzu behar eta zure Erabiltzaile Eremuko Zerbitzua Kontratatu orrialdera jo. Bertan zure Musikaze Gune mota aukera dezakezu eta, behin aktibatuta dagoela,  berehala argitaratzen hasi.

Ez zara Musikaze-eko erabiltzailea? Egin zaitez erabiltzaile minutu batean.

gune desberdinak beharrizan desberdinentzako
Talde Gunea.
Sor ezazu zure taldearen Musikaze Gunea minutu gutxitan, argazki bilduma, audio erreproduzitzaile, foro eta askoz gehiagorekin. Gehiago
Musikaldi Gunea.
... Gehiago
Dj Gunea.
Musikari Profesionalaren Gunea.
... Gehiago
Seilu Diskografikoaren Gunea.
... Gehiago
Management Gunea.
... Gehiago
Grabaketa-Gelaren Gunea.
... Gehiago
Artes Visuales Gunea.
Kontzertu-Aretoen Gunea.
... Gehiago
Produkzio-Etexearen Gunea.
... Gehiago
Berriemate Gunea.
Argitaletxearen Gunea.
Argitarapen Gunea.
... Gehiago
Musika Dendaren Gunea.
... Gehiago
Elkartea Gunea.